[go: up one dir, main page]

Alain Delon (Sceaux, 1935eko azaroaren 8a - Douchy-Montcorbon, 2024ko abuztuaren 18a) aktore frantsesa izan zen. Luchino Viscontirekin lan egin zuen, besteak beste. Haren filmik ospetsuenetako bat Plein soleil izan zen. Romy Schneider aktorearekin amodio bat izan zuen.

Alain Delon

(1961)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlain Fabien Maurice Marcel Delon
JaiotzaSceaux1935eko azaroaren 8a
Herrialdea Frantzia  (1935eko azaroaren 8a -  2024ko abuztuaren 18a)
 Suitza  (1999 -  2024ko abuztuaren 18a)
BizilekuaSceaux
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaDouchy-Montcorbon2024ko abuztuaren 18a (88 urte)
Hobiratze lekuachâteau de la Brûlerie (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: linfoma
Familia
AitaFabien Delon
AmaÉdith Delon
Ezkontidea(k)Nathalie Delon  (1964ko abuztuaren 13a -  1969ko otsailaren 14a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaÉcole Jeannine Manuel (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, telebista-aktorea, produktorea, abeslaria, aktorea, errealizadorea eta idazlea
Altuera177 zentimetro
Lantokia(k)Frantzia eta Suitza
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakBrigitte Bardot
Genero artistikoadrama
detektibe-fizkioa
thrillerra

IMDB: nm0001128 Allocine: 1920 Rottentomatoes: celebrity/alain_delon Allmovie: an12043 TCM: 48245 TV.com: people/alain-delon
Spotify: 2e1aRMKieswINolf49MzQ8 iTunes: 99744743 Last fm: Alain+Delon Musicbrainz: 632c69c8-404e-4062-8871-6acfe05c70db Discogs: 303754 Allmusic: mn0000624101 Find a Grave: 273695908 Deezer: 291881 Edit the value on Wikidata

Ibilbide artistikoa

aldatu

XX. mendearen bigarren erdialdeko aktorerik famatuenetako bat izan zen Alain Delon Frantziako zinemagintzan. Kameraren aurrean lehen urrats batzuk egin eta gutxira bihurtu zen izar bat Delon, batik bat, Luchino Visconti italiar zinemagilearen Rocco e i suoi fratelli (1960) eta Il Gattopardo (1963) filmetan egindako lanaren ondotik, eta 80 pelikulatan baino gehiagotan hartu zuen parte orotara.[1]

«Limurtzaile» fama izan zuen hasieratik Delonek, baita «nartzisista» izatearena ere. Hala, bere azken lanetako batean, Astérix aux jeux olympiques (2008) filmean, bere buruaren parodia entzutetsu bat egin zuen Zesar enperadorearen larruan sartuta. Zinemarako lehen lana, berriz, 1957an lortu zuen, Quand la femme s'en mêle  filmean (Yves Allegret), lagun aktore baten eskutik Cannesera heldu eta ekoizle estatubatuar batek begiz jo baitzuen; ondotik etorri ziren Viscontirekin egindako bi film arrakastatsuak, eta, hurrengo urteetan, haren ibilbide profesionalak abiada hartu zuen, eta, beste askoren artean, Jean-Pierre Melville, René Clément, Jacques Deray, Michelangelo Antonioni eta Jean-Luc Godard zinemagileen aginduetara egin zuen lan.[1]

Joera politikoa

aldatu

Frantziako eskuinaren ikurtzat ere jo izan dute askok —hala idatzi du Liberation egunkariak: «benetako figura eskuindar bat, baina berreskuratzen zaila»—, eta azken urteetan aktoreak han-hemen egindako iruzkin matxistek ere eragin dute polemikarik haren inguruan —«emakume bati zaplazteko bat ematea matxista izatea bada, orduan matxista bat naiz», esan zuen, esaterako, Frantziako telebista batean—. 2019an, Ohorezko saria eman zioten Cannesko zinemaldian, eta erabaki hura atzera botatzeko eskaera publiko bat zabaldu zen, aktorearen jarrera «arrazista, homofobo eta misoginoak» argudiatuta. Urte horretan bertan istripu zerebrobaskular bat izan zuen, eta, azken urteak Paris hegoaldeko bere etxean igaro ostean, atzo hil zen Delon, 88 urterekin.[1]

