Libanoko zedro
Libanoko zedro | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Pinopsida |
Ordena | Pinales |
Familia | Pinaceae |
Generoa | Cedrus |
Espeziea | Cedrus libani Richard, 1823 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Lebanon cedar (en) |
Libanoko zedroa (Cedrus libani) cedrus generoko zuhaitz espezie bat da, jatorria Mediterraneoko itsasertzetan duena.
Bi mota edo azpiespezie daudela jotzen da: Libanoko zedroa bera (Cedrus libani subsp. libani edo var. libani) batez ere Libano, Palestina, Israel, Jordania, Siria eta Turkia hegoaldekoa, eta Turkiako zedroa edo Taurus zedroa (Cedrus libani subsp. stenocoma edo var. stenocoma) Turkia hego-mendebaldekoa. Gainera, nahiz eta aditu gehienek Atlasko zedroa espezie banatutzat hartu, badira batzuk[1][2] Libanoko zedroaren azpiespezietzat hartzen dutena (C. libani subsp. atlantica).
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hosto iraunkorreko zuhaitz sendoa da: 40 m garai izan daiteke. Gaztea denean, forma konikoa du Libanoko zedroak; heltzen denean, itxura ikusgarria hartzen du: adaburu zapala da goiko aldetik, eta adarrak maila horizontal oso zabaletan antolatzen dira.
Zurtoina – Azala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Libanoko zedroaren zurtoina lodia da; eta azala, grisaxka eta zartatua.
Hostoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hostoak orratz formakoak dira -azikulak-, berde ilunak eta zorrotzak, eta multzotan sortzen dira.
Loreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konoek forma esferikoa dute -goiko aldea zapala da-. Kono arrak azikula multzoen erdian sortzen dira, eta emeak baino txikiagoak dira. Ernaldu ondoren, haziak sortzen dira kono emeetan. Zedroak landare gimnospermoak dira —obuluak ez daude obulutegi baten barruan—, eta haziak ez daude fruitu baten barruan.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurzoru arina eta freskoa, eta klima lehorra eta bero behar ditu Libanoko zedroak.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso estimazio handiko zura du Libanoko zedroak: oso astuna, trinkoa, gogorra, iraunkorra eta usaintsua da.
Duen itxura ikusgarriagatik, lorategi eta parkeak apaintzeko erabiltzen da.
Hostoetatik ateratzen den olioak ahalmen antiseptikoa du, eta arnas aparatuko infekzioetan erabilgarria da: faringitisa, bronkitisa, sinusitisa, gripea, hotzeria...
Ikurra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zedro espezie hau Libano herrialdearen ikurra da, eta handitasuna eta hilezkortasuna adierazten du, bizitza luzea izan baitezakete (1.000 urte baino gehiago bizi daitezke).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
- ↑ Güner, A., Özhatay, N., Ekim, T., & Başer, K. H. C. (ed.). 2000. Flora of Turkey and the East Aegean Islands 11 (Supplement 2): 5–6. Edinburgh University Press. ISBN 0-7486-1409-5
- ↑ Eckenwalder, J. E. (2009). Conifers of the World: The Complete Reference. Timber Press ISBN 0-88192-974-3.