[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Francisco Egea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Egea

Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza kontseilari

1997ko uztailaren 3a - 1998ko irailaren 30a
Bizitza
JaiotzaElgoibar1950eko abuztuaren 28a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2021eko ekainaren 11 (70 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakingeniaria
Enplegatzailea(k)Mondragon Korporazioa
Gipuzkoa Donostia Kutxa
Eusko Trenbideak
Ferrocarriles de Vía Estrecha
Alfa (enpresa)
Gipuzkoako Foru Aldundia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa PSE-EE

Francisco Egea Garcia edo Paco Egea (Elgoibar,Gipuzkoa 1950eko abuztuaren 28a - 2021eko ekainaren 11[1]) euskal ingeniari eta politikaria izan zen.[2][3] Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua izan zen Jose Antonio Ardanza lehendakariarekin (1997-1998).[4][5]

Ingeniaritza Industriala ikasketak egin zituen, eta hainbat enpresatan ibili zen: Mondragon taldean, Alfan eta FEVE Espainiako Trenbideen Enpresa Publikoan. Kutxan, Sprin eta EuskoTrenen kontseilari izan zen ere, eta Gipuzkoako Foru Aldundian, Ekonomia zuzendari. 1997an Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza kontseilari izendatu zuten, EAJ-PSE gobernuan; 1998an utzi egin zuen, PSE Jaurlaritzatik ateratzean.[2][6]

Egea Ramón Jáureguiren konfiantzazko gizona izan zen, nahiz eta ez zegoen afiliatuta; Justizia eta Ekonomia sailburua izan zen EAJk eta PSEk Ardantzarekin egin zuten koalizioko azken gobernuan, eta PSEko kontseilariek Lizarrako Itunaren bidez dimisioa eman ondoren, politika utzi eta enpresa pribatura pasatu zen.

Txillarreko elkarrizketa politikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999az geroztik, ordea, bakegintzarekin lotuago azaldu zen haren izena, Txillarreko elkarrizketa politikoak sustatu baitzituen.[3][7][8][9][10][11]

Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren urteetan bildu ziren Elgoibarko Txillarre baserrian, baina Paco Egeak, Pernando Barrenak (hilabete batzuk geroago hasi zen) eta Pello Rubiok (Txillarreko baserrikoa) ere hartu zuten parte solasaldi horietan. Paco Egeak berak proposatu zien 2000. urte amaiera aldera biltzeko, eta Arnaldok gustura hartu zuen. 2001. urte hasieran hasi zen biltzen. Helburua ez zen bakeaz edota ETAz hitz egitea. Mahai batean bueltan solastea baizik.[12]

« Beti adiskitzearen alde egin zuen zerbitzari publikoa izan zen. Gobernutik eta diskreziotik. Eskerrik asko. Agur eta ohore. »

Idoia Mendia (2021-06-11)[13]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Esquela de Francisco Egea García : Fallecimiento | Esquela en El Correo» esquelas.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  2. a b Orzaiz, Ion. «Txillarreko su eztitan, bakea kozinatzen» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-12).
  3. a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-06-11). «Muere Francisco Egea, exconsejero del PSE en el Gobierno de Ardanza» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-06-12).
  4. euskadi.eus. (2016-12-22). «V. Legealdiaren Gobernu lantaldea» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  5. «barren.eus - barren.eus» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  6. «Francisco Egea PSE-EEko sailburu ohia hil da» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-11 (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
  7. Esnaola, Enekoitz. (2018). «Bakerako giro intimoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  8. «Txillarreko elkarrizketak Donostiara ekarriko ditu "Su txikian" ikuskizunak - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  9. «Anfitrioia» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  10. «Txillarre baserria: produktu ekologikoak eta elkarrizketa politikoen eszenatoki» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).
  11. (Gaztelaniaz) «Fallece Francisco Egea, el socialista obsesionado con traer la paz a Euskadi» El Correo 2021-06-11 (Noiz kontsultatua: 2021-06-18).
  12. barren.eus. «Paco Egea hil da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia kontseilaria izandakoa» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-06).
  13. «https://twitter.com/idoiamendia/status/1403410570221658112» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-06-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]