[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Suitzako Hiztegi Historikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suitzako Hiztegi Historikoa
Jatorria
Sorrera-urtea1988
Argitaratze-data1998
IzenburuaHistorische Lexikon der Schweiz, Dictionnaire historique de la Suisse eta Dizionario storico della Svizzera
Ekoizpen lekuaBerna
Ezaugarriak
Genero artistikoaerreferentzia-lana
Hizkuntzaalemana, frantsesa eta italiera
Kokapena
LekuaBuilding (en) Itzuli
hls-dhs-dss.ch
Hiru hizkuntzetako lehenengo edizioak.

Suitzako Hiztegi Historikoa (alemanez: Historisches Lexikon der Schweiz) (frantsesez: Dictionnaire historique de la Suisse) (italieraz: Dizionario storico della Svizzera) (erretorromanieraz: Lexicon Istoric Retic) Suitzako historiaren entziklopedia bat da; ikerketa modernoen emaitzak publiko zabalari helaraztea du helburu.

Entziklopedia fundazio batek argitaratzen du, Suitzako Humanitate eta Gizarte Zientzien Akademiaren (SAGW/ASSH) eta Suitzako Gizarte Historikoaren (SGG-SHH) babespean. Ikerketako beka nazionalek finantzatzen dute. Bulego nagusian 30 langile izateaz gain, egileen artean 300 kontseilari akademiko, 2.500 historialari eta 100 itzultzaile daude.

Paperezko edizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entziklopedia aldi berean argitaratzen ari da Suitzako hiru hizkuntza ofizialetan: alemana (Historisches Lexikon der Schweiz - HLS), frantsesa (Dictionnaire Historique de la Suisse - DHS) eta italiera (Dizionario Storico della Svizzera - DSS). Lehenengo 12 liburukiak 2002an argitaratu ziren. Urtero liburuki berri bat editatzeko asmoa dago. Liburuki sinple bat ere argitaratu da, erromantxezko artikuluen aukeraketa batekin (Lexicon Istoric Retic - LIR).

40.000 sarrerak ditu dagoeneko, honela multzokatuta:

  1. Biografiak
  2. Familiei buruzko artikuluak
  3. Tokiei buruzko artikuluak (udalerriak, kantoiak, beste herrialde batzuk, gotorlekuak, interes arkeologikoko kokalekuak)
  4. Artikulu subjektiboak (fenomeno eta termino historikoak, erakundeak, gertaerak)

Online edizioa 1998tik dago eskuragarri. Inprimatutako edizioko artikulu guztiak doan eskura daitezke webgunean, baina ez ilustrazioak.

  • Historisches Lexikon der Schweiz (HLS), Schwabe AG, Basel, ISBN 3-7965-1900-8 (2002-)
  • Dictionnaire historique de la Suisse (DHS), Editions Gilles Attinger, Hauterive, ISBN 2-88256-133-4 (2002-)
  • Dizionario storico della Svizzera (DSS), Armando Dadò editore, Locarno, ISBN 88-8281-100-X (2002-)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]