Modu paraleloan, aktorearen bizitza pribatuko gorabeherak askotan izan ziren zurrunbilo mediatikoaren erdian, eta adiskidetasun estua izan zuen Fronte Nazionalaren sortzaile Jean-Marie Le Penekin. Hautsak harrotu izan dituzten haren bestelako jarrera eta iritzien artean, heriotza zigorra abolitu izana irmo gaitzetsi izan zuen jendaurrean, baita sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak ere.[1]

Filmografia

aldatu
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2008 Astérix aux Jeux Olympiques Julio Zesar
2006 L'Instinct de mort
2004 Frank Riva Frank Riva Telesaila
2003 Frank Riva Frank Riva Telesaila
1999 Les Acteurs Bera
1997 Une Chance sur deux Julien Vignal
1996 Le Jour et la nuit Alexandre
1994 Les Cent et une nuits Aktore bat
1993 L'Ours en peluche
1992 Un Crime Maitre Charles Durand
1992 Le Retour de Casanova Casanova
1990 Nouvelle vague Gizona
1990 Dancing Machine Alan Wolf
1988 Ne réveillez pas un flic qui dort Eugène Grindel
1985 Parole de flic Daniel Pratt
1984 Notre histoire Robert Avranche
1984 Le Passage Jean Diaz
1983 Le Battant Jacques Darnay
1983 Un Amour de Swann Charlus baroia
1982 Le Choc Martin Terrier
1981 Pour la peau d'un flic Choucas
1980 Trois hommes à abattre Michel Gerfaut
1980 Teheran 43. Nid d'espions Foche
1979 Le Toubib Jean-Marie Desprès
1979 The Concorde ... Airport '79 Paul Metrand
1978 Attention, les enfants regardent Gizona
1977 Le Gang Robert le Dingue
1977 Mort d'un pourri Xavier Maréchal
1976 Monsieur Klein Robert Klein Joseph Loseyrena
1976 Armaguedon Dr. Michel Ambrose
1976 Comme un boomerang Jacques Batkin
1976 L'Homme pressé Pierre Niox
1975 Flic Story Roger Borniche
1975 Le Gitan Ijitoa
1975 Zorro Don Diego de la Vega Zorro
1974 Les Seins de glace Marc Rilsen
1974 Borsalino & Co. Roch Siffredi
1973 Deux hommes dans la ville Gino Strabliggi
1973 La Race des seigneurs Julien Dandieu
1973 Les Granges brûlées Larcher
1973 Scorpio Jean Laurier Scorpio
1973 Les Grands fusils Tony Arzenta
1972 Traitement de choc Devillers
1972 Il était une fois un flic Rodriguezen bila doan gizona
1972 La prima notte di quiete Daniele Dominici Valerio Zurlinirena
1971 Un Flic Coleman
1971 La Veuve Couderc Jean
1971 Soleil Rouge Gauche Terence Youngarena
1971 Fantasia chez les ploucs A caïd
1971 The Assassination of Trotsky Frank Jackson Joseph Loseyrena
1970 Le Cercle rouge Corey Jean-Pierre Melvillerena
1970 Borsalino Roch Siffredi
1970 Doucement les basses Simon
1969 Le Clan des Siciliens Roger Sartet
1969 Madly Julian
1969 Jeff Laurent
1968 La Piscine Jean-Paul
1968 La Motocyclette Daniel
1968 Adieu l'ami Dino Barran
1968 Spirits of the Dead William Wilson "William Wilson" saioa
1967 Le Samouraï Jef Costello Jean Pierre Melvillerena
1967 Diaboliquement vôtre Pierre
1966 Les Aventuriers Manu
1966 Lost Command Capt. Philippe Esclavier
1966 Texas nous voilà Don Andrea
1965 Paris brûle-t-il ? Jacques Chaban-Delmas
1965 Once a Thief Eddie Pedak Ralph Nelsonena
1965 The Yellow Rolls-Royce Stefano
1964 L'Insoumis Thomas
1963 La Tulipe noire Saint Preux kondea
1963 Il Gattopardo Tancredi Luchino Viscontirena
1963 Mélodie en sous-sol Francis
1963 Les Félins Marc
1962 Le Diable et les Dix Commandements Pierre Messager
1962 Carambolages Lambert
1962 L'eclisse Piero Michelangelo Antonionirena
1962 L'Amour à la mer Aktore bat
1961 Les Amours celebres Albert printzea "Agnes Bernauer" saioa
1961 Quelle joie de vivre Ulysse
1960 Plein Soleil Tom Ripley
1960 Rocco e i suoi fratelli Rocco Parondi Luchino Viscontirena
1959 Le chemin des écoliers Antoine Michaud
1959 Faibles femmes Julien Fenal
1958 Christine Franz Lobheiner
1957 Quand la femme s'en mêle Jo
1957 Sois belle et tais-toi Loulou

