[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Juliusz Słowacki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juliusz Słowacki

Bizitza
JaiotzaKremenets (en) Itzuli1809ko irailaren 4a
Herrialdea Polonia
Uztaileko monarkia
 Errusiar Inperioa
Frantziako Bigarren Errepublika
Talde etnikoaPoloniarra
HeriotzaParis1849ko apirilaren 3a (39 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Wawelgo katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaEuzebiusz Słowacki
AmaSalomea Slowacka
Ezkontidea(k)ezkongabea
LeinuaQ63531221 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVilnius University (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, diplomazialaria, itzultzailea, antzerkigilea, idazlea eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Vilnius University (en) Itzuli
Lan nabarmenak
InfluentziakAndrzej Towiański (en) Itzuli, Adam Mickiewicz eta Jakub Wujek (mul) Itzuli
KidetzaCircle of God's Cause (en) Itzuli

IMDB: nm0806233 Musicbrainz: 1580d8a7-4a3b-4355-9c40-3a3a5c338f29 IMSLP: Category:Słowacki,_Juliusz Find a Grave: 11142668 Edit the value on Wikidata

Juliusz Słowacki (ˈjuljuʂ swɔˈvat͡ski ahoskatua; Krzemieniec, Errusiar Inperioa, 1809ko irailaren 4aParis, 1849ko apirilaren 3a) poloniar poeta eta antzerkigilea izan zen. Adam Mickiewicz eta Zygmunt Krasińskirekin batera, poloniar idazle erromantiko nagusien taldea osatu zuen. Haren hiztegi aberatsa eta irudi aberatsak ondorengo poeta sinbolistentzat eredu izan ziren. Lituanian ikasi zuen 1829 arte: gero, Finantza Ministerioan lan egin zuen 1830eko matxinada arte. Dirudienez, matxinatuen aldeko eginkizunen bat egiteagatik lana utzi behar izan zuen. Poloniatik Dresdera, Parisera, eta Londresera joan zen. Suitzan eta Italian ere bizi izan zen. Ekialde Hurbilera ere egin zituen bidaiak (1837-1838), baina Parisen eman zituen urte gehienak, hara erbesteratzen baitziren 1830eko matxinadatik ihes egindako poloniarrak. Lan nagusiak: Anhelli (1838) hitz lauz idatzitako poema, Krol-Duch (1847an zati bat, 1925ean osorik, Izpirituaren Erregea). Antzerkiak, Sen srebrnny Salomei (1844, Salomeren zilarrezko ametsa), Fantazy (1843).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]