Junts pel Sí
Junts pel Sí | |
---|---|
Bozeramailea | Raül Romeva, Marta Rovira, Albert Batalla |
Sorrera | 2015eko uztailaren 20a |
Desegitea | 2017ko urriaren 28a |
Ideologia politikoa | kataluniar independentismoa kataluniar abertzaletasuna |
Eserlekuak erakundeetan | Kataluniako Parlamentuan 62 / 135 |
http://juntspelsi.cat/ | |
Koalizioa
Convergència Democràtica de Catalunya (CDC) Esquerra Republicana de Catalunya (ERC) Moviment d'Esquerres (MES) Assemblea Nacional Catalana (ANC) Associació de Municipis per la Independència (AMI) Súmate |
Junts pel Sí (euskaraz: Batera baietzaren alde) 2015eko irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeetarako zerrenda bateratu independentista izan zen, Convergència Democràtica de Catalunya (CDC), Esquerra Republicana de Catalunya (ERC), Demòcrates de Catalunya (DC), Moviment d'Esquerres (MES) alderdi politikoek eta Assemblea Nacional Catalana (ANC), Òmnium Cultural, Associació de Municipis per la Independència (AMI) zein Súmate erakundeek osatua. Gainera, zerrendak Solidaritat Catalana per la Independència, Reagrupament, Catalunya Acció eta Catalunya Sí erakundeen babesa ere jaso zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko uztaila erdialdera, CDC eta ERC alderdiek zein Assemblea Nacional Catalana eta Òmnium Cultural erakundeeen arteko negoziaketen emaitza gisa 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetarako zerrenda bateratu independentista bat akordatu zen. Akordio honetan, bai CDCko bai ERCko zuzendaritzek hobetsia, zerrendaburuak hiru pertsona independiente izatea erabaki zuten: Raül Romeva, Iniciativa per Catalunya Verds-eko eurodiputatu ohia, Carme Forcadell, ANC-ko presidente ohia eta Muriel Casals, Òmnium-eko presidentea. Artur Mas eta Oriol Junqueras dira zerrendan laugarren eta bostgarrenak, hurrenez hurren. Candidatura d'Unitat Popular (CUP) ere zerrenda berean aurkeztera gobidatu zuten, baina uko egin zion, zerrendaren hasierako helburua aldatu zela argudiatuz.
2015eko uztailaren 20an aurkeztu zen ofizialki Kataluniako Historiaren Museoko terrazan. Egun horretan bertan zerrenda itxiko zuena Pep Guardiola izango zela jakin zen, sinbolikoki soilik, ez hautatua izateako asmoarekin, bere babesa adierazteko baizik.
Zerrendako kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonako zerrendako lehen zazpi kideak hauek dira:
- Raül Romeva i Rueda, Iniciativa per Catalunya Verdseko eurodiputatu ohia
- Carme Forcadell i Lluís, Assemblea Nacional Catalanako presidente ohia
- Muriel Casals i Couturier, Òmnium Culturaleko presidente ohia
- Artur Mas i Gavarró, Kataluniako Generalitateko eta Convergència Democràtica de Catalunyako presidentea
- Oriol Junqueras i Vies, Esquerra Republicana de Catalunyako presidentea
- Eduardo Reyes Pino, Espainiar jatorriko independentistak biltzen dituen Súmate erakundearen presidentea
- Oriol Amat i Salas, Pompeu Fabra Unibertsitateko ekonomia irakaslea
Zerrenda Pep Guardiolak, FC Barcelonako entrenatzaile ohiak, itxi zuen sinbolikoki. Gironako zerrendak berriz Lluís Llach idazle eta kantautore ospetsua izan zen buru.