[go: up one dir, main page]

Mark Robson (Montreal, 1913ko abenduaren 4a - Londres, 1978ko ekainaren 20a) kanadar zinema zuzendari, ekoizle eta muntatzaile bat izan zen.

Mark Robson

Bizitza
JaiotzaMontreal1913ko abenduaren 4a
Herrialdea Kanada
HeriotzaLondres1978ko ekainaren 20a (64 urte)
Hobiratze lekuaMount Sinai Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea eta errealizadorea
Lantokia(k)Kanada
Jasotako sariak

IMDB: nm0733476 Allocine: 3179 Allmovie: p108575 TCM: 163444
Find a Grave: 6239371 Edit the value on Wikidata

Muntaketa-lanetan jardun zuen RKO (Radio-Keith-Orpheum) produkzio-etxean eta han muntatu zituen, Robert Wisekin batera, Orson Wellesen Citizen Kane (Kane herritarra) eta Magnificent Ambersons. Bi film bikain egin zituen boxeoari buruz, Champion (1949, Txapelduna) eta The Harder They Fall (1956), Humphrey Bogartek lan egin zuen azken filmean. Beste film aipagarri batzuk: The Bridges at Toko-Ri (1955, Toko-Riko zubiak); Trial (1955); From the Terrace (1960, Terrazatik); The Prize (1963, Saria); Lost Command (1966, Komando Galdua), Valley of the Dolls (1967, Panpinen harana); Happy Birthday, Wanda June (1971); Earthquake (1974); Avalanche Express (1979).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu