Oriol Junqueras
Oriol Junqueras i Vies (Bartzelona, 1969ko apirilaren 11) kataluniar historialari eta politikaria da. Sant Vicenç dels Horts alkatea izan da (2011-2015), eta 2011ko irailaren 17tik aurrera baita Esquerra Republicana de Catalunya alderdiko presidentea ere, Joan Puigcercós ordezkatuz.
2012ko abenduaren 18an Kataluniako Generalitateko Presidentea eta CIUko Artur Mas politikariarekin 2014an Katalunian Autodeterminazio Erreferenduma burutzea adostu zuen. 2017ko azaroaren 2an Carmen Lamela epaileak kartzelara bidali zuen, erreferendum horren antolakuntza dela eta.
2016 eta 2017 artean Generalitateko lehendakariordea eta Ekonomia eta Ogasunaren kontseilaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sant Andreu auzoan jaio eta berehala familia joan zen bizitzera Sant Vicenç dels Horts herrira (Baix Llobregat). Unibertsitean, ekonomia zientziak ikasteari ekin eta gero, 1996an lizentziatu zen Historia moderno eta garaikidean. Universitat Autònoma de Barcelonan doktoratu zen, eta bere tesiaren izenburua "Economia i pensament econòmic a la Catalunya de l'alta edat moderna" izan zen.
Lan ibilbidean zehar komunikabideetan kolaboratu du sarritan, telebistako dokumentalen gidoigile eta aholkulari moduan ere ibiliz. Politikan, hasierako etapan, 2009an eurodiputatu izendatu zuten ERC alderdiarekin, Ramon Tremosa (CDC) eta Raul Romevarekin batera (ICV). 2012 arte egon zen postu hartan. Urte horretan bertan, "El castellà també serà oficial a la República Catalana" izenburuko artikulua argitaratu zuen "El Periódico de Catalunya"-n.[1] Polemika bizia ekarri zuen katalan hizkuntzaren aldeko esparruan.
2013an ezkondu zen Neus Bramonarekin, eta Lluc semea eta Joana alabaren aita da. Kristau katolikoa da, eta Centre Excursionista de Sant Vicenç dels Horts eta Orfeó Vicentí elkarteen kidea da, baita Institució Cultural de la Franja de Ponent-ekoa ere.
2019ko urriak 14an 13 urteko espetxe zigorra eta 13 urteko inhabilitazioa[2] ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak, Kataluniako 2017ko urriak 1eko erreferendumagatik. Sedizio eta diru publikoaren erabilera bidegabea leporatuta zigortu zuen.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Els catalans i Cuba, 1998.
- La batalla de l'Ebre. Història, paisatge, patrimoni, 1999.
- La presó Model de Barcelona, 2000.
- Manel Girona, el banc de barcelona i el canal d'Urgell. Pagesos i burgesos en l'articulació del territori, 2003.
- Guerres dels catalans, 2003.
- Guerra, economia i política a la Catalunya de l'alta edat moderna, 2005.
- Economia i pensament econòmic a la Catalunya de l'alta edat moderna (1520-1630), 2006.
- Camí de Sicília, 2008
- Les proclames de sobirania de Catalunya (1640-1939), 2009
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oriol Junqueras politikariaren webgunea (Katalanez)
- Oriol Junqueras historialariaren bloga (Katalanez)
- ↑ "El castellà també serà oficial a la República Catalana" ("El Periódico")
- ↑ Susaeta, Igor. «Bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak, "sedizioagatik"» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).
- 1969ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Kataluniako historialariak
- ERCko politikariak
- Junts pel Sí koalizioko politikariak
- Kataluniako Generalitateko kontseilariak
- Kataluniako alkateak
- Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren irakasleak
- Kataluniako preso politikoak
- Bartzelonarrak
- Espainiako diputatuak XIII. legegintzaldian
- Kataluniako Parlamentuko XII. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko XI. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko X. legegintzaldiko diputatuak
- ERCko diputatuak Kataluniako Parlamentuan
- Junts pel Síko diputatuak Kataluniako Parlamentuan
- Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikasleak