[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Jean Baudrillard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Baudrillard

(2004)
Bizitza
JaiotzaReims1929ko uztailaren 27a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 6. barrutia2007ko martxoaren 6a (77 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Lucile Baudrillard (en) Itzuli
Marine Dupuis (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, argazkilaria, itzultzailea, soziologoa, katedraduna, literatura-kritikaria eta antropologoa
Enplegatzailea(k)European Graduate School (en) Itzuli
Lan nabarmenak
InfluentziakKarl Marx, Ferdinand de Saussure, Claude Lévi-Strauss, Friedrich Nietzsche, Marcel Mauss, Walter Benjamin, Marshall McLuhan, Roland Barthes, Georges Bataille eta Guy Debord
KidetzaCollege of 'Pataphysics (en) Itzuli
MugimenduaPostestrukturalismoa
desazkundea
Mendebaldeko filosofia

Musicbrainz: 031efbe8-334f-4df7-99ee-d60388583c94 Edit the value on Wikidata

Jean Baudrillardfrantsesezko ahoskera: [ʒɑ̃ bodʁijaʁ][1]— (Reims, Frantzia, 1929ko uztailaren 27aParis, Frantzia, 2007ko martxoaren 6a) soziologo, filosofo, argazkilari eta pentsalari politikoa izan zen, postmodernismo eta postestrukturalismoarekin lotu izan dena.

Produkzioaren arrazionaltasuna zalantzan jarri zuen, eta desioaren probokaziotzat jo zuen kontsumo-nahia sustatzea.

Baudrillard Frantzia iparrekialdeko Reims hirian jaio zen 1929ko uztailaren 27an. Aiton-amona nekazari eta guraso funtzionarioak izan omen zituen, eta Reimseko institutuan bertan izan zuen patafisikarekin lehen harremana Emmanuel Peillet filosofia irakaslearen eskutik, Baudrillarden ondorengo pentsaera ulertzeko giltza omen dena. Parisko Sorbonne unibertsitatean egin zituen bere ikasketen lehen pausoak. Alemaniar hizkuntza eta literatura ikasi zuen bertan, eta esker hasi zen Parisko nahiz probintziako institutuetan alemana irakasten 1960 eta 1966 artean.[2] Irakasle lanetan zebilen bitartean, hainbat literatura analisi eta itzulpen egin zituen; azken horien artean, Peter Weiss, Bertotld Brecht, Karl Marx, Friedrich Engels edota Wilhelm Emil Mühlmannen itzulpenak.[3]

Garai horretan hasi zen soziologiarantz mugitzen, eta horren ondorio izango da egin zuen Le Système des objets tesia. Paris-X Nanterre unibertsitatean hasiko da soziologia irakasten, beraz, 1968ko maiatzeko gertakarietan zeresan handia izango zuen unibertsitatea, hain zuzen ere.[4] "Bisionario" moduan deskribatu zuen Humphrey De Battenburge filosofoarekin egon zen lanean [5], eta Nanterreko unibertsitatean bertan Maître Assistant eta Maître de Conférences karguak eskuratu zituen; L'Autre par lui-même onarpena osatu ondoren katedradun bihurtu zelarik.

1970ean Estatu Batuetara egin zuen lehen bidaia, eta Japoniara 1973an. Bertan, argazkilaritzaren munduan sartuko zuen bere lehen kamera eskuratu zuen.[6]

Irakaskuntzako azken pausoak 1986an Parisko Paris-IX Dauphine Unibertsitatean emango ditu, IRISen (Institut de Recherche sur l'Innovation Sociale). Mundu akademikoarekiko lotura galdu ez bazuen ere, ordea, sozilogiatik ere urruntzen joan da, inolako diziplinarekin identifikatu ezinean. 80. eta 90. hamarladetan entzute handia izan zuten bere lanek, eta intelektual ezaguna bihurtu zen,[7] baina IRIS (Institut de Recherche sur l'Innovation Sociale) babesten jarraitu zuen CNRS ikerketa gunean eta Patafisika Eskolan jarraitu zuen lanean. Horretaz gain, Europar Graduatu Eskolan jardun zuen,[8] baita Ctheory aldizkarian ere. 1999-2000 artean bere argazkiak Maison européenne de la photographie-n izan ziren erakutsiak, Parisen.[9] 2004an, Alemaniako Zentrum für Kunst und Medientechnologie arte museoan, "Baudrillard and the Arts" hitzaldia eman zuen.[10]

Hauek dira Baudrillarden obra ezagunenak: Le système des objets (1968, Objektuen sistema), Pour une critique de l`économie politique du signe (1972, Zeinuaren ekonomia politikoaren kritika), L`échange symbolique et la mort (1976, Aldaketa sinbolikoa eta heriotza) eta De la séduction (1980, Sedukzioaz).

