Pirita
Itxura
Pirita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Mineralak |
Formula | Burdina disulfuroa (FeS2) |
Dana sailkapena | 2.12.1.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 2.EB.05a |
Sistema kristalino | Kubikoa |
Talde espazial | space group Pa-3 (en) |
Deskonposaketa puntua | 743 °C |
Eponimoa | su |
Identifikazioa | |
Kolorea | Hori larua, urre-kolore hitsa |
Habitoa | Kubikoa, aurpegi ildaskatuak eduki ditzake, baina askotan oktaedrikoa eta piritoedrikoa. Sarritan masiboa, erradiatua, bikortsua, globularra eta estalaktitikoa |
Esfoliazioa | Eskasa |
Gogortasuna Mohs eskalan | 6 - 6,8 |
Distira | Metalikoa, dirdaitsua |
Marra | Beltz berdaxkatik beltz marroixkara; sufre usaina |
Dentsitate erlatiboa | 4,95 - 5,10 |
Urtze puntua | 2,5 - 3 globulu magnetikoan |
Disolbagarritasuna | Disolbaezina uretan |
Pirita FeS2 formula kimikoa duen minerala da, %53.48 sufrez eta %46.52 burdinaz osatuta dagoena. Piritaren lustre metalikoa eta urre-kolore argiak benetako urrearekin nahastera eraman dezake. Izena grezieratik datorkio (πυρίτης, puritēs, “suzkoa” edo "sutan dagoena”). Izenaren jatorria pirita altzairuaren edo sukarrien aurka kolpatzean sortzen diren txinparten ondorio izan daiteke.
Azido sulfurikoa (H2SO4) sintetizatzeko erabiltzen den mineral nagusienetako bat da; izan ere, mineral hau sufrean oso aberatsa da.[1]