[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Santutegi (judaismoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau juduen tenpluko egiturari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santutegi (argipena)».
Jerusalemgo tenpluaren berregiketa honetan, alderdi arrosa da santutegia.

Santutegi edo toki santu-santua (latinez sanctsantorum) Antzinako Israelgo juduen Tabernakuluaren eta Jerusalemeko tenpluaren parte bat zen, tenpluaren aurrealdea.[1]

Tora liburu sakratuak tenpluko parterik pribatuena eta sakratuena gisa deskribatzen du. Kristauen Biblian ere aipu ugari daude Itun Zaharrean, eta Elizen Arteko Biblian, euskaraz, santutegi hitza erabiltzen da egitura deskribatzeko[2].

Jerusalemgo tenpluaren santutegian gordetzen zen juduen Itun-kutxa, non Jainkoak Moisesi Sinai mendian eman zizkion Hamar Aginduak jasoak zeuden. Israelgo apaiz nagusia soilik sartzen ahal zen gune horretan, eta hori bakarrik egin zuen barkamen egunean, Yom Kippur izeneko jai-egun liturgikoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Simón Dubnow, Manual de la Historia Judía, Buenos Aires: Sigal, 1977, p. 103. El término antiguo es utilizado solo con sentido cronológico e implica que ambas construcciones fueron realizadas y empleadas en la Edad Antigua.
  2. «Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]