Vatikano Hiriaren ondare kulturala
Vatikano Hiria, garrantzi kultural eta erlijioso handikoa da. dakigunez, Eliza katolikoaren burua baita. San Petri basilika eta Kapera Sistinoa, hiri honetan aurkitu ditzakeguz, gainera, munduko artelan ezagunenetako batzuen bizilekua da. Botticelli, Michelangelo eta Bernini artisten lanak biltzen dituen hiria da ere. Vatikanoko Liburutegiak eta Vatikanoko museoetako bildumek garrantzi historiko, zientifiko eta kultural handiko lekuak dira eta hiri honetan pilaturik daude. 1984an, UNESCOk Gizateriaren Ondare bihurtu zuen Vatikanoa, eta zerrendan honetan aurki dezakegun herrialde bakarra da[1].
Vatikanoa latinaren jagolea omen da, bere Opus Fundatum Latinitas bidez, orain ezabatuta dagoena eta Pontificia academia latinitatis[2] ordezkatu du. Fundazio honen produktu garrantzitsu bat azkenenego latindar lexikoaren edizio erregularra da. Akademia honen helburu nagusia, latina munduan zabaltzea eta hizkuntza bera zaintzea dute helburu.
Vatikano Hiriko biztanle iraunkorrak gizonezkoak dira nagusiki, Vatikanoan bizi diren mojen bi ordenak gorabehera. Gutxiengo bat goi kleriko katolikoak dira, eta gainerakoak orden erlijiosoetako kideak. Vatikano Hiriko enbaxadetako[3]langile eta langile asko hormetatik kanpo bizi dira. Hauen eginkizunen artean, Vatikano hirian, dagoen ondare artistiko eta kulturala zaintzea da[4].
Turismoa eta erromesaldiak faktore garrantzitsuak dira Egoitza Santuko eguneroko bizitzan. Aita santuak astero egiten ditu entzunaldi publikoak, eta meza publikoa zein beste zerbitzu batzuk ospatzen ditu, gainera, «Hiria eta Mundua» bedeinkazio solemnea ematen du Pazkoa eta Eguberrietan.[5] Aita santua aukeratu eta berehala, jende asko biltzen duten ekitaldi garrantzitsuetarako, azkenik San Petri plazan meza irekiak ematen dira periodikoki.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vatikanoko kultura erlijio katolikoaren kulturari dagokio, jakina, baina beste kultura batzuetako arteari ere irekita dago, eta horren erakusgarri dira arkitektura-lanak, hala nola San Petriko basilika, San Petri plaza, Kapera Sistinoa eta Vatikanoko Museoak.
Vatikanoko Museoen artean honako hauek daude: Egiptoko artearen eta arte etruskoaren Gregoriar Museoa, Pio Clementino Museoa, Chiaramonti Museoa eta Vatikanoko Pinakoteka. [7]
Bramante, Michelangelo , Rafael eta Bernini bezalako artista eta arkitekto ospetsuak miretsi ditzakegu Vatikanoko eraikinetan artelan oso garrantzitsuetan lan egin zuten artistak hain zuzen ere.
Historia, erlijioa eta artea uztartzen dituen Vatikano Hiria, munduko estatu independente txikiena, ondare erlijioso, historiko eta artistikoaren altxorra da. Eliza Katolikoaren zentro espirituala eta administratiboa izanik, Europan esperientzia kultural nabarmena eskaintzen du.
Vatikano Hiria fede katolikoaren epizentroa da. San Pedro Basilika, munduko elizarik handienetako bat, katolizismoaren sinboloa da. Basilika San Petriren hilobiaren gainean eraikita dago. San Petri Jesusen apostoluetako bat da eta katolikoek lehen Aita Santua deitzen diote. Giro espiritualak hiriko txoko guztiak bustitzen ditu, eguneroko mezekin, Aita Santuaren entzunaldiekin eta mundu osoko fededunak erakartzen dituzten erritu erlijiosoekin.