Ideia nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baudrillard bere bitartekotza moduen eta komunikazioaren teknologiaren azterketagatik ezaguna den teorista soziala eta kritikoa da. Bere idazkera, nahiz eta batez ere aurrerapen teknologikoek gizartean duten eragina aztertu, gai ezberdinak landu zituen - kontsumismoa, genero erlazioak, historiaren ulerpen soziala, Hiesari buruzko aldizkariarentzako iruzkinak, klonazioa, Rushdie affair-a, Golkoko lehenengo guda eta New Yorkeko World Trade Centerreko erasoak.

Argitaratutako lana Frantziar pentsalarien belaunaldi batean eragina izan zuen: Gilles Deleuze, Jean-François Lyotard, Michel Foucault, Jacques Derrida and Jacques Lacan. Horiek semiotikan interesa zuten. Baudrillard eskola poststrukturalista filosofikoaren parte kontsideratu da,haiekin partekatzen baitzen. Bere argudiaketa, esanahia eta zentzuaren ulergarritasuna ulertzeko, hitzak edo "zeinuak" erlazionatuta zeuden azterketan bideratu zuen. Ferdinand de Saussure hizkuntzalari estrukturalista jarraituz, Baudrillardek argudiatu zuen esanahia ezberdintasunarekin sortzen dela - zeozer ez denaren arabera. ("txakurra" zera da "txakurra" "katua" ez delako, ezta "zuhaitza" edo "ahatea", etab.). Izan ere, zentzua ulertu zuen nahiko auto-erreferentzial bezala: objektuak, objektuen irudiak, hitzak, eta zeinuak esanahiaren web batean kokatuta daude; objektu baten esanahia ulergarria da soilik bere erlazioa beste objektu baten esanahiarekin aztertuz; beste era batean esanda, gauza baten ospea beste baten mundutartasunarekin erlazionatuta dago.

Hasierako puntu honetatik Baudrillardek gizarteari buruzko teoria zabalak eraiki zituen, auto erreferentzialitatera bideratuta. Gizarteari buruz egindako erretratuak beti esanahiaren zentzua bilatzen- edo munduaren ulermen "osoa"- lortzeko ezinezkoa dena. Postestrukturalistekin alderatuz, hala nola Foucault, jakintza boterearen erlazioagatik sortzen zela uste zuena, Baudrillardek garatu zituen teoria ezberdinak non gehiegikotasuna, jakintza osoaren alferrikako bilaketa, desilusiora zeraman era saihestezinean. Baudrillarden arabera, subjektua (gizakia) saiatu daiteke objektua (ez-gizakia) ulertzen, objektua ulertua izan daitekeelako soilik bere esanahiaren arabera( eta esanahiaren prozesua tartean sartzen du beste seinale batzuen web-a zeinuetatik bereiztu egiten den) baina horrek ez du desiratutako emaitzak sortzen. Subjektua, seduzitua da (Latinezko zentzu originalean, seducere, beste toki batera eramatea) objektuagatik. Beraz, berak argudiatu zuen, azken analisian, ulermen osoa gizakiaren bizitzaren minutiaeren imposibilitateaz, eta jendea beste era baten pentsatzera seduzituak direnean, errealitatearen "itxurazko" bertsio batera bideratzen dira, edo, bere neologismo bat erabiliz, "hipererrealitatearen" egoera batetara. Hori ez da esateko mundua irreala bihurtzen dela, baizik eta gizarte arinak eta orokorrak errealitatea elkarrekin ekarriko dutela, irudi koherente batean, zenbat eta zalantzazko eta ezegonkor iruditu, orduan eta beldurtiago bilakatuko dira gizarteak. Errealitatea zentzu horretan "desagerrarazten" da.

Ondorioz, Baudrillardek argudiatu zuen 20.hamarkadaren bukaeran zeinu eta esanahien gehiegikeria gizarte "globala" eragin zuela (era paradoxikoan) errealitatearen hutsa. Mundu honetan utopia liberal eta Marxistak ez dira dagoeneko sinisten. Berak argitatu zuenez, bizi gara ez "herri global" batean Marshall McLuhanen esaldia erabiliz, baina baita gertaera txikienarekin era erraz batean aho zabalik geratzen den mundu batean. Mundu "globala" zeinu eta produktuen hartu-emanaren mailan funtzionatzen du, itsuago bilakatzen da aktu sinbolikoenganako, adibidez, terrorismoa. Baudrillarden lanean errealitate sinbolikoa (Marcel Mauss eta Georges Batailleren lan antropologikoen perspektiba landuz) zeinu eta esanahiarenarengandik era ezberdinean aztertua da. Zeinuak hartu-emanak izan daitezke produktuak bezala; sinboloak aldiz, era ezberdinean funtzionatzen dute: hartu-emanak dira opariak bezala, batzuetan era bortitz batean potlatch baten eran. Baudrillardek, bere azken lanean zehazki, gizarte "globala" elementu "sinboliko" barik ikusten zuen, beraz sinbolikoki (ez militarki) defentsarik gabe zenbait gertaeren aurrean, hala nola, Rushdie Fatwa, edo baita, Irailaren 11, 2001ean, eraso terrorista Estatu Batuen eta bere ezarpen militarraren aurka.