Filmen zuzendaria eta izenburuak

aldatu

Filmen zuzendaria eta beste hizkuntza batera (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera) itzuli bada, izenburu itzulia ere eman da:

Urtea Filma Zuzendaria Beste izenburu batzuk
1949 Le rapt
1957 Quand la femme s'en mêle Yves Allégret gaztelaniaz: When a Woman Meddles
1958 Christine Pierre Gaspard-Huit gaztelaniaz: Amoríos
1958 Sois belle et tais-toi Marc Allégret gaztelaniaz: Una rubia peligrosa ingelesez: Be Beautiful But Shut Up katalanez: Una rossa perillosa
1959 Faibles Femmes Michel Boisrond gaztelaniaz: Débiles mujeres ingelesez: Women are Weak
1959 Le Chemin des écoliers Michel Boisrond gaztelaniaz: Amores clandestinos ingelesez: Le chemin des écoliers
1960 Plein soleil René Clément gaztelaniaz: A pleno sol ingelesez: Purple Noon katalanez: A ple sol
1960 Rocco et ses frères /

Rocco e i suoi fratelli

Luchino Visconti gaztelaniaz: Rocco y sus hermanos ingelesez: Rocco and His Brothers katalanez: Rocco i els seus germans galizieraz: Rocco e os seus irmáns
1961 Agnès Bernauer Michel Boisrond
1961 Quelle joie de vivre René Clément gaztelaniaz: Que alegría vivir ingelesez: The Joy of Living katalanez: Che gioia vivere
1962 L'Éclipse Michelangelo Antonioni gaztelaniaz: El eclipse ingelesez: Eclipse katalanez: L'eclisse
1962 La Femme rousse Helmut Käutner gaztelaniaz: Redhead ingelesez: Redhead
1963 Mélodie en sous-sol Henri Verneuil gaztelaniaz: Gran jugada en la Costa Azul ingelesez: Any Number Can Win katalanez: Any Number Can Win
1963 Carambolages Marcel Bluwal gaztelaniaz: La muerte juega a carambolas ingelesez: Carom Shots
1963 Le Guépard / Gattopard Luchino Visconti gaztelaniaz: El gatopardo ingelesez: The Leopard katalanez: Il Gattopardo galizieraz: O Gatopardo
1963 Le Diable et les Dix Commandements Julien Duvivier gaztelaniaz: El diablo y los diez mandamientos katalanez: El diable i els Deu Manaments
1964 La Rolls-Royce jaune Anthony Asquith gaztelaniaz: El Rolls-Royce amarillo ingelesez: The Yellow Rolls-Royce
1964 La Tulipe noire Christian-Jaque gaztelaniaz: El tulipán negro
1964 Les Félins René Clément gaztelaniaz: Los felinos ingelesez: Joy House
1964 L'Insoumis Alain Cavalier gaztelaniaz: La muerte no deserta ingelesez: The Unvanquished
1965 Les Tueurs de San Francisco Ralph Nelson gaztelaniaz: El último homicidio ingelesez: Once a Thief katalanez: Once a Thief
1965 L'Amour à la mer Guy Gilles gaztelaniaz: Love at Sea ingelesez: Love at Sea
1966 Les Centurions Mark Robson gaztelaniaz: Lost Command ingelesez: Lost Command katalanez: Comandament perdut
1966 Texas, nous voilà Michael Gordon gaztelaniaz: Texas ingelesez: Texas Across the River
1966 Paris brûle-t-il? René Clément gaztelaniaz: ¿Arde París? ingelesez: Is Paris Burning? katalanez: Es crema París? galizieraz: Arde París?
1967 Les Aventuriers Robert Enrico gaztelaniaz: Tres aventureros ingelesez: The Last Adventure
1967 Diaboliquement vôtre Julien Duvivier gaztelaniaz: Diabólicamente tuyo ingelesez: Diabolically Yours
1967 Le Samouraï Jean-Pierre Melville gaztelaniaz: El silencio de un hombre katalanez: El samurai
1968 Adieu l'ami Jean Vautrin gaztelaniaz: Adiós, amigo galizieraz: Adeus, amigo
1968 La Motocyclette Jack Cardiff gaztelaniaz: La chica de la motocicleta ingelesez: The Girl on a Motorcycle
