Morris Jesup lurmuturra
Morris Jesup lurmuturra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | lurmutur, harkaitz eta Estazio meteorologiko automatiko |
Eponimoa | Morris Ketchum Jesup (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 83°37′39″N 32°39′52″W / 83.6275°N 32.6644°W |
Parke nazional | Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea |
Babestutako-eremua | Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea |
Ur-gorputza | Baffin badia Lincoln itsasoa |
Morris Jesup lurmuturra (danieraz: Kap Morris Jesup; ingelesez: Cape Morris Jesup) Groenlandiako iparraldean dagoen lurmuturra da, uharteko eta kontinente osoko punturik iparraldekoena dena. Ipar polotik 708 kilometrotara dago, Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkearen barnean. Baffin badia eta Lincoln itsasoa banatzen ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Robert Peary esploratzaile estatubatuarra 1900eko maiatzaren 13an bertara iritsi zen, lurraren iparraldereneko puntua zelakoan. Hori ondoren gezurtatu egin zuten, Kaffeklubben uhartea ez-urrunetik iparralderaxeago baitago, bera bai lurraren iparraldereneko puntua.[1] Morris Ketchum Jesupen omenez izendatu zuen, 1881etik New Yorkeko Natur Historiaren Amerikar Museoako presidentea, bere espedizioaren erakunde babesleetako bat eta Peary Arctic Club erakundekoa ere (hori ere espedizioaren babeslea).[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Oodaap Qeqertaa. .
- ↑ (Ingelesez) The Peary Arctic Club - Bowdoin College. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Groenlandiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |