[go: up one dir, main page]

Arama Gipuzkoako hego-ekialdeko udalerri bat da, Goierri eskualdean kokatua. Landa-udalerri txiki eta euskalduna da, probintziako txikiena, eta eskualdean biztanle gutxien daukana Altzaga eta Gaintzarekin batera. Izan ere, 210 biztanle zituen 2016an.

Arama
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Arama udalerriaren ikuspegi orokorra.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaArama
AlkateaAsier Mujika Otegi (en) Itzuli
Posta kodea20248
INE kodea20012
Herritarraaramar
Ezizenaidiezizalek eta fruterozalek
Kokapena
Koordenatuak43°03′49″N 2°09′56″W / 43.0635°N 2.1656°W / 43.0635; -2.1656
Map
Azalera1,33 km²
Garaiera163 m
Distantzia39 km Donostiara
Demografia
Biztanleria189 (2023)
−3 (2022)
alt_left 101 (%53,4) (%52,4) 99 alt_right
Dentsitatea1,42 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 30,72
Zahartze tasa[1]% 14,48
Ugalkortasun tasa[1]‰ 45,45
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,17 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,9 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,68 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 92,07 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 73.89 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.arama.eus

Geografia

aldatu

Udalerri mugakideak

aldatu

Auzoak

aldatu

Aramak bi gune nagusi ditu: behean, herrigunea, udaletxea eta kale nagusia dituena; goian, baserriek osatutako gunea.

Zerbitzuak

aldatu
  • Liburutegia[3]
  • Bake epaitegia[4]
  • Haur txokoa[5]
  • Soinketa aretoa[6]
  • Frontoia[6]
  • KZ gunea[7]
  • Gazte lokala[8]

Historia

aldatu

XIV. mendean Ordiziaren menpe zegoen, inguruko beste herri batzuk bezala, baina 1615eko otsailaren 13an hiribildu titulua jaso zuen.

XIX. mendean krisialdian sartu zen, gerrateen ondorioz.

Demografia

aldatu

2019an Aramak 202 biztanle zituen, horietatik % 19,31k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoen kopurua % 8,91 zen.[9]

Aramako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

aldatu

2011 eta 2015eko udal hauteskundeak

aldatu

2011 eta 2019 urteen artean Asier Mujika izan zen alkatea.[10]

2019ko udal hauteskundeak

aldatu

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Aramako Herri Batzarrak, 49 boto; Aramako Herritarrek, 46 boto.[11] Horren ondorioz, Luis Garmendia (Aramako Herri Batzarra) izendatu zuten alkate.[12][13]

Udal hauteskundeen jarraipen historikoa

aldatu
Alderdi politikoa 2015[14] 2011[15] 2007[16] 2003[17] 1999[18] 1995[19] 1991[20] 1987[21] 1983[22] 1979[23]
Aramako Herri Batzarra (AHB) %52,99 3 %84,04 5 %54,55 4 %87,88 5 %82,83 5 %92,47 5 - - - - %80,85 5 - -
Aramako Herritarrak (AH) %35,04 2 - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Alderdi Popularra (PP) - - %2,75 0 %0,07 0 %1,01 0 - - - - - - - - - - - -
Arama Lantzen (AL) - - - - %44,06 1 - - - - - - - - - - - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - - - - %85,53 5 - - - - - -
Independenteak - - - - - - - - - - - - - - %80,00 5 - - - -
Arama Hautesle Elkarte - - - - - - - - - - - - - - - - - - %100 5
Euskadiko Lanaren Alderdia (PTE) - - - - - - - - - - - - - - - - - - %0,00 0

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Aramako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[24]
Joaquin Mugica Tolosa[24] 1979 1983 Arama Hautesle Elkarte
1983 1987 Aramako Herri Batzarra
1987 1991 Independenteak
1991 1995 Herri Batasuna
1995 1999 Aramako Herri Batzarra
1999 2003 Aramako Herri Batzarra
2003 2007 Aramako Herri Batzarra
2007 2011 Aramako Herri Batzarra
Asier Mujika Otegi[10] 2011 2015 Aramako Herri Batzarra
Asier Mujika Otegi[10] 2015 2019 Aramako Herri Batzarra
Luis Garmendia Sagastume[12][13] 2019 Jardunean Aramako Herri Batzarra

Ekonomia

aldatu

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren % 0,5. Bigarren sektorea % 80,6. Hirugarren sektorea % 17,1. Eraikuntza % 1,9.[9]

  • San Martin jaiak[25]

Euskara

aldatu
Aramako Eugenio Izaren[26] testigantza, erdara ikasteko kanpora joan beharraren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[27][28] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Aramako euskara[29] erdialdeko euskararen (gipuzkeraren)[30] aldaera bat da, sartaldeko euskararen[31] barnean kokatzen den Goierriko euskara[32], hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera osatzen du Sartaldeko azpieuskalkia, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakartu samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa. 2016an herritarren % 83,33 euskalduna zen.[9]

Ondarea

aldatu
 
Udaletxe zaharra eta San Martin eliza

Aramar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Liburutegia» Arama (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  4. «Bake epaitegia» Arama (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  5. «Haur Txokoa» Arama (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  6. a b «Soinketa Aretoa» Arama (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  7. «KZgunea» Arama (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  8. «Gazte lokala» Arama (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  9. a b c «Web Eustat. Aramako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  10. a b c «Asier Mujika: "Herria aktibatzea behar-beharrezkoa da, mugitu beharra dauka"» Goierriko Hitza 2015-10-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  11. (Ingelesez) Berria.eus. «Udal eta foru hauteskundeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  12. a b «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  13. a b «Aramako Udala» Arama (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  14. Aramako udal hauteskundeak 2015.
  15. Aramako udal hauteskundeak 2011.
  16. Aramako udal hauteskundeak 2007.
  17. Aramako udal hauteskundeak 2003.
  18. Aramako udal hauteskundeak 1999.
  19. Aramako udal hauteskundeak 1995.
  20. Aramako udal hauteskundeak 1991.
  21. Aramako udal hauteskundeak 1987.
  22. Aramako udal hauteskundeak 1983.
  23. Aramako udal hauteskundeak 1979.
  24. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  25. «Herriko jaiak» Arama (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  26. «Iza Mujika, Eugenio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  27. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  28. «Agurainen mantentze aldera, erdara ikasten - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  29. «Arama - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  30. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  31. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  32. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa