Morris Jesup lurmuturra
Morris Jesup lurmuturra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | lurmutur, harkaitz eta Estazio meteorologiko automatiko |
Eponimoa | Morris Ketchum Jesup (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 83°37′39″N 32°39′52″W / 83.6275°N 32.6644°W |
Parke nazional | Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea |
Babestutako-eremua | Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea |
Ur-gorputza | Baffin badia Lincoln itsasoa |
Morris Jesup lurmuturra (danieraz: Kap Morris Jesup; ingelesez: Cape Morris Jesup) Groenlandiako iparraldean dagoen lurmuturra da, uharteko eta kontinente osoko punturik iparraldekoena dena. Ipar polotik 708 kilometrotara dago, Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkearen barnean. Baffin badia eta Lincoln itsasoa banatzen ditu.
Historia
Robert Peary esploratzaile estatubatuarra 1900eko maiatzaren 13an bertara iritsi zen, lurraren iparraldereneko puntua zelakoan. Hori ondoren gezurtatu egin zuten, Kaffeklubben uhartea ez-urrunetik iparralderaxeago baitago, bera bai lurraren iparraldereneko puntua.[1] Morris Ketchum Jesupen omenez izendatu zuen, 1881etik New Yorkeko Natur Historiaren Amerikar Museoako presidentea, bere espedizioaren erakunde babesleetako bat eta Peary Arctic Club erakundekoa ere (hori ere espedizioaren babeslea).[2]
Erreferentziak
- ↑ Oodaap Qeqertaa. .
- ↑ (Ingelesez) The Peary Arctic Club - Bowdoin College. .
Kanpo estekak
Artikulu hau Groenlandiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |