Ramón Jáuregui
José Ramón Jáuregui Atondo[1] (Donostia, 1948ko irailaren 1a) euskal herritar politikaria eta Espainiako Langile Alderdi Sozialistako kidea da. Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea eta Espainiako Presidentetzako ministroa izan zen. Ingeniari teknikoa, zuzenbidean lizentziatua ere bada.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak nafarrak zituen. Ramon Jauregi Donostiako Herrera auzoan jaio zen. Batxilergoa bukatu eta gero, Pasaiako burdinola batean lan egiten hasi zen, gauez Ingeniaritza ikasi bitartean. Gauez berriz ere, Zuzenbidea ikasi zuen, eta 1975ean lizentziatura lortu. UGTren abokatu-bulego batean hasi zen, Errenterian, non Txiki Benegas ezagutu zuen. 1973an, PSOE eta UGTko kide egin zen.
UGTko idazkari nagusi zenean, Donostiako Udalean hasi zen; 1980ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, legebiltzarkide hautatua izan zen. 1982an, Espainiako Gobernuaren ordezkari izendatu zuten, eta 1985ean, PSE-EEko presidente.
1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorioz, PSEk eta EAJk gobernua sortu zuten, eta, Jose Antonio Ardanza lehendakari zela, lehendakariorde bilakatu zen.[2]
1988tik 1997ra Euskadiko Alderdi Sozialistako eta 1993tik aurrera PSE-EE alderdiko idazkari nagusi izan zen, 1985etik 1988ra alderdi horretako presidente izan ondoren. Euskal Herriko sozialisten idazkaritza nagusia 1997an utzi zuen, PSOEren Agintaritza Batzorde Federalean ardura berriak hartzeko. 1980az geroztik, legegintzaldi batean baino gehiagotan izan da Eusko Legebiltzarreko kide: 1980an, Gipuzkoako zerrendetan hautatu zuten legebiltzarkide; 1990ean, Arabakoetan, eta 1994an, Bizkaikoetan. 1995etik 1997ra Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburu izan zen. Nahiz eta 1994az geroztik izan PSOEren Agintaritza Batzorde Federaleko kide, 1997ko XIV. Kongresuan hautatu zuten Politika Autonomikoaren alorreko idazkari, Zuzendaritza Federalaren barruan, eta orduz geroztik Madrilen aritu da gehienbat politikagintzan.
2000an, Espainiako Kongresuko diputatu aukeratu zuten Arabatik, eta 2009an eurodiputatu. 2010eko urriaren 21ean, María Teresa Fernández de la Vega ordezkatu eta Presidentetzako ministro izendatu zuten.[3]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ramón Jauregi, Francisco González de Lena, Juan Ignacio Moltó García. (2004). Un futuro para el trabajo en la nueva sociedad laboral. Tirant lo Blanch, 565 or. ISBN 9788480027953..
Ramón Jauregi, Francisco Egea, Javier de la Puerta. (1998). El tiempo que vivimos y el reparto del trabajo. Paidós, Estado y Sociedad ISBN 84-493-0597-7..[Betiko hautsitako esteka]
Ramón Jauregi. (1997). ¿qué es el reparto?. in: Ideas desde la izquierda. Huerga Fierro, 49-56 or..
Ramon Jauregi. (1994). El país que yo quiero: memoria y ambición de Euskadi. Bartzelona: Planeta, 340 or..
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramón Jáuregui |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Abizenak horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Jauregi onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Benegas intentó ser 'lehendakari' en 1986, pero no lo logró» El País 2009-3-3.
- ↑ «Los cuatro rostros nuevos del Gobierno de Zapatero» Público 2010-11-20.
Aurrekoa Fernando de Otazu |
Donostiako Udal Batzordea 1978ko irailaren 24tik - 1979ko otsailera |
Ondorengoa Iñaki Alkiza (EAJ) |
Eusko Jaurlaritza (1987-1991) | ||
---|---|---|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritza (1995-1998) | ||
---|---|---|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
- 1948ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Donostiarrak
- PSE-EEko politikariak
- Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak
- Eusko Jaurlaritzako Sailburu ohiak
- Euskal Herriko eurodiputatuak
- Donostiako politikariak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak I. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak IV. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak V. legegintzaldian
- Gobernuaren ordezkariak Euskal Autonomia Erkidegoan
- Donostiako alkateak
- Espainiako diputatuak VII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VIII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak IX. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak X. legegintzaldian