2004an, International Journal of Baudrillard Studies argitaratua izan zen.

Objektu balio sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen liburuetan, esaterakoThe System of Objects, For a Critique of the Political Economy of the Sign, eta The Consumer Society, Baudrillarren arreta gune nagusiena ondorengoa da; kontsumismoa eta nola objektu desberdinak era desberdinetan kontsumitzen diren. Garai honetan Baudillarden ikuspuntu politikoa lausoki zegoen lotuta Marxismoarekin (eta situazionismoarekin), baina liburu hauetan ez dator bat Karl Marxekin era nabarmen batean. Baudillardentzat, kontsumismoa zen, produkzioaren gainetik, gizarte kapitalistako unitate garrantzitsuena.

Baudrillard konklusio honetara heldu zen Marxen "Erabilpen balioa" kontzeptua kritikatuz. Baudrillardek uste zuen bai Marxen eta baita Adam Smithen pentsamendu ekonomikoak erabilpen genuinoari lotutako behar genuinoak errazegi eta era sinpleegian onartzen zituela — nahiz eta Marxek 'genuino' hitza beharren edo erabilpen balioaekin lotuta ez erabili. Baudrillardek argudiatu zuen, Georges Batailleengan oinarrituz, beharrak eraikiak direla, berezkoak baino. Nabarmendu zuen erosketa guztiak, beti sozialki esanahi bat dutenez, bere alde fetitxista dutela. Objektuek beti, "zerbait diote" beraien jabeei buruz, Roland Barthesengandik edanez. Horregatik, beretzat, kontsumismoa zen eta da produkzioa baino garrantzitsuagoa: "beharren genesi ideologikoagatik" hain zuzen ere.[11]

Objektu batek balioa lortzeko lau modu daudela idatzi zuen. Lau balio-egintzaile prozesuak ondorengoak dira:[12]

  1. Lehena objektuaren balio funtzionala dela uste zuen; bere helburu instrumentala. Boligrafo batek, adibidez, idazten du; hozkailu batek, hoztu.
  2. Bigarrena objektuaren truke balioa da; bere balio ekonomikoa. Boligrafo batek hiru arkatzen balioa izan dezake; eta hozkailu batek lan egindako hiru hilabeteko soldataren balioa izan dezake.
  3. Hirugarrena objektuaren balio sinbolikoa da; Subjektuak objektuari beste subjektu bateri lotuta ematen dion balioa. Boligrafo batek eskola graduazioko oparia sinbolizatu dezake; edo diamante bat publikoki erakusten den maitasun marital baten sinboloa izan daiteke.
  4. Azkena objektu baten zeinu balioa da; objektu horren balioa objektu sistema baten barruan. Boligrafo jakin batek, nahiz eta ez eduki gehitutako onura funtzionalik, prestigioa inplikatu dezake, beste boligrafo batekin konparatuta; diamantedun erastun batek agian ez dauka benetako funtziorik, baina balio sozial jakin batzuk iradoki ditzake, klasea edo gustua esaterako.

Baudrillarden aurreko liburuak aurreko balioetako lehen biak asoziatuta egoteaz gain, hirugarren eta bereziki laugarren balioengatik etenak direla argudiatzeko ahaleginak izan ziren. Geroago, Baudrillardek Marxismoa guztiz ezetzi zuen, (The Mirror of Production and Symbolic Exchange and Death). Hala ere, zeinu balio eta balio sinbolikoaren arteko diferentzian atentzioa jartzea hil arteko lanetan mantendu zuen. Are gehiago, ideia hau gero eta rol garrantzitsuagoa joan zen hartzen, bereziki bere munduko gertakarien inguruko idatzietan.

Simulakroa eta Simulazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lana 1980garren hamarkadan zehar garatzen zebilela, ekonomian oinarritutako teoriatik media eta komunikazioak lantzera pasa zen. Nahiz eta bere interesa mantendu zuen Saussurem semiotikan eta truke sinbolikoaren trukean (as influenced by anthropologist Marcel Mauss), Baudrillardek bere atentzioa Marshall McLuhanengana mugitu zuen, erlazio sozialen natura gizarte batek erabiltzen dituen komunikazio erak determinatzen dutela dioten ideiak garatuz. Hori eginez, Baudrillard Saussuresen eta Roland Barthesen semiologia formaletik haratago joan zen historikoki ulertutako semiologia estrukturalaren inplikazioak kontsideratuz. Era berean, simulakroaren kontzeptuak[13][14]normalean ulertzen dugun errealitatearen kontzeptuaren negazioa ere inplikatzen du. Baudrillardek dioenez gaur egun ez da existitzen errealitate deritzon hori.