Vatikanoa pizkundearen arte eta arkitekturaren museo bizia da. Vatikanoko Museoetan Eliza Katolikoak mendeetan zehar egindako artelanen bilduma zabala dago. Hormen artean, Michelangelo, Rafael eta Leonardo da Vinciren maisulanak daude. Kapera Sistinoa nabarmentzen da, Pizkundeko jenio artistikoak erakusten dira hala nola, Michelangeloren fresko enblematikoekin.[8]
Vatikanoko Lorategi oparoek hiriaren erdia hartzen dute, gutxi gorabehera, eta Erromako jendetza zaratatsuaren ihesbide lasaia eskaintzen dute. Lorategi horiek iturri, eskultura eta landare exotikoz apainduta daude, eta Pizkundetik Aita Santuentzat meditazio eta hausnarketarako leku izan dira. Hiriak berezko edertasuna eta lasaitasuna zaintzeko duen arduraren lekukotasuna dira lorategi hauek.
Vatikano Hirian ekitaldi kultural ugari egiten dira, bertako ondare aberatsa ospatzeko. Vatikanoko Liburutegietan, munduko zaharrenetakoak izanik, erakusketak eta hitzaldiak antolatzen dira, gainera ikasle eta zaleak erakartzen ditu munduko toki askotatik. Urtero egiten diren Eguberri eta Pazko ospakizunak, liturgia eta prozesio landuek markatzen dituztenak, hiriaren erlijio-zaletasuna eta tradizioa erakusten duten ekintza paregabeak izanik[9].
Vatikano Hiriko kultura debozio erlijioso sakonaren, parekorik gabeko ondare artistikoaren eta bertako altxor historiko zein naturalak zaintzeko konpromisoaren arteko nahasketa paregabea da. Fedearen, artearen eta diplomaziaren itsasargi gisa altxatzen da hiria, bisitariei tamaina fisiko txikitik haratago doan esperientzia kultural sakona eskainiz.
Ondare Higiezin Nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vatikano Hirian hainbat monumentu eta ekarpen turistiko aurkitu ditzakegu, miresgarrienak San Petri Basilikaren barne zein Vatikanoko museoak barne aurki ditzakeguz. Hauek baitira hiriko tokirik aproposenak hiri honek duen kultura eta historia paregabea ezagutzeko:[10]
San Petri Basilika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Petri basilika edo San Petri Vatikanokoa Vatikano Hiriko eraikin garrantzitsuena da, Aita Santuak elizkizun garrantzitsuenak ospatzeko darabilen eliza. Katolikoentzat, eraikin erlijioso garrantzitsuena da munduan, bai tamainagatik (munduko eliza handiena 2,3 hektarearekin, 193 metro luze eta 44,5 metro garai), bai bere esanahiagatik ere, tradizioaren arabera bertan lurperatua baitago Petri apostolua Jesukristoren profeta garrantzitsuenetako bat. Bere kupulak ematen dion garaieraren ondorioz, bere irudiak Erromako zerumarra menderatzen du.[11]
Gizateriaren Ondare izendatuta dago basilika, bere garaiko arkitektura-sorkuntzarik handientzat jotzen da eta munduko monumentu bisitatuenetakoa da (4.08milioi inguru urtean). Egungo eraikina, Konstantinoren antzinako basilikaren gainean oinarritua, 1506ko apirilaren 18an hasi zen eraikitzen, Julio II.a aita santuaren aginduz, eta 1626ko azaroaren 18an amaitu. Bertan, historiako arkitekto ospetsuenetako batzuk aritu ziren lanean, hala nola Bramante, Michelangelo, Maderno edo Bernini besteak beste.
Nahiz eta askok hala uste izan, San Petri ez da Erromako katedrala, San Joan Laterangoa baita[12]. Hala ere, San Petri basilika Erromako lau basilika nagusietakobat da. Besteak, San Joan Laterangoa artxibasilika, Santa Maria Nagusia basilika eta San Paulo Harresiz Kanpokoa basilika dira[13].
San Petriren Hilobia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Petriren hilobia, gaur egun Vatikanoko harpeetan eta San Petriren aldarearen azpian dago. Hilobi multzoak, 330. urte inguru ditu, eta Konstantino I.a Handiaren agintaldian Antzinako San Petriren basilikaren eraikuntzari oinarria eman zion lursail lau batean kokatuta dago.[14]
Tokian hainbat pertsona eta animalien hezurrak topatu ziren, baina bi urteko indusketa arkeologikoen ondoren, 1950eko abenduan Pio XII.ak hondakinak San Petrirenak zirela ezin zitekela ziurtasun osoz baieztatu esan zuen[15]. Halere, zenbait idazki aurkitu ondoren, 1968ko ekainaren 26an Paulo VI.ak santuaren erlikiak nahi modu fidagarrian identifikatuak izan zirela aipatu zuen.
