Scheelita
Itxura
Scheelita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Minerala |
Formula | Kaltzio wolframatoa - CaWO4 |
Nickel-Strunz sailkapena | 7.GA.05 |
Sistema kristalino | Tetragonala |
Eponimoa | Carl Wilhelm Scheele |
Identifikazioa | |
Kolorea | Urre-kolorea, berde marroixka, marroia, gris gorrixka, gardena |
Habitoa | Pseudo-oktaedrikoa, masiboa, zutabe-formakoa, bikortsua |
Distira | Beirakaretik diamante-itxurara |
Marra | Zuria |
Disolbagarritasuna | Disolbagarria azidoetan |
Scheelita CaWO4 formula kimikoa duen mineral wolframioduna da. Wolframa eskuratzeko mea garrantzitsua da. Ondo eratutako kristalak bildumagileen gutizia dira eta zenbaitetan harribitxiak egiteko erabiltzen dira.
Sumendi jatorria duten harrietan, granitoarekin nahasita gehienetan, aurkitzen den kaltzio naturalaren tungstatoa da. Batzuetan molibdenoarekin nahastua ere agertzen da. Tungstenoa lortzeko eta gai fosforeszente gisa erabiltzen da.[1]