Simulazioa da, Baudrillardek dioenez, simulakroaren oraingo egoera: Dena dago osatua erreferente gabeko erreferentziaz, hiperrealitatea da. Historikoki Errenazimendutik aurrerantz joanez, non simulakro dominantea itxuraz erreferente erreal baten azpian (esaterako, errealeza, noblezia, sakratutasuna etab) bizi zen objektu edo gehiengo faltsutu batean oinarritzen zelarik, hori ez da existitzen. Beste hitz batzuetan, pretentsioaren espirituan, pertsona edo objektu batek benetan "ez duela" disimulatzen. Iraultza industrialean, non simulakro dominantea produktua den, serieak, zeintzuk produkzio lineal amaigabe batean sortu daitezkeen; eta azkenik gure garaietan, non simulakro dominantea produktua den, zeina bere naturagatik amaigabea den erreprodukzio aukeran dagoen, eta bera jada erreproduzitua den.

Baudrillardek simulakroaren modelo bezala jartzen dituen adibide batzuk ondorengoak dira: 1) disuasio elementu bezala bakarrik erabili daitezkeen arma nuklearren garapena, zentzu hiperrealean bakarrik, erreferentzia bat erreferente erreal gabe, beti erreproduzituak izateko egonik ere inoiz erabiltzeko intentziorik ez dagoelako. 2) Lehengo World Trade Centerreko Dorre Bikiak, beti lehian dagoen New York bat ordezkatzen dutenak, altuera desberdinak azkenengo New Yorkeko eraikuntzen modelo singularrean: dagoeneko bikoiztuak, dagoeneko erreprodizutuak, eraikuntza bera erreprodukzio bat izanik, modelo singular bat garatu daitezkeen aukeren artean, eta 3) Berdin-berdinak diren bikiekin menage-a-trois bat non fantasiak perfekzioa gure begien aurrean erreproduzitzean datzan, nahiz eta erreprodukzio honen atzean dagoen errealitatea nulua eta ulertezina den beste era batean, bikiak oraindik pertsonak soilik direlako. Hauek antzemateko aktoa bera, Baudrillardek insistitzen du, zentzu taktilean dago, jadanik denaren erreproduktibilitatea onartzen dugunetik, jada simulazio horien errealitatea ez dugularik imajinatzen (Izan ere, ez dugu gehiago "imajinatzen" lehengo zentzu berean; bai imajinatutako eta bai erreala, berdin berdin dira hiperrealak, biak berdin erreproduzitzeko gai eta dagoeneko erreprodukzioak izanik), beraren erreproduktibilitatea baizik. Ez ditugu imajinatzen guretzat erreproduzituak, irudi originala erreproduzkioa delako, modeloa antzematen dugu, simulazioa.

Historiaren amaiera eta esanahia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko azken bi hamarkadetan, Baudrillarden gairik ezagunenetako bat historikotasuna izan da; edo, zehatzago, egungo gizarteek nola erabiltzen duten aurrerapenaren eta modernitatearen zentzua erabaki politikoetarako. Argudiatu zuen, Francis Fukuyama politikaren teorikoaren antzera, historia amaitu egin zela edo “desagertu” egin zela globalizazioaren hedapenarekin; baina, Fukuyamak ez bezala, Baudrillardek baieztatu zuen amaiera hura ez zela ulertu behar historiaren aurrerapenaren gailurtzat. Bai, ordea, edozein aurrerapen historikoren ideia legez. Baudrillardentzat, Gerra Hotzaren amaiera ez zen gauzatu ideologia batek bestea garaitu zuelako, Eskuin eta Ezker politika ikuspuntuek komunean zuten ikuspen utopikoaren desagerpenagatik baizik. Komunismo globalaren ikuspen marxistaren eta gizarte zibilizatu globalaren ikuspen liberalen aurkako nabaritasun gehiagorako, Baudrillardek aldeztu zuen itxaroten zebiltzan amaierak ametsak izan zirela beti; izan ere, Amaieraren ilusioa liburuan, amaieraren ideia bera erratutako amets bat zela adierazi zuen:

Historiaren amaiera, zoritxarrez, historiaren zakarrontzien amaiera ere da. Dagoeneko ez dago ideologia, erregimen eta balore zaharrak baztertzeko zakarrontzirik. Nora botako dugu marxismoa, historiaren zakarrontziak asmatu zituena? (Hala ere nolabaiteko justizia badago, hura asmatu zuten pertsonak galdutakoak direlako). Ondorioz: historiaren zakarrontzi gehiagorik ez badago, Historia bera zakarrontzi bat bihurtu delako da. Bere buruaren zabortegi bilakatu da, planeta bere buruaren zakarrontzi bilakatzen ari den bezala.[15]

Komunikabide elektroniko arinengatik eta mundu mailako informazio sareengatik gobernatutako objektu den gizarte baten barruan, itxura horren gelditzea saihestezina izango zen, bere ustez. Hiztegi sasizientifiko baten erabilerak, Alan Sokal fisikariaren amorrua ekarri zuena, historiaren linealtasuna desorekatu zuen: gauzen orbita erreferentziala behin eta betiko apurtu duen partikula azeleratzailea daukagu.[16]