1939 eta 1949 artean, Ludwig Kaas monsinorea buru zuen arkeologia-taldeak "Vatikanoko nekropolia"[16] aurkitu zuen San Petri Basilikaren azpian, II. eta III. mendeetakoa. Aurkikuntzetako bat "Julioen hilobia" izan zen, kristau sinboloak (Jonas, Artzain Ona) zein paganoak , Sol Invictus jainkoa irudikatzen dituzten mosaikoekin.
1942an, giza aztarnak aurkitu zituen Kaasek, eta, San Petrirenak izan zitezkeelakoan, ezkutuan lekualdatu zituen. Handik hamarkada batzuetara, Margherita Guarducci irakasleak grafitoak aurkitu zituen ondoko horma batean, honako hau adierazten zutenak: "Pedro hemen dago", eta hezurrak zituen horma-hobi bat aurkitu zuen, oihal purpuraz eta urrez bildua. Venerato Correnti antropologoak ondorioztatu zuen gizon sendo batenak zirela, 70 urte ingurukoak, I. mendekoak, segur aski San Petrirenak.[17]
1968an, Paulo VI.a aita santuak ofizialki baieztatu zuen San Petriren erlikiak aurkitu zituztela. Hezurren zati bat erlikitegi batean gorde zuten, eta 2013an Frantzisko Aita Santuak erakutsi zituen; 2019an, Bartolomeo Konstantinoplakoa patriarkari oparitu zion.[18]
Janzkera Kodea San Petri Basilikan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jantzien kodea San Petri basilikan sartzeko erabiltzen da. Eliza katoliko bat bisitatzeko janzkeran «apala» eta «egokia» delakoan oinarritzen da kodea, eta turistei eta bisitariei gogorarazten zaie,[19]San Petri monumentu arkitektoniko eta artistikoa bada ere, lehenik gurtza eta otoitz lekua dela. Jantzien kodeak honako hauek debekatzen ditu[20]:
- Laikoentzako kapelak basilika barruan
- Galtzak eta gonak belaunetan gora
- Mahukarik gabeko kamisetak
- Zilborra agerian duten alkandorak
- Eskote bat erakusten duten emakumeen alkandorak
- Zakarkeriak dituzten alkandorak
- Gehiegizko bitxigintza
Telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago, baita tabakoa erretzea ere.
Vatikanoko Museoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vatikanoko Museoak Vatikano Hiriko artelanek eta eskulturek osatzen duten erakusketa-gunea da. Artelan guzti horiek Eliza Katoliko Erromatarraren bildumaren zati dira, eta munduko arte-bilduma handienetariko bat osatzen dute. Museoak Julio II.a aita santuak bildutako lan guztiekin sortu ziren XVI. mendean eta Aita Santuek mendeetan zehar pilatutako artelanez osatuta daude. Era berean, aipatu beharra dago Aita Santuak artelanak jendearentzat ikusgai jarri zituzten lehenengoetariko agintariak izan zirela.
Rafaelek margotutako Kapera Sistinoa eta Aita Santuen egoitzak ere Vatikanoko Museoen atal bat dira. Italiako museorik bisitatuenetako bat da: 2008an, adibidez, ia lau milioi eta erdi bisitari izan zituzten; dena dela, zentzu hertsian esanda, Vatikanoko Museoak Italiako Errepublikaren lurraldean ez daudenez, ez da Italiako museorik bisitatuetan nahiz eta datuek baiezko ziurtatuko luketen.
