[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Gastropoda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gastropoda
Kanbriar-Gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaMollusca
SubfilumConchifera
Klasea Gastropoda
Cuvier, 1795

Gastropoda edo kuskubakarrak moluskuen filumeko klaseetako bat da. Moluskuen barnean talderik zabalena da, 60.000-75.000 espezierekin. Animalien klase hau intsektuen ondoren bigarren zabalena da.

Gastropodoak ingurune askotan bizi dira: zelaietan, basoetan, basamortuetan eta mendietan; putzu txikietan, ibaietan eta lakuetan; estuario, uholde-lautada eta marearteko-zabalguneetan, itsaso zabalean eta hondo abisalean. Bizimodua ere oso ezberdina da, baita parasitoak ere. Orokorrean barraskilo eta bare espezie ugariz osatua dago, bai lurtar zein itsastarretan.

Askotan, esan bezala, barraskilo izena ere ematen bazaie orokorrean kanpo oskola dutenei mugatzen da. Oskol horren barruan gorputzaren atal bigunak sartzen dituzte. Bare izena ematen zaie, bestalde, oskolik ez dutenei eta batzuetan barne-oskola dutenei ere.

Literatura zientifikoan lehen gastropodeoak "gasteropodo" gisa agertzen ziren Georges Cuvierrek 1795an egindako lanean.[1] Cuvierrek izen hau aukeratu zuen antzinako grezieraz γαστήρ gastér "urdaila", eta πούς poús "oin" hitzetatik.

Lehenago unibalbo izena erabiltzen zen, hau da, oskol bakarrekoak, bivalviaren oposizioz. Euskaraz kuskubakar, oskolbakar edo unibalbo izena ere ematen zitzaien eta batzuetan barraskilo moduan deitzen zaie, nahiz eta guztiak ez izan barraskiloak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Txantiloi:Frantsesa Georges Cuvier. (1795). «Second mémoire sur l'organisation et les rapports des animaux à sang blanc, dans lequel on traite de la structure des Mollusques et de leur division en ordres, lu à la Société d'histoire naturelle de Paris, le 11 Prairial, an III"» Magazin Encyclopédique, ou Journal des Sciences, des Lettres et des Arts 2: 433-449..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]