Argudio hori egiterakoan, Baudrillardek Jean-François Lyotarden filosofia postmodernoarekin erlazioa nabaritu zuen, XX. Mendearen amaieran "metanarratibarentzat" lekurik ez zegoela esan zuena. Baina, historiaren gelditze hori sentitzeaz gain, Baudrillard Lyotard baino harago joan, eta aurrerapenaren ideia erabiltzen dela ikertzen saiatu zen, horren baliagarritasuna gutxitzen ari den arren. Baudrillardek argudiatzen du historiaren balorazio unibertsalaren kriterio genuinoaren ustean, non arazo guztiek konponbidea aurkitzen duten, gizarteak mundu mailako politikan erabiltzen den kontzeptua izaten jarraitzen zuela, ekintzen justifikazio legez. Baudrillarden ustez, inoz gehiago unibertsalak izango ez ziren baloreak erretorikoki erabiltzen ziren eta erabiltzen dira, hartutako erabakiak justifikatzeko, beste era batera justifikaezinak izango liratekeenak. Medioek euren horretan jarraitzen zutela zioen, nahiz eta amaierak sinestuak ez izan, eta orainaren errealiate gogorra ezkutatzeko erabiltzen zirela (edo, Baudrillardek esango zuenez, irrealitateak ezkutatzeko). Ilustrazioan, unibertsalizazioa etengabeko hazkuntza eta aurrerapenatzat hartzen zen. Egun, ordea, unibertsalizazioa "ihesbidetzat" hartzen da.[17]

Iruzkin politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baudrillarden perfil publikoaren atal bat komentatzaile akademiko eta politikoak osatzen du, 1991. urteko bere liburutik datorrena, eta bere tesiaren izenburua hartzen duena: "Golkoko Guda ez zen gertatu". Bere argudioek Clausewitzen formularen aurka deskribatzen dute lehen Golkoko guda: ez zen izan "politikaren jarraitzea beste bide batzuetatik," "politikaren jarraitzea beste bide batzuetatik gabezia" baizik. Hurrengoz, Saddam Hussein ez zen egon borrokatzen Aliatuen aurka, bere soldaduen bizitza bere boterea mantentzeko sakrifizio moduan erabiltzen baizik. Irakeko indar militarraren aurka ziharduten Aliatuek egunero 10.000 tona lehergailu botatzen zituzten, euren buruari borrokatu beharreko etsai bat zegoela frogatzen izan baleude bezala. Era horretan, Mendebaldeko komunikabideak ere konplizeak izan ziren, guda denbora errealean aurkezten, AEBen koalizioa Iraken aurka borrokatzen zegoela zabaltzeko helburuarekin, egia ez zena. Saddam Husseinek ez zuen bere gaitasun militarra erabili (Irakeko Aire Indarra). Bere botere politiko-militarra ez zen ahuldu, gerra ostean barne altxamenduak ito zituenetik. Hurrengoz, ezer gutxi aldatu da politikoki Iraken, Saddamek gailendu barik jarraitzen zuen, eta "irabazleak" ez ziren txapeldunak. Beraz, ez zen gudarik jazo; Golkoko guda ez zen gauzatu.

Baudrillardek liburuarekin lortu zuen ospearen zati handi bat (hasieran The Guardian egunkari britainarrean argitaratutako artikulu serie bat eta Libération egunkari frantsesan hiru ataletan agertutakoa: Amerikaren erretorika eta botere militarraren berreskuratzean "Golkoko Guda ez zen gertatu" legez; ekintza militarraren bitartean "Ez dago Golkoko gudarik" legez, eta mugimendurik ez zegoenean, "Golkoko Guda ez zen gertatu" legez) Golkoko Guda eragin bakoa ez zenari buruzko kritikan oinarritzen da, Baudrillardek deskribatu zuenez: Jendea hil zen, mapa politikoa eraldatua izan zen, eta Saddam Husseinen gobernua kaltetua izan zen. Zenbait kritikari Baudrillard salatu zuen jarraikako errebisionismoagatik; auziaren ekintza fisikoaren ezeztapena (bere errealitatearen ezeztapena, orokorrean). Ondorioz, Baudrillard amoralismo alferragatik salatua izan zen, eszeptizismo zinikoa eta Berkeleyren idealismoa ulertzen baitzituen. Antzeko pentsalariek (Baudrillard eta Media liburuan William Merrin, esaterako) argudiatu dute Baudrillard arduratuago zegoela Mendebaldeko dominantza teknologiko eta politikoaz eta bere interes komertzialen globalizazioaz, gudaren oraingo aukera esan nahi duena. Merrinek baieztatu zuen Baudrillardek ez zuela ezeztatu zerbait gertatu zela; bai, berriz, galdetu "guda itxura zuen bihozgabekeria" ha guda bat ote zen. Merrinen liburuak amoralitatearen salaketa astunetan eta irakurketa desegoki batean erakusten ditu; Baudrillarden jarrera ñabardunagoa izan zen. Baudrillarden hitzetan (p. 71-72):