Vatikanoko Museoak[21]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoa | Obra Famatua | Deskribapena |
---|---|---|
Pinacoteca Vaticana | Bilduma piktoriko hau aurretik Borgien Egoitzan zegoen, Pio XI.a Aita Santuak aparteko jauregi bat eraiki eta bertan kokatzea agindu zuen arte. Lan honetaz arduratu zen arkitektoa Luca Beltrami izan zen. Museo honetan, Giotto, Leonardo, Rafael eta Caravaggio margolarien lanak ikus daitezke, besteak beste.[22] | |
Arte Erlijioso Modernoen Bilduma (Collezione d’Arte Religiosa Moderna) | Francis Bacon, Carlo Carrá, Marc Chagall, Salvador Dalí, Giorgio de Chirico, Paul Gauguin, Wassily Kandisky, Henri Matisse eta Vincent van Gogh artisten lanak ditu, besteak beste.[23] | |
Museo Pio-Clementino | Klemente XIV.a aita santuak fundatu zuen: 1771n, eta hasieran antzinako eta Pizkundekoartelanak biltzea zuen xede. Museoa bera eta haren bilduma hurrengo aita santuak, Pio VI.ak zabaldu zuen, eta gaur egun antzinako greziar eta erromatar eskulturak ditu.[24][25] | |
Museo Missionario-Etnologico | Pio XII.ak sortu zuen 1926an eta mundu osoko artelanak ditu, gehienbat erlijiosoak. Aita santuei egindako opariez osaturik dago batez ere.[26] | |
Museo Gregoriano Egipzioa | Gregorio XVI.a aita santuak sortu zuen eta antzinako Egiptoko hondakinen bilduma oso zabala du. Ikusgai daudenen artean papiroak, momiak, Hilen Liburua deritzan liburu ospetsua eta Grassi Bilduma delakoa daude. | |
Museo Gregoriano Etruskoa | Gregorio XVI.a aita santuak sortu zuen 1836an, zortzi galeria ditu eta etruriar garaiko hondakin garrantzitsuak ditu, arkeologia indusketetatik etorriak; besteak beste, ontziak, sarkofagoak, brontzeak eta Guglielmi bilduma ezaguna.[27] | |
Museo Pio Cristiano | 1854an sortu zuen Pio IX.ak, Letrango San Juan Jauregian, eta lehen mendeetako kristau komunitatearen testigantzak hartzeko erabili zen: lan batzuk Vatikanoko Liburutegi Apostolikoan Benedikto XIV.ak sortutako Museo Sakratu edo Kristauaren aurreko bildumatik hartu ziren | |
Museo Gregoriano Profano.
Il Padiglione delle Carroze: |
Iraganeko aita santuek leku batetik bestera joateko erabiltzen zituzten ibilgailu batzuk gordetzen ditu. Egoitza nagusia Laterango jauregian daukan Museo Storico Vaticano delakoaren zati bat da. | |
Chiaramonti Museoa | Pio VII.a Chiaramonti aita santuaren izena darama, hark sortu baitzuen XIX. mende hasieran. Arkudun galeria zabal batez osaturik dago eta hauen ondoan ikusgai daude eskultura, sarkofago eta friso ugari. Braccio Nuovo deritzan hegal berrian, Augusto di Prima Porta estatua ospetsua ikus daiteke, besteak beste. Museoko beste atal bat Galleria lapidaria deritzana da, harrian egindako 3.000 inskripzio baino gehiago dituena, mota horietakoen munduko bilduma handiena delarik. Hala ere, eskaera bidez bakarrik irekitzen da bisitarientzat, gehienetan ikerlanetarako.[28] |
Gastronomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vatikanoa mikroestatu bat da, jatetxe bakarra du, eta janaria Italiako gastronomiaren oso antzekoa da, bereziki Erromakoaren antzekoa. Vatikanoko langileak Erromako gainerako jatetxeetako bezeroak izan ohi dira.[29]
Berenjena Suitzako Guardiako parmesanoarekin. Albirjina, Parmako gazta eta hainbat espezia dituen nahasketa da Vatikanoaren ustezko plater bereizgarria.[30]
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vatikano Hiriak munduko toki guztietako turistak erakartzen ditu, izan ere munduan gehien bisitatzen diren bi monumentu ditu bere barnean San Petri basilika eta Vatikanoko Museoak. Hala ere zifraetaz hitz egingo bagenu 2022 urtean Vatikanoko museoak, munduko museorik bisitatuenen zerrendan bigarren geratu ziren[31] Theme index museum aldizkarian ikusi dezakegun bezala 5.08 milioi bisitari izan zituzten hain zuzen ere. San Petri basilikak aldiz Munduko elizarik ospetsuenetakoa izanik, jendetza biltzen da urtero hura ikusteko. 10 milioi pertsona inguruk bisitatzen dute San Petri Basilika urtero, hau da, 40.000 eta 50.000 pertsona artean egunero. Kopuru horretan ez dira sartzen basilikaren kanpoaldea bakarrik bisitatzen dutenak, eta, beraz, guztira are handiagoa izango litzateke.
