[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Patella vulgata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patella vulgata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaGastropoda
OrdenaArchaeogastropoda
FamiliaPatellidae
GeneroaPatella
Espeziea Patella vulgata
Linnaeus, 1758
Patella vulgata-ren oina.
Lapas grelhadas, Azoreetako gastronomiako platera.

Patella vulgata edo Lapa arrunta[1] Patellidae familiako lapa espeziea da, mendebaldeko Europan generokide hedatuena dena.[2]

Kono itxurako maskorra du, gainaldean irekidurarik ez duena. Puntatik sahiets erradialak jeisten dira maskor zirkularraren ertzeraino. Olatuek jotzen duten eremuan maskorraren punta kamutsa izaten da. Sustratuari ongi lotzen zaio eta sarritan espezie epifitoak izaten ditu gainean, balanoak edo algak esate baterako. Oskolak kolore urdin-berdexka edo grisaxka izaten du, eta barrutik zuria edo horixka da. Gehienez 6 cm-ko luzera hartzen du[3].

Oina laranja da, sarritan berde, hori edo gris aldera jotzen du. Bi tentakulo gris ditu[3].

Bere erradula maskorra baino handiagoa da. 1.920 hortz ditu, 160 ilaratan. Bere hortzek material naturalik gogorrena dute.[4]

Oinak bentosa egiten du itsasbeheran eta lapa oso gogor heltzen zaio harkaitzari. Zenbat eta lehorraldi luzeagoa izan lapak maskor handiagoa izaten du, ur gehiago pilatu ahal izateko, izan ere itsasgora itzuli artean lehorteari aurre egin behar baitio.

Harkaitzetan dauden alga berde eta gorriak jaten ditu eta erradularekin murtxikatzen ditu[5]. Lapa gazteek Fucus generoko algak hobesten dituzte.

Antzinarotik kontsumitu izan da. Horren froga dira Altamirako leizean aurkitu diren lapa maskor multzoak[6].

Haragi gogorra izateagatik beste itsaski batzuek baino kalitate txikiagokoa dela esaten da[7], eta historian behartsuek kontsumitu izan duten moluskua izan da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Zumaiako hitz bereziak: ILARGI LAPA -» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  2. Oliver, A.P.H.. (2004). Guide to Seashells of the World. Buffalo: Firefly Books, 28 or..
  3. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Lapa. Patella vulgata Linnaeus, 1758» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  4. Asa H. Barber, Dun Lu, and Nicola M. Pugno. (2015). «Extreme strength observed in limpet teeth» Royal Society journal  doi:10.1098/rsif.2014.1326..
  5. (Gaztelaniaz) «lapa» Diccionario Gastronomía (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  6. (Gaztelaniaz) «Lapas para comer y para pintar bisontes en Altamira» La Vanguardia 2016-08-16 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  7. «Diccionario gastronómico. Ficha de cocina de Lapa Chef Uri.» www.chefuri.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]