Saddam komunistak akabatzen ditu eta Moscow igurdika dago berarekin; Kurdoak gaseatzen ditu eta ez da ezer egiten horren aurka; talde erlijiosoak akabatzen ditu, eta Islam osoak bakeak egiten du berarekin;... Baita;... 100.000 hildakoak Saddamek sakrifikatuko dituenen azken itzala baino ez dira, odolarekin ordaindutako dirua kalkulatutako baliokidearekin akorde, bere boterea mantentzeko. Txarrena da heriotza horiek oraindik balio dutela zurigarri moduan ezertako ez berotu direla dakiten horientzat: gutxienez, heriotza horiek erakusten dute guda hori guda bat zela eta ez gezur lotsagabe eta zentzugabe bat…

2001. urteko irailak 11ko eraso terroristak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Golfo Gerraren aurka, Baudrillard-ek New Yorkeko World Trade Center-en gertatutako eraso terroristak gertakari absolutotzat hartzen ditu bere saioan, The Spirit of Terrorism. Irailaren 11-ko gertaerak erlijio eta zibilizazioen arteko gudaren adierazpen bezala ulertu ordez, globalizazio kapitalistaren hedapen politiko eta teknologikoen erantzun moduan ulertzen saiatuz, Baudrillard jaunak New Yorkeko eraso terroristak eta bere ondorioak horrela bereizi zituen:

Hau ez da erlijio edo zibilizazioen arteko borroka, eta Islam eta Amerikatik harantz zabaltzen da; hura liskar nabari bihurtzeko eta indarrean oinarrituriko irtenbidea sortzeko ahaleginak egiten ari dira. Hala eta guztiz ere, badago hemen globalizazio mugimenduak eragindako nolabaiteko antagonismoa: alde batetik, Amerikako iraganaren mamua daukagu(globalizazioaren epizentroa dena, baina ez mugimendu guztiaren gorputz osoa) eta bestetik, Islamaren mamua (ez dena terrorismoaren lodiera ere).

Bere giza teoriaren arabera, Baudrillard-ek eraso terroristak kokatzen ditu funtsezko produktuen harremanetan oinarrituriko munduaren etengabeko hedapenari erantzuten duen erreakzio sinbolikoaren testuinguruan. Baina jarrera hau bi arrazoirengatik kritikatu zuten. Richar Wolin-ek (The Seduction of Unreason idazlanean) Baudrillard eta Slavoj Žižek aho betean salatu zituen hauek eraso terroristak ospatu zituztelako eta Amerikako Estatu Batuak merezitakoa jaso zutela esan omen zutelako. Žižek-ek,bestalde, Wolin-en akusazioari erantzun zuen Critical Inquiry egunkarian, bere analisia intelektualismo barbarotzat hartuz; Wolin-ek, dirudienez, ez zen gai ezberdintzeko gertaera baten hausnarketa eta gertaera horren merezimenduaren artean. Merrin-ek (Baudrillard and the Median) Baudrillard-en jarrerak terroristei nagusitasun moralean mugitzeko aukera ematen ziela aipatzen zuen. Izan ere, Economy and Society egunkarian, Merrin-ek zehazten du nola Baudrillard-ek bidegabeko pribilegioak gizartearen alderdi sinbolikoei ematen dizkiela, eta ez kezka semiotikoei. Beste autore batzuek World Trade Center-eko erasoak saihesgarriak ziren galdetzen diote euren buruari. Bruno Latour-ek, Critical Inquiry egunkarian idatzi zuen Baudrillardi buruz: euren suntsiketa fabrikatu zituen sozietatearen errua zela pentsatzen omen zuen filosofoak. Latour-en ustez, Baudrillard-ek pentsamendu eta hausnarketa hauek zituen gizartea dualismo sinboliko eta semiotikotzat ikusteko gai baino ez zelako.

Kritiko batzuek hainbat akats topatu dituzte Baudrillard-en idazlan, ideia eta jarreran. Denis Dutton, esaterako, Philosophy and Literature's "Bad Writing Contest"-en fundatzailea - non nolabaiteko prosa ilunaren adibideak irakur daitezke- hurrengoa esan ohi du honi buruz:

Idazle batzuek kritika eta erronka intelektualak apropos sortarazten dituzte euren irakurtzaileengan. Beste batzuek, ordea, irakurtzera baino ez dute gonbidatzen. Baudrillard-en hiperprosak norberaren ikusmena eta subkontzienteak iradokitzen dutena baino ez du proposatzen. Baudrillard-ek eragin intelektuala izan nahi badu ere, ezinezkoa da bere hitz-jarioa analisi serioetan oinarritu, lotsagabekeriaz baieztapen batetik beste ezberdin batera salto egiten duelako. Norberaren rola bere liburuak erostea besterik ez da, bere "filosofia" adoptatu eta bere izena noizbehin aipatu.

