Marta Rovira
Itxura
Marta Rovira i Vergés (Vic, Osona, 1977ko urtarrilaren 25a) kataluniar politikari eta abokatua da. Alaba baten ama da halaber.
Pompeu Fabra Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua eta Kataluniako Unibertsitate Irekian Politika zientzian eta Administrazio publikoan lizentziatua da.
2004an ERC alderdiko kide egin eta 2011tik alderdi horretako lehendakaria da. 2012tik Kataluniako Generalitateko parlamentaria ere bada.
Kataluniako prozesu independentistaren alde egindako lanagatik, espainiar botere politiko eta judizialak auzipetu zuten 2018ko martxoan. Hala ere, erbesterako bidea hartu eta Suitzan errefuxiatu zen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marta Rovira |
- (Katalanez) Webgune pertsonala
Kategoriak:
- 1977ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Victarrak
- Kataluniako politikariak
- ERCko politikariak
- Junts pel Sí koalizioko politikariak
- Kataluniako abokatuak
- Kataluniako irakasleak
- Kataluniako erbesteratuak
- Kataluniako Parlamentuko XII. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko XI. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko X. legegintzaldiko diputatuak
- Junts pel Síko diputatuak Kataluniako Parlamentuan
- Kataluniako Unibertsitate Irekiko ikasleak