[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Rostov

Koordenatuak: 57°11′00″N 39°25′00″E / 57.1833°N 39.4167°E / 57.1833; 39.4167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rostov
Ростов
hiri/herria
Rostoveko kremlina Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Jaroslavl oblasta
Municipal districtRostovsky District
Urban settlement in RussiaUrban settlement Rostov
Izen ofizialaРостов
Jatorrizko izenaРостов
Posta kodea152150, 152151, 152153, 152155 eta 152159
Geografia
Koordenatuak57°11′00″N 39°25′00″E / 57.1833°N 39.4167°E / 57.1833; 39.4167
Map
Azalera32 km²
Altuera100
Demografia
Biztanleria30.943 (2016)
0 (2016)
Dentsitatea998 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera862
Telefono aurrizkia48536
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakStevens Point, Elektrostal eta Arzamas (en) Itzuli
http://www.admrostov.ru/

Rostov (errusieraz: Ростов, rɐˈstof ahoskatua), mendebaldeko Errusian dagoen Jaroslavl oblasteko hiria da. Nero aintziraren ertzean dago, Moskutik 202 km ipar-ekialdera. Errusiako hiririk zaharrenetako bat, eta Urrezko Eraztuna deritzon inguruko turismo-guneko garrantzitsuenetako bat da. 2010ean 31.792 biztanle zituen[1].

Hiriaren izen ofiziala Rostov da, baina errusiarrek Rostov Veliki (errusieraz: Ростов Великийtranslit.: Rostov Handia) esaten diote, Rostov Don hiriarekin ez nahasteko. Dena den, Rostov Don, gaur egun, Rostov Veliki baino askoz handiagoa da. Hiriko geltokiaren izena, edonola ere, Rostov Jaroslavski da, probintziaren izena hartuta.

Hiriaren lehen aipamena 862. urtekoa da[2]. Herri garrantzitsua izan zen, XIII. mendera arte errusiar erresuma garrantzitsuenetariko bateko hiriburua izan baitzen. 1474. urtean, Moskuko Printzerrian sartu zuten. 1777an, hiri-izaera eman zioten.

Erlijio-gune garrantzisua ere izan da historikoki. 988. urtetik aurera apezpiku-hiria izan zen; XIV. mendean Rostoveko apezpikuak artzapezpiku kargua hartu zuen; XVI. mendean, metropoliko apezpiku. Apezpiku horietako batek, Jona Sisoievitxek, sustatu zuen hiriko Kremlin ospetsua eraikitzea. XVIII. mendearen amaieran, metropoliko egoitza Jaroslavlera aldatu zuten.

Kremlinaz gain, monumentu erlijioso garrantzitsuak daude: XVI. mendeko Jasokundearen katedrala (XII. mendeko eraikinaren gainean eraikia), Errusiako kanpai handi eta famatuenak dituena (kanpai handienak, 1688koak, 32.000 kg inguru ditu); Salbatzailearen eliza, San Gregoriorena, San Joanena, Piztuerarena; eta aipatzekoa da, halaber, Jona Sisoievitxek eraikiarazi zuen egoitza ikusgarria (jauregiak, dorreak, eliza...).

Rostov inguruan monasterio famatu bi daude; bata, Abrahamena, XI. mendekoa, Errusiako zaharrenetarikoa da; eta bestea Done Jakue Salbatzailearena, XVIII-XIX. mendeko eraikin neoklasikoa.

Bestalde, hiriko esmalteak oso ospetsuak dira.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]