Hala eta guztiz ere, Baudrillard-en pentsamoldearen aurka manifestatzen diren bi libururen artean bat baino ez da bere komunikabideen teoria eta "eskuz kanpoko" errealitatearen posizioa ukatzen saiatzen- Cristopher Norris-en Uncritical Theory: Postmodernism, Intellectuals and the Gulf War (ISBN 0-87023-817-5)-. Beste liburuak -Douglas Kellner-en Jean Baudrillard: From Marxism to Postmodernism and Beyond (ISBN 0-8047-1757-5)-, ostera, Baudrillard eta postmodernismoaren arteko harremana aztertzeari ekiten dio, baita Marxismoaren kontalaria aurkezteari ere. William Merrin (lehen aipatua), bere aldetik, Norrisen posizioaren aurka azaldu da hainbat argitalpenetan. Baudrillard berak analisi erreduktoretzat hartu izan du Nicholas Zurbrugg-en Jean Baudrillard: Art and Artefact obran.

Hortaz, William Merrin-en lanak ikuspegi solidarioagoa garatzen du, "Baudrillard-ek merezi duen posizioan" kokatuz. Thereby Merrin-ek argudiatu du Baudrillard-en posizioak esanguraren analisi semiotikoan truke sinbolikoaren posizio bera ezeztatzen duela.Merrin-ek horrela azaltzen du (Estrukturalismo eta Postestrukturalismo lanenganako kritikekin erlazionaturik) zein oker dagoen subjektibitatearen euskarritzat erlazioen enfasia hartu, honek giza egiturak hazten diren giza erakundea ukatzen baitu. (Alain Badiou eta Michel de Certeau-k gai honetan sakondu dute, eta Barry Sandywell-ek Baudrillard-en kasu espezifikoan).

Azkenik, Mark Poster-ek, Baudrillard-en argitaratzailea eta bere garrantzi garaikidearen alde adierazten dena, horrela zehazten du(Selected Writing-en posterraren 2. argitalpenaren 8. orrialdea):

1980ra arte, Baudrillard-en lana hainbat kritiken objektiboa zen, funtsezko terminoak definitzen ez zituelako, kodigoa bezala; bere idazkera hiperboliko eta gehiegizkoa zen, eta askotan ez zeukan beharrezkoa zen analisi sistematiko eta iraunkorrik; bere ideiei balio handiegia ematen zien, bere baieztapenak mugatzen ezeztuz; esperientzia partikularrei eta telebistaren irudiei buruz idazten zuen, munduaren ikuspuntu iluna murrizturiko oinarri horretatik eskainduz. Horrez gain, hedabideek hornitzen dizkiguten alde onak alde batera uzten zituen.

Bestalde, Poster-ek Baudrillard-enganako kritikarik gogorrenak gezurtatu ohi ditu, Alan Sokal eta Norris-enak esaterako, Baudrillard errealitatea ezeztatzen duen irrazionalismoaren eramaile bezala ikusten dutenak (ibid p. 7):

Baudrillard-ek ez du zalantzatzen arrazoia ekintza batzuetan eraginkor finkatuta dagoenik, hau da, hurrengo blokera iritsi nahi izatekotan, unibertso Newtoniarra hartu (sen ona) eta ekintza bat antolatu dezakedanik (X metrotan zehar mugitzeko, mugimendua hasi eta erdietsi nahi dudan puntura heldu, nire xedea betetzen). Bide honek orainaldiaren benetako ikuspuntu historikoa ematen duen dudan jartzen da hemen. Baudrillard-en iritziz, hiperrealismoaren etengabeko hedapenak komunikabideetan eta maisulan liberal eta marxisten kolapsoak subjektu arrazionalari egi absolutora iristeko bidea kentzen diote. Beste era batera esanda, gizabanakoak dagoeneko ez dira munduko hiritarrak, euren eskubide zibilak aprobetxatzeko irrikitan daudenak, ezta proletarioak ere, komunismoaren iristea aurreratzen dutenak. Gizabanakoak kontsumitzaile bihurtu dira, kodigoak definitutako objektuen harrapakin.

