USS Indianapolis (CA-35)
USS Indianapolis (CA-35) | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | New York Shipbuilding Corporation (en) |
Ekoizpen-lekua | Camden |
Historia | |
Eskaera | 1929ko otsailaren 13a |
Gila jartzea | 1930eko martxoaren 31 |
Uretaratzea | 1931ko azaroaren 7a |
Esleipena | 1932ko azaroaren 15a |
Suntsiketa | 1945eko uztailaren 30a |
Naufragioa | 1945eko uztailaren 30a |
Aurkikuntza | 2017ko abuztuaren 18a |
Kudeatzailea | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Erregistro-herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Gatazka | Bigarren Mundu Gerra |
Kokapena | |
Koordenatuak | 12°02′00″N 134°48′00″E / 12.033333333333°N 134.8°E |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 7,4 () × 20 () × 186 () m |
Erruna | 20,2 m |
Zingoa | 7,4 m |
Propulsatzailea | White-Forster boiler (en) (8) |
Identifikazioa | |
Dei-kodea | NABD |
USS Indianapolis (CA-35) AEBtako armadaren gurutze-ontzia izan zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1945eko uztailaren 29an, Filipinetako itsasoan, Mochitsura Hashimoto komandante zuen I-58 itsaspekoaren tiramenean sartu zen AEBetako armadako Idaho klaseko gurutzaontzi astun bat, USS Indianapolis. Gerraontziak ez zeraman eskoltarik eta ez zebilen sigi-saga erasoak saihesteko; jomuga erraza zen[1].
Erasoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]23:26an, itsaspekoa ontzitik 1.500 metrora besterik ez zegoela, Hashimotok sei torpedo jaurtitzeko agindua eman zuen. Helburua jo zuen eta Indianapolis minutu gutxian joan zen hondora. AEBetako armadak ez zuen gurutzaontziaren SOS seinalerik jaso. Handik ordubetera Hashimotok bidalitako mezua, ordea, bidean atzeman zuten: Idaho klaseko ontziari eraso ziola zioen. Seinalea deskodetu eta uztailaren 30ean, 17:00etan iritsi zen estatubatuarren aginte-gunera. Baina ez zioten jaramonik egin.[1]
Aste batzuk lehenago ontziak karga sekretua jaso zuen: Hiroshiman jaurtiko zuten bonba atomikoaren uranioa eta beste hainbat osagai. Eta egun batzuk lehenago bonba helburuan utzita, misioa betea zuten. Ontzian gutxik zekiten misioaren berri, ontzitik kanpo are gutxiagok. Japoniarren mezua aginte-gunera iritsi zenean, txostenak begiratu eta eremu horretan halako ontzirik ez zegoela ikusi zuten. Japoniarrei atzemandako seinalea hutsegite bat zela ondorioztatu zuten.[1]
Erreskatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuztuaren 2an hegazkin batek Indianapolisko naufragoak ikustatu zituen jitoan. Hala, ontzia hondoratu eta lau egunera, erreskate lanak hasi ziren, mantso, erreskate ontzia ez baitzen gauera arte naufragoengana iritsi. Indianapolisen eskifaia 1.199 pertsonak osatzen zuten: 300 bat ontziarekin batera joan ziren itsas hondora; 316 bizirik irten ziren; gainerako 600ak erreskatearen zain hil ziren, ur gazia edateagatik edo deshidratazioak jota batzuk, erasoetan jasandako zaurien eraginez beste batzuk eta, nagusiki, marrazoek erasota. Misio sekretua sekretuegia zen, ur haietan bizi ziren marrazoen zorionerako.[1]
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatubatuarren itsas tragedia larrienarengatik harro ez, eta gertatukoaren berri ez zen askorik zabaldu. Harik eta Steven Spielbergek Jaws (1975) film arrakastatsuan hizpide izan zuen arte. Robert Shaw aktoreak jokatutako Quint pertsonaiak, lau minutuko bakarrizketa gogoangarrian, egun haietan uretan bizitakoa deskribatzen du.[1]