1968 Ho! Robert Enrico gaztelaniaz: ¡Ho! ingelesez: Ho!
1968 Histoires extraordinaires Roger Vadim gaztelaniaz: Historias extraordinarias ingelesez: Spirits of the Dead
1969 Le Clan des Siciliens Henri Verneuil gaztelaniaz: El clan de los sicilianos ingelesez: Le clan des siciliens
1969 Jeff Jean Vautrin
1969 La Piscine Jacques Deray gaztelaniaz: La piscina
1970 Le Cercle rouge Jean-Pierre Melville gaztelaniaz: Círculo rojo katalanez: El cercle vermell
1970 Madly Roger Kahane
1970 Borsalino Jacques Deray
1971 Soleil rouge Terence Young gaztelaniaz: Sol rojo ingelesez: Red Sun
1971 Fantasia chez les ploucs Gérard Pirès gaztelaniaz: El mayor liante ingelesez: Fantasia Among the Squares
1971 La Veuve Couderc Pierre Granier-Deferre gaztelaniaz: La viuda Couderc ingelesez: The Widow Couderc
1971 Doucement les basses Jacques Deray gaztelaniaz: La dulce hembra
1972 L'Assassinat de Trotsky Joseph Losey gaztelaniaz: El asesinato de Trotsky ingelesez: The Assassination of Trotsky galizieraz: O asasinato de Trotsky
1972 Il était une fois un flic Georges Lautner gaztelaniaz: Érase una vez un poli... ingelesez: Cops Is Cops
1972 Un flic Jean-Pierre Melville gaztelaniaz: Crónica negra katalanez: Un poli
1972 Le Professeur Valerio Zurlini gaztelaniaz: La primera noche de la quietud ingelesez: La prima notte di quiete katalanez: La primera nit de tranquil·litat galizieraz: A primeira noite de quietude
1973 Scorpio Michael Winner
1973 Les Granges brûlées Jean Chapot gaztelaniaz: Las granjas ardientes ingelesez: The Burned Barns
1973 Big Guns Duccio Tessari gaztelaniaz: Tony Arzenta ingelesez: Tony Arzenta
1973 Deux Hommes dans la ville José Giovanni gaztelaniaz: Dos hombres en la ciudad ingelesez: Two Men in Town
1973 Traitement de choc Alain Jessua gaztelaniaz: Tratamiento de shock ingelesez: Shock Treatment katalanez: Tractament de xoc
1974 Borsalino and Co. Jacques Deray gaztelaniaz: Borsalino y compañía ingelesez: Borsalino & Co.
1974 La Race des seigneurs Pierre Granier-Deferre gaztelaniaz: Creezy, mujer objeto
1974 Les Seins de glace Georges Lautner gaztelaniaz: Los senos de hielo ingelesez: Icy Breasts
1975 Le Gitan José Giovanni ingelesez: The Gypsy
1975 Zorro Duccio Tessari gaztelaniaz: El Zorro katalanez: El Zorro
1975 Flic Story Jacques Deray gaztelaniaz: Flic story katalanez: Història d'un policia
1976 Monsieur Klein Joseph Losey gaztelaniaz: El otro señor Klein katalanez: El senyor Klein
1976 Un sorriso, uno schiaffo, un bacio in bocca Mario Morra
1976 Comme un boomerang José Giovanni gaztelaniaz: La última esperanza ingelesez: Boomerang
1977 Le Gang Jacques Deray gaztelaniaz: El gang (Los granujas)
1977 Armaguedon Alain Jessua gaztelaniaz: Armaguedon, la voz del fin del mundo
1977 L'Homme pressé Édouard Molinaro gaztelaniaz: Un hombre tras el poder ingelesez: The Hurried Man
1977 Mort d'un pourri Georges Lautner gaztelaniaz: Muerte de un corrupto ingelesez: Death of a Corrupt Man katalanez: La mort d'un home corrupte
1978 Attention, les enfants regardent Serge Leroy gaztelaniaz: Un intruso en el juego ingelesez: Attention katalanez: Un intrús en el joc
1979 Airport 80 Concorde David Lowell Rich gaztelaniaz: Aeropuerto 80 ingelesez: The Concorde ... Airport '79 katalanez: The Concorde - Airport ' 79