Herri kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gerald Vizenor idazle amerikar natiboak (Anishinaabe), Baudrillard-en simulazioaren kontzeptu ugari bere lan kritikoan erabili dituena, Baudrillard "debwe bihotz dantza"-n aurkezten du bere 1996ko Hotline Healers eleberrian.
  • The Matrix, (1999) Wachowski anaiek zuzendutako filmean, Baudrillard-en filosofia influentzia moduan aipatzen da, "Simulacra" eta "Simulation" kontzeptuak batez ere. Kritiko batek "Baudrillard-ek...oraindik ez omen du pelikula agerian ontzat eman pantailako kredituren bat eskatuko duelako" [28] kontatzen duen bitartean, Baudrillard berak pelikula eta bere lanaren arteko harremanik ukatu zuen, filma bere ideien irakurpen okerra izango balitz bezala. Carl Colpaert-en Delusion pelikula, ordea, bere liburuan, "America", oinarriturik dago.
  • Newcastle-n finkatutako Maxïmo Park musika taldeak Baudrillard-i buruzko kanta bat konposatu zuen, "Karaoke Plays"-en b-side moduan aurkeztu zuena, bere 2007ko albumetik "Our Earthly Pleasures".
  • Apollo 440ko taldekideek Baudrillard-i omenaldia egin zioten euren kanten hitzen eta izenburuen bitartez.
  • Baudrillard-en Blender hartu-eman sinbolikoa eta 2008ko Estatu Batuetako hauteskunde presidentzialak.
  • The System of Objects (1968)
  • The Consumer Society: Myths and Structures (1970)
  • For a Critique of the Political Economy of the Sign (1972)
  • The Mirror of Production (1973)
  • Symbolic Exchange and Death (1976)
  • Forget Foucault (1977)
  • Seduction (1979)
  • Simulacra and Simulation (1981)
  • In the Shadow of the Silent Majorities (1982)
  • Fatal Strategies (1983)
  • Simulations (1983)
  • America (1986)
  • Cool Memories (1987)
  • The Ecstasy of Communication (1987)
  • The Ecstasy of Communication (1987)
  • The Transparency of Evil (1990)
  • The Gulf War Did Not Take Place (1991)
  • The Illusion of the End (1992)
  • Baudrillard Live: Selected Interviews (Edited by Mike Gane) (1993)
  • The Perfect Crime (1995)
  • Paroxysm: Interviews with Philippe Petit (1998)
  • Impossible Exchange (book)|Impossible Exchange (1999)
  • Passwords (book)|Passwords (2000)
  • The Singular Objects of Architecture (2000)
  • The Vital Illusion (2000)
  • Au royaume des aveugles (2002)
  • The Spirit of Terrorism: And Requiem for the Twin Towers (2002)
  • Fragments (interviews with François L'Yvonnet) (2003)
  • The Intelligence of Evil or the Lucidity Pact (2005)
  • The Conspiracy of Art (2005)
  • Les exilés du dialogue, Jean Baudrillard and Enrique Valiente Noailles (2005)
  • Utopia Deferred: Writings for Utopie (1967-1978) (2006)
  • Pataphysics (2007)
  • Radical Alterity (2008)
  • Why Hasn't Everything Already Disappeared? (2009)
  • Carnival and Cannibal, or the Play of Global Antagonisms (2010)
  • The Agony of Power (2010)
  • “The Spirit of Terrorism”. Telos No. 121 (Fall 2001). New York: Telos Press.
  • "Divine Europe". Telos No. 131 (Summer 2005). New York: Telos Press.
  • Die Illusion des Endes  — Das Ende der Illusion (Jean Baudrillard & Boris Groys), 58 minutes + booklet. Cologne: supposé 1997. ISBN 3-932513-01-0
  • Die Macht der Verführung, 55 minutes. Cologne: supposé 2006. ISBN 978-3-932513-67-1

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Baudrillard Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Nola ahoskatu Jean Baudrillard.
  2. Francois L'Yvonnet, ed., Cahiers de l'Herne special volume on Baudrillard, Editions de l'Herne, 2004, p.317
  3. Francois L'Yvonnet, ed., Cahiers de l'Herne special volume on Baudrillard, Editions de l'Herne, 2004, p.322
  4. Chris Turner's introduction to The Intelligence of Evil, Berg (2005), p. 2
  5. Simmons, Arthur (1982). French Philosophers in the 20th Century, p. 9. MacMillan, London.
  6. Francois L'Yvonnet, ed., Cahiers de l'Herne special volume on Baudrillard, Editions de l'Herne, 2004, pp.317-318
  7. cf. Barry Sandywell's article "Forget Baudrillard", in Theory, Culture and Society (1995, issue 12)
  8. Jean Baudrillard Faculty page at European Graduate School
  9. Francois L'Yvonnet, ed., Cahiers de l'Herne special volume on Baudrillard, Editions de l'Herne, 2004, p.319
  10. Francois L'Yvonnet, ed., Cahiers de l'Herne special volume on Baudrillard, Editions de l'Herne, 2004, p.320
  11. p. 63 in For a Critique ... (1983)
  12. as set out in For a Critique ... (1983)
  13. Jean Baudrillard. Simulacra and Simulations. The Precession of Simulacra. European Graduate School.
  14. "Baudrillard and the Simulacrum Society" by G. Mayos.
  15. The Illusion of the End, or Selected Writings, p. 263.
  16. The Illusion of the End, p. 2.
  17. taken from the essay: Jean Baudrillard The Violence of the Global. European Graduate School. Translated by François Debrix