Beraz datu hauekin ikusi dezakegu zelako garrantzia duten turistek hiri honetan, izan ere turista gehiago egoten dira hirian, hiritarrak baino. 618 Hiritar soilik bizi dira Vatikano Hirian eta %100 hiri-biztanleria izanik hau kontuan hartuta, hiritarrak turistak baino askoz gutxiago dira , hau ez da munduko hiri askotan gertatzen beraz honek ere hiri berezi batean bihurtzen du.[32]
Turistak Mugitzeko garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta Vatikano hiria txikia izan bertatik mugitzeko Erromako bus zerbitzua eta Erromako tren eta metro serbitzuak daude hirira iristea errazteko. Horretarako gida ona izan daiteke linkatutako dauden hainbat mapak:
Bus lineak eta geltokiak Vatikano inguruan:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mapa honetan ikusi dezakegu, Erromako bus agentziak eskeintzen dituzten busak, bai Vatikano hirian sartzeko baita bere inguruetan mugitzeko. Bi agentziek kudeatzen dituzte bus zerbitzuak, ATAC eta Roma TPL. Mapan Agertzen diren geltoki nagusiak hauek dira.
Metro Lineak eta Metro geltokiak Vatikano hiriaren inguruan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mapa honetan metro linea ezberdinak eta haien geltokiak ikusi ditzakeguz. Erromako tren zerbitzuak eta metroak hainbat webgunetik eskuratu daitezkez; TrenItalia eta Erromako metro zerbitzuak Metropolitana Di Roma. Inguruan dauden lineak hauek dira (1000m radio batean):
- Cintura Nord(Valle-Aurelia-vigna)
- Ferrovia Italia-Cittá del Vaticano
- Metro A linea
- Metro C linea
- Ottaviano
- Roma-Capramica-Viterbo
- Risorgimento/S.Pietro
- Termini-Vaticano-Aurelio (TVA
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko herrialderik txikiena 0,44 kilometro koadroko azalerarekin eta 825 pertsonako populazioarekin, Vatikanoa munduko herrialderik txikiena da. Ordubete batean oinez bete daitekeen distantzia bat da hain zuzen ere. Interesgarria da baita, Erroma hiriaren barruan dagoela.
Aita Santua zaindari suitzarrek babesten dute. 135 soldadu suitzar, Goardia Suitzar Pontifizea izenaz ezagunak, arduratzen dira Aita Santua babesteaz. 1506an kontratatu zituen lehen aldiz Julio II.a Aita Santuak, Elizaren etsaien aurkako babes pertsonala behar zuela aldarrikatuz. Suitzako Guardia erraz antzeman daiteke marradun uniforme deigarri eta koloretsuagatik eramateagatik, eta ezin da edonor izan guardiaren parte: gizonezkoak izan behar dira, 19 eta 30 urte artekoa eta 1,70 metro baino gehiagoko altuera izan behar dute. Gainera, kristaua izan behar da eta oinarrizko prestakuntza militarra osatu behar da.
Latinez argibideak dituen kutxazain automatiko bat dago. Italiera da Vatikanoko hizkuntza ofiziala eta gai ofizial guztietarako erabiltzen da. Italiera ere hizkuntza frankoa da, denek elkar ulertzeko erabiltzen dutena, baina Egoitza Santuak latina erabiltzen du hizkuntza ofizial gisa. Vatikanoak ere latinaren de zaindaritzat du bere eginkizun bezala. Horregatik, ez zaitzala harritu Vatikanoko Bankuko kutxazain automatikoak argibideak latinez emateak.
Munduko trenbiderik laburrena. Vatikanoan ere munduko trenbiderik laburrena dago. 300 metroko bi bide eta geltoki bat ditu: Citta Vaticano. Trenbidea eta geltokia Pio XI.a Aita Santuaren aitasantutzan eraiki ziren. Salgaiak garraiatzeko bakarrik erabiltzen da, eta ez dago bertatik zirkulatzen duten bidaiarien tren erregularrik.
Teleskopio bat du Arizonan, Estatu Batuetan. 1981ean, Vatikanoak azken belaunaldiko teleskopio bat erosi zuen, munduko handienetakoa: Teknologia Aurreratuko Teleskopio Vatikanoa. Graham mendiaren tontorrean dago, Arizonako hego-ekialdean, eta Vatikanoak astronomia ikerketak egiteko erabiltzen da.