1979 Le Toubib Pierre Granier-Deferre gaztelaniaz: Retirada ingelesez: The Medic
1980 Trois Hommes à abattre Jacques Deray gaztelaniaz: El derecho a matar ingelesez: Trois hommes à abattre
1981 Pour la peau d'un flic Alain Delon gaztelaniaz: Por la piel de un policía ingelesez: For a Cop's Hide
1981 Téhéran 43 Aleksandr Alov gaztelaniaz: Teheran 43 ingelesez: Teheran 43
1981 Reporters Raymond Depardon ingelesez: Reporter
1982 Le Choc Robin Davis gaztelaniaz: El Choque ingelesez: Le choc
1983 Le Battant Alain Delon gaztelaniaz: Cerco de muerte
1984 Notre histoire Bertrand Blier gaztelaniaz: Nuestra historia
1984 Un amour de Swann Volker Schlöndorff gaztelaniaz: El amor de Swann
1985 Parole de flic José Pinheiro gaztelaniaz: Palabra de ley
1986 Le Passage René Manzor gaztelaniaz: Trayecto mortal
1987 Dear America: Lettres du Viêt Nam Bill Couturié gaztelaniaz: Dear America: Letters Home from Vietnam ingelesez: Dear America: Letters Home from Vietnam katalanez: Dear America: Letters Home from Vietnam
1988 Ne réveillez pas un flic qui dort José Pinheiro gaztelaniaz: No despertar a un policía que duerme ingelesez: Let Sleeping Cops Lie katalanez: No desperteu el policia que dorm
1990 Dancing Machine Gilles Béhat gaztelaniaz: Dancing machine
1990 Nouvelle Vague Jean-Luc Godard gaztelaniaz: Nueva ola
1992 Le Retour de Casanova Édouard Niermans gaztelaniaz: El regreso de Casanova ingelesez: The Return of Casanova katalanez: El retorn de Casanova
1993 Un crime Jacques Deray gaztelaniaz: A Crime ingelesez: A Crime
1994 L'Ours en peluche Jacques Deray gaztelaniaz: The Teddy Bear ingelesez: The Teddy Bear
1995 Les Cent et Une Nuits de Simon Cinéma Agnès Varda gaztelaniaz: Las cien y una noches ingelesez: One Hundred and One Nights katalanez: Les cent i una nits
1997 Le Jour et la Nuit Bernard-Henri Lévy gaztelaniaz: El día y la noche ingelesez: Day and Night
1997 Cannes... les 400 coups Gilles Nadeau
1998 Une chance sur deux Patrice Leconte gaztelaniaz: Uno de dos
1999 Luchino Visconti, la vie comme un roman Carlo Lizzani gaztelaniaz: Luchino Visconti ingelesez: Luchino Visconti
2000 Les Acteurs Bertrand Blier gaztelaniaz: Los actores
2003 Le Lion José Pinheiro
2008 Astérix aux Jeux olympiques Frédéric Forestier gaztelaniaz: Astérix en los Juegos Olímpicos ingelesez: Asterix at the Olympic Games katalanez: Astèrix als Jocs Olímpics
2009 Paris mes amours ingelesez: Paris in love
2010 Un mari de trop Louis Choquette
2010 L'ultimo gattopardo: Ritratto di Goffredo Lombardo Giuseppe Tornatore
2011 Belmondo, itinéraire d'un acteur Vincent Perrot
2012 Final Cut – Mesdames et Messieurs György Pálfi gaztelaniaz: Final Cut: Ladies & Gentlemen ingelesez: Final Cut: Ladies and Gentlemen
2012 Bonne Année, les mamans! Sarik Andreasyan gaztelaniaz: ¡Feliz Año Nuevo, mamás! ingelesez: Happy New Year, Moms!
2016 Belmondo par Belmondo Régis Mardon
2019 Toute ressemblance Michel Denisot gaztelaniaz: Disclaimer ingelesez: Disclaimer

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Ugarte Irizar, Itziar. (2024-08-21). «Alain Delon aktorea hil da, 88 urterekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-08-20).

Kanpo estekak

aldatu