[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Faringitis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Faringitis
Deskribapena
Motaupper respiratory tract disease (en) Itzuli, pharyngeal diseases (en) Itzuli, throat symptom (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaOtorrinolaringologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakcefaclor (en) Itzuli, cefditoren (en) Itzuli, Azitromizina, zefuroxima, cefdinir (en) Itzuli, (E)-cefprozil (en) Itzuli, zefalexina, dirithromycin (en) Itzuli, cefadroxil (en) Itzuli, guaifenesina, Klaritromizina, ceftibuten (en) Itzuli, cefpodoxime proxetil (en) Itzuli, Ibuprofeno, levofloxacin hemihydrate (en) Itzuli, cefpodoxime (en) Itzuli, (E)-cefprozil (en) Itzuli, cefdinir (en) Itzuli, benzydamine (en) Itzuli, dyclonine (en) Itzuli, cefaclor (en) Itzuli eta cefditoren pivoxil (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKJ02 eta J02.9
GNS-9-MK462, 472 eta 478.20
DiseasesDB24580
MedlinePlus000655
eMedicine000655
MeSHD010612
Disease Ontology IDDOID:2275

Faringitis faringearean mukosa edo muki-mintzaren hantura da, infekzio batek (kasu gehienetan) edo eragile narritagarri batek sortua. Amigdalen hanturarekin batera agertu ohi da, horregatik faringoamigdalitis hitza erabiltzen da maiz gaitz horri aipamena egiteko. Sukarra, eztarriko mina eta ondoez orokorra dira faringitisaren sintoma nagusiak.

Bakterioak eta birusak dira faringitis gehienen sorburua. Bakterioen artean, Streptococcus pyogenes eta Haemophilus influenzae dira eztarriko patogeno nagusiak. Birusen artean, berriz, errinobirusak eta adenobirusak dira aipatzeko modukoak.

Faringitis motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infekzioa eragiten duen mikrobioen arabera, bi faringitis mota daude: faringitis bakteriarra eta faringitis birikoa. Garrantzi handikoa da jakitea zein den mikrobioaren eragilea, faringitis bakoitzak bere tratamendua baitu.

Faringitis eritematosoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birus batek eragindakoa da. Kasu gehienetan berez sendatzen dira 4-5 egunetan. Faringitis gehienak mota honetakoak dira. Honako hauek dira sintomak:

  • eztarriko mina
  • faringearen eta amigdalen hantura eta gorritasuna
  • sukar apala
  • eztula
  • amigdaletan ez da zornerik agertzen


Faringitis pultazea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
faringitis bakteriarra

Jatorri bakteriarra du, Streptococcus pyogenes izanik gaitzaren eragilea. Faringitisen herena mota honetakoak dira. Berezko ezaugarria du: zornea agertzen da faringe eta amigdaletan. Sintoma hauek ditu:

  • eztarriko mina
  • faringe eta amigdalen hantura eta zornea
  • sukar handia
  • buruko mina
  • eztarriko gongoil linfatikoen hantura

Tratamendu egokia ezartzeko funtsezkoa da faringitisen diagnostiko zuzena egitea. Eztarriko azterketak zantzu batzuk ematen dizkio sendagileari, baina ohikoa da ere eztarriko lagin bat hartzea froga antigenikoen bidez Streptococcus pyogenes antzemateko (mikrobio horrek sortzen baitu faringitis larriena). Froga hori oso azkarra da, 5 minututan emaitza ematen duelako. Emaitza negatiboak faringitisak jatorri birikoa duela adierazten du, eta antibiotikoen erabilpena baztertuaraziko du.


Antibiotikoak erabiltzen dira faringitisaren eragilea bakterio bat denean (Streptococcus pyogenes, kasu). Penizilina eta haien eratorriak (amoxizilina, anpizilina...), aho-bidetik edo muskulu barneko bidetik, dira eraginkorrenak. Penizilinari alergia diotenei eritromizina eman ohi zaie.

Birus batek eragiten badu, faringitisi aurre egiteko ez dira antibiotikoak erabiltzen, orokorrean, birusen aurka antibiotikoek ez dutelako ezertarako balio. Kasu honetan tratamendua sintomak arintzera zuzentzen da, parazetamol edo ibuprofeno bezalako botikak hartuz eztarriko mina, sukarra eta ondoeza hobetzeko.

Estreptokokoek eragindako faringitisa ondo tratatu behar da beti. Hori egin ezean, estreptokokoaren infekzioak ondorio larriagoak ekar ditzake: eskarlatina, sukar erreumatikoa, edo shock toxikoaren sindromea, besteak beste.


Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]