Gizateriaren Ondarea.[33] Vatikanoa Gizateriaren Ondare izendatu zuten munduko herrialde bakarra bihurtu zen 1984an zerrendan sartu zutenean. Zerrendan Vatikanoko hiria eta Erromako lurraldez kanpoko ondasunak daude: San Petri Basilika eta Santa Maria Nagusia. [34]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «historia catecismos concilio vaticano» COMILLAS (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
- ↑ «Academias Pontificias Pontificia Academia de Latinidad Perfil» www.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Relaciones diplomáticas de la Santa Sede. 2024-12-02 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ Txantiloi:Gaztelera A. MARTÍNEZ, RAFAEL. (2007). EL VATICANO Y LA EVOLUCIÓN. LA RECEPCIÓN DEL DARWINISMO EN EL ARCHIVO DEL ÍNDICE. Nafarroa: Nafarroako Unibertsitatea, 529-549 or. ISBN ISSN 0036-9764. ISSN 0036-9764 ISSN 0036-9764..
- ↑ (Gaztelaniaz) José Cristo Rey García Paredes, C. M. F.. (2018-11-14). «La vida religiosa en el Concilio Vaticano II. Camino y meta de un debate» Razón y fe 266 (1367): 179–187. ISSN 2659-4536. (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
- ↑ (Italieraz) User, Super. (2017-12-21). «Geografia» Home Page di Vatican State (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fuentes de libros - Wikipedia, la enciclopedia libre» es.wikipedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ «Artibus et Historiae» artibusethistoriae.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Italieraz) «Nuovo indirizzo e sede 1 marzo 2024» www.academyforlife.va (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ (Ingelesez) Lewis, Nicola Denzey. (2020-09-03). The Early Modern Invention of Late Antique Rome. Cambridge University Press ISBN 978-1-108-47189-3. (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ «Basilica Papale di San Pietro in Vaticano 🇻🇦» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ «Arcibasilica Papale - SAN GIOVANNI IN LATERANO» www.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Nicolas, Alvarez de las Asturias,. (2006). 'Patriarca de Occidente': razones históricas para la renuncia a un título. ISSN 0210-7112. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ (Ingelesez) Lewis, Nicola Denzey. (2020-09-03). The Early Modern Invention of Late Antique Rome. Cambridge University Press ISBN 978-1-108-47189-3. (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Esos nueve fragmentos de huesos que el Papa Montini quería a su lado - Vatican News» www.vaticannews.va 2019-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Necrópolis vaticana. 2024-09-22 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Vaticano expone por primera vez posibles "restos de San Pedro"» BBC News Mundo 2013-11-24 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ «Carta del Santo Padre a Su Santidad Bartolomé I, arzobispo de Constantinopla, que acompaña el don de algunas reliquias de San Pedro (30 de agosto de 2019) | Francisco» www.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las reliquias de San Pedro son un regalo para la unidad de la Iglesia - Vatican News» www.vaticannews.va 2019-09-13 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Ingelesez) «saintpetersbasilica.org» www1.saintpetersbasilica.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Ingelesez) Méndez, Frida. (2019-02-15). «Las 10 IMPERDIBLES obras de los Museos del Vaticano» Revista Travesías | Inspiración para viajeros (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fuentes de libros - Wikipedia, la enciclopedia libre» es.wikipedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fuentes de libros - Wikipedia, la enciclopedia libre» es.wikipedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ «Museo Pio - Clementino» web.archive.org 2008-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ «Museo Pio - Clementino» web.archive.org 2008-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sitemap» www.museivaticani.va (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ «BAV - Biblioteca Apostolica Vaticana» web.archive.org 2018-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fuentes de libros - Wikipedia, la enciclopedia libre» es.wikipedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Ingelesez) About the food of Vatican City | Global Table Adventure. (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
- ↑ (Ingelesez) «Vatican Cuisine» Ethnic Foods R Us (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
- ↑ (Ingelesez) Martin Palicki, Theme Index Museum Index. (2022). «Theme Index Museum Index» AECOM (AECOM).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vidal, José Manuel. (2011-12-05). «Vaticano ingresa en la Organización Internacional para las Migraciones» Periodista Digital (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).
- ↑ whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «10 datos de la Ciudad del Vaticano que no conocías» www.thevaticantickets.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-17).