[go: up one dir, main page]

Bernard-Henri Lévy (Beni Saf, Aljeria, 1948ko azaroaren 5a) filosofoa eta frantsesezko idazlea da. Frantziarra da, nahiz eta jaiotzaz aljeriarra izan.

Bernard-Henri Lévy

Bizitza
JaiotzaBeni Saf (en) Itzuli1948ko azaroaren 5a (76 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
Ezkontidea(k)Isabelle Doutreluigne  1974)
Arielle Dombasle  (1993ko ekainaren 19a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaParisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Lycée Pasteur (en) Itzuli
École normale supérieure
(1968 - 1971)
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Irakaslea(k)Jacques Derrida
Louis Althusser
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, film-zuzendaria, gidoilaria, kazetaria, eleberrigilea, enpresaburua, aktorea, zinema ekoizlea eta argitaratzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakAndré Malraux, Jean-Paul Sartre eta Emmanuel Levinas
Kidetzacomité de lecture des éditions Grasset (en) Itzuli
MugimenduaNew Philosophers (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

bernard-henri-levy.com
IMDB: nm0529717 Allocine: 18550
Facebook: BHLofficiel Twitter: BHL Instagram: bernardhenrilevy iTunes: 132992672 Discogs: 4083626 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Judu familia aberats bateko semea zen, eta Parisa joan ziren bizitzera gaztetxoa zenean. Oinarrizko ikasketak egin ondoren, bere benetako zaletasuna, Filosofia, ikasten hasi eta berehala lizentziatu zen; 20 urterekin katedra laguntzaile zen. 1968ko maiatzeko gertaeretan parte hartu ostean, 1971n Bangladesha joan zen Nazioarteko Brigada bateko kide gisa. Gero Frantziako Alderdi Sozialistako kide egin eta 1980an François Mitterranden aholkulari bilakatu zen.

1990ean La Regle de Jeu aldizkariaren zuzendari izendatu zuten; aldizkari horretatik zabaldu zituen komunismoaren aurkako ideiak, ospe handiko pentsalarien lankidetzarekin: Vargas Llosa, Carlos Fuentes, Salman Rushdie, Alexander Zinoviev.

1992an bere lehen antzerki-lana, Le jugement dernier (Azken judizioa), estreinatu zuen Parisen. Urte horretan Sarajevoren heriotzako egun bat dokumentala estreinatu zuen, gero Berlingo Zinemaldian aurkeztu zutena, eta 1994an, berriz, Bosnian parte ez hartzearen politikaren aurkako Bosna! filma aurkeztu zuen Cannesko Zinemaldian. Urte berean argitaratu zuen La pureté dangereuse (Garbitasun arriskutsua), fanatismoaren kontrakoa, erlijiosoa (integrismoa) nahiz laikoa (populismoa) izan. Bere basakeriaren kontrako borrokan, Lévy ezkertiarrek kritikatzen dute eskuindarra delakoan, eta eskuinekoek berriz ezkertiartzat hartzen dute. Nolanahi ere, Lévyren liburuak ia hizkuntza guztietara itzuli dituzte, eta eragin handia izan dute urteotako ideietan. Gatazka-lekuetara bidaia asko egina da.

Artikuluak idazten ditu munduko egunkari nagusietan. 1980an, L'Action internationale contre la faim (Gosearen Aurkako Nazioarteko Ekintza) elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta aurrerago utzi egin zuen.

Lévyren idazlan nagusiak:

  • La barbarie à visage humain (1977, Giza aurpegia duen basakeria, komunismoaren kontrakoa)
  • Oinarri kontua (1982)
  • Asiari buruzko iritziak (1985)
  • Les derniers jours de Charles Baudelaire (1988, Charles Baudelaireren azken egunak)
  • Les aventures de la liberté (1991, Askatasunaren abenturak)
  • Les hommes et les femmes (1993, Gizonak eta emakumeak).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernard-Henri Lévy Aldatu lotura Wikidatan