[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Altzaga

Koordenatuak: 43°03′51″N 2°09′17″W / 43.064166666667°N 2.1547222222222°W / 43.064166666667; -2.1547222222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
83.213.106.245 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 10:09, 16 azaroa 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Altzaga (argipena)».
Altzaga
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Altzaga udalerria. Atzealdean Usurbe mendia ageri da; eta behealdean, berriz, Arama udalerriko hainbat etxe.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaAltzaga
AlkateaImanol Muxika Katarain
Posta kodea20248
INE kodea20906
Herritarraaltzagar
Ezizenazakurrek
Kokapena
Koordenatuak43°03′51″N 2°09′17″W / 43.064166666667°N 2.1547222222222°W / 43.064166666667; -2.1547222222222
Map
Azalera2,52 km²
Distantzia41 km Donostiara
Demografia
Biztanleria173 (2023)
−5 (2022)
alt_left 93 (%53,8) (%52) 90 alt_right
Dentsitatea0,69 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 23,31
Zahartze tasa[1]% 16,45
Ugalkortasun tasa[1]‰ 52,63
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 84,21 (2011)
Genero desoreka[1]% -8,89 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,76 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 77,27 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 82.28 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.altzaga.eus

Altzaga Gipuzkoako erdialdean eta Goierrin kokaturik dagoen landa-udalerri txiki eta euskalduna da, eskualdean biztanle gutxien daukana, Gaintzarekin eta Aramarekin batera. UEMAko kidea da. Altzagarrek zakurrak ezizena dute.

Etimologiaren aldetik, izena haltz zuhaitzetik datorkio.

Iparraldean, Legorreta; ekialdean, Baliarrain eta Gaintza; hegoaldean, Zaldibia; eta mendebaldean. Itsasondo eta Arama mugakide ditu.

1960ko hamarkadaren amaieran Altzaga eta Itsasondo batu ziren, eta hogei bat urte geroago banandu egin ziren.

2019an zituen 188 biztanleetatik % 18,62k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak % 5,32 ziren.[3] XXI. mende hasieran etxe berriak egin ziren eta horren ondorioz, familia gehiago joan ziren Altzagara bizitzera.[4]

Altzagako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es
Altzagako Antonio Zubeldiaren[5] testigantza, altzagako eskolan erdaraz egin beharraren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[6][7] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Altzagako euskara[8] gipuzkeraren[9] aldaera bat da, sartaldeko gipuzkeraren[10] parte den Goierriko euskara[11] zehazki. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

2016an herritarren % 88,69 euskalduna zen.[3]

1991n berriz udalerri bihurtu zenetik alkate berdina eduki zuen Altzagak 24 urtez: Imanol Muxika Katarain.

2011ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundetan Altzagako Artea taldeak 5 zinegotzi lortu zituen.[12]Imanol Muxika Katarain izendatu zuten alkate. 2013. urtean hiru zinegotzik dimisioa eman zuten, eta ondorioz urtebetean ezin izan zen udalbatzarrik egin. 2014ko apirilean udala gobernatuko zuen kudeaketa batzordea eratu zuten, eta Imanol Muxika Katarain lehendakari ipini zuten.[13]

2015eko udal hauteskunde

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Altzagako Artea Taldea 58 boto (5 zinegotzi). Egutera Altzagako taldea 11 boto.[14] Eluska Ibarguren izendatu zuten alkate.[4] 2016ko azaroan Ibargurenek kargua utzi zuen arrazoi pertsonalengatik, eta Mitxel Arizkorreta izendatu zuten alkate.[15]

2019ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Altzaga Denok Elkarrekin taldeak 59 boto. Altzaga Artea taldea 55 boto.[16] Maite Garmendia (Altzaga Denok Elkarrekin) izendatu zuten alkate.[17][18]

Udal hauteskundeen jarraipen historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdi politikoa 2015[19] 2011[20] 2007[21] 2003[22] 1999[23] 1995[24] 1991[25]
Altzagako Artea Taldea (AAT) %73,75 5 %91,86 5 %95,06 5 %97,47 5 %92,06 1 %95,45 1 - -
Egutera Altzagako2. Taldea (EA2T) %8,75 0 - - - - - - - - - - - -
Alderdi Popularra (PP) - - %2,33 0 %3,07 0 %0,00 0 - - - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - - - - %90,48 1

Hauek izan dira Altzagako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[26]
Imanol Muxika Katarain[12] 1991 a 1995 Herri Batasuna
Imanol Muxika Katarain[12] 1995 1999 Altzagako Artea
Imanol Muxika Katarain[12] 1999 2003 Altzagako Artea
Imanol Muxika Katarain[12] 2003 2007 Altzagako Artea
Imanol Muxika Katarain[12] 2007 2011 Altzagako Artea
Imanol Muxika Katarain[12] 2011 2014 b Altzagako Artea
Imanol Muxika Katarain[13] 2014 2015 Kudeaketa Batzordea
Eluska Ibarguren Miguel[4] 2015 2016 c Altzagako Artea
Mitxel Arizkorreta Baron[15] 2016 2019 Altzagako Artea
Maite Garmendia Erauskin[17][18][27] 2019 Jardunean Altzaga Denok Elkarrekin

a 1991. urtean Altzaga Itsasondotik banandu eta udalerri bihurtu zen.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Altzagarate auzoa

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Altzagarate ermita

Aipatzekoak dira XVI. mendeko San Migel parrokia-eliza eta Altzagarateko Amaren baseliza; azken horretan Andre Mariaren irudi erromanikoa dago. Herriko festak irailaren 29an egiten dituzte, San Mikelen omenez.

Bestela, ondare zibilean nabarmentzekoak dira herrian hain ugariak diren baserriak.

Altzagatar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herrigunea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. a b «Web Eustat. Altzagako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  4. a b c «Eluska Ibarguren (Altzagako alkatea): "Bizia eta bizitasuna eman nahi diogu Altzagako herriari"» Goierriko Hitza 2015-11-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  5. «Zubeldia Olano, Antonio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  6. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  7. «Altzagako eskolan erdaraz hitz egin behar zuten - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  8. «Altzaga - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  9. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  10. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  11. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  12. a b c d e f g https://goierri.hitza.eus/2011/05/22/altzagan-artea-taldeak-lortu-ditu-zinegotzi-guztiak/
  13. a b «Altzagan udal kudeaketa batzordea eratu dute, eta hasi da aurrekontua lantzen» Goierriko Hitza 2014-05-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  14. https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  15. a b «Mitxel Arizkorreta izendatu dute Altzagako alkate» Goierriko Hitza 2016-11-10 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  16. https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  17. a b «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).
  18. a b ««Udala osatzen dugun taldeen harremanak ontzea nahiko nuke»» Goierriko Hitza 2019-10-02 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  19. Altzagako udal hauteskundeak 2015.
  20. Altzagako udal hauteskundeak 2011.
  21. Altzagako udal hauteskundeak 2007.
  22. Altzagako udal hauteskundeak 2003.
  23. Altzagako udal hauteskundeak 1999.
  24. Altzagako udal hauteskundeak 1995.
  25. Altzagako udal hauteskundeak 1991.
  26. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  27. «Udal Antolakuntza | altzaga» www.altzaga.net (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  28. a b cetxenagusia. (2018-11-07). «Altzaga» Goierri Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  29. «GOITIA GARMENDIA, Juan Domingo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa