Irati (filma)
Irati (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2022 |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Irati |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, abenturazko filma eta Erdi Aroari buruzko filma |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Lezea eta Loarreko gaztelua |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Paul Urkijo |
Gidoigilea(k) | Paul Urkijo |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Bainet Media |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Aránzazu Calleja Mursego |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Pirinioak |
Argumentu nagusia | Euskal Herriko mitologia, Orreagako gudua eta Kristautzea |
|
Irati 2022an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da,[1][2] Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua.
Euskaraz egindako pelikulen artean zineman mugarri bihurtu zen. Euskaraz orain arteko ikusiena da 155.000 ikusle baino gehiagorekin[3]. Lehenago Handia pelikulak izan zuen postu hori.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]VIII. mendean Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjauna baskoi paganoak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua.
Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Haitzulo baten barrenean dagoen Karlomagnoren altxorra lortzeko asmoa dute. Bertakoen arabera, jainkosa boteretsu bat bizi da han: Mari. Eneko noble gaztea Pirinioetako baso horietan murgilduko da, aitaren gorpuaren bila eta Iratiren laguntzarekin mundu mitologiko ilun bat ezagutuko du.[4]
Antzezleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eneko Sagardoy: Eneko Aritza[4]
- Unax Hayden: Eneko Aritza haurra
- Patxi Biskert[4]: Eneko Aritza heldua
- Edurne Azkarate: Irati[4]
- Ramon Agirre[4]: Virila abadea
- Itziar Ituño[5]: Mari
- Iñigo Aranbarri[6] : Eneko X
- Kepa Errasti[6]: Belasko
- Elena Uriz[6]: Luxa
- Nagore Aranburu[6]: Oneka Iruñekoa
- Iñaki Beraetxe[6]: Ximeno
- Iosu Eguskiza: Odon
- Karlos Arguiñano[7]: Gorza
- Asier Alustiza: Martin
- Nora Gondat: Xune
- Daniel Blasco: Galindo
- Elías García: Aznar / Sugaar
- Eguzki Zubia: Gala
- Mirena Nafarrate: Auria
- Iban Malo: Gartzia
Sariak eta aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022: Sitgeseko zinemaldiko Ikusleen Sari Nagusia film onenari.[8]
- 2022: Sitgeseko zinemaldiko Efektu berezi, ikusmen edo makillaje efektu hoberenak saria ex-aequo «Ego (Hatching)» filmarekin.[8]
- 2022: Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean Ikusleen Saria Film Luze Onenari.[9]
- 2023: Goya sarietan bost izendapen: 1) gidoi egokiturik onena, 2) ikusizko efekturik hoberenak (Jon Serrano eta David Heras), 3) jantzi diseinu onena (Nerea Torrijos). 4) kanturik hoberena (Aranzazu Calleja, Maite Arroitajauregi eta Paul Urkijo). eta 5) Jatorrizko musika hoberena (Aranzazu Callejak eta Maite Arroitajauregi).[10][11]
Filmaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaren atal garrantzitsuenetako bat borroka eszenak dira, zeinak Urkijori aunitz gustatzen zaizkion. «Borroketan estruktura narratiboek egon behar dute», nabarmendu du. Eneko Sagardoik adierazi du irudi horiek filmatzeko hamar kilo loditu behar izan dela, eta zaldian ibiltzen ikasi behar izan duela[12].
Finantzaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]4,3 milioi euroko aurrekontua izanda, EITB, RTVE, ICAA, Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundiaren babesa izan zuen. 2023ko otsailaren 24an estreinatu zen zinemetan[13], Filmaxek banatu zuen.
Urkijok adierazi zuenez, «zaila» izan da finantzen arloa, batez ere, istorioa «euskaraz eta genero minoritarioan» dagoelako. «Ekoizleak konbentzitu behar izan ditut gaztelu hau eraikitzeko», adierazi zuen Urkijok.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskararen zabalkundeari egindako ekarpena historikoa izan zen, Filmax banaketa enpresa katalanaren eskutik: nazioarte mailan banatutako 112 kopien erdia baino gehiago jatorrizko bertsioan eman zituzten. Hortaz, euskara Malaga, Oviedo, Leon, Salamanca, Valladolid, Bartzelona, Madril, Valentzia, Lugo, Las Palmas eta Logroño bezalako hirietako pantaila handietara iritsi zen[14].
Erantzuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]'Irati' pelikularik ikusiena izan zen Euskadin bere lehen asteburuan, eta bigarren estreinaldirik onena estatu mailan, zazpigarren tokian sartuta. Filma 112 kopiarekin estreinatu zen, horietako 30 Euskadin. Bigarren asteburuan baita ere, Euskal Herriko filmik ikusiena izan zen eta guztira 82.000 ikusle baino gehiago izan zituen pelikula estreinatu osteko lehen 10 egunetan[15].
Hirugarren asterako berriro ere Euskal Herriko filmik ikusia izateaz gainera, euskarazko zineman mugarria lortu zuen diru-bilketan. Zinemetan prezioak igo zirela eta, hirugarren asterako 737.000 eurorekin, 2017ko Handia pelikulari lehenengo postua kendu zion lortutako diru kopuruan.[16][17]
Eszenatokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pelikula leku ezberdinetan grabatu zen, aipagarrienak hauek diraː Iratiko oihana, Aralar mendilerroa, Loarreko gaztelua eta Mendukilo haitzuloa[18].
-
Aralar Txindoki-tik
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zabala, Iker. (2023-03-01). «'IRATI': Euskal kondairen lurraldea» Zinea (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Paul Urkijo rueda el 'Excalibur' vasco» El Correo 2021-09-21.
- ↑ https://www.taquillaespana.es/peliculas/irati/
- ↑ a b c d e «Mitoa filmatzearen abentura» Berria 2021-10-20 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Paul Urkijo rueda el 'Excalibur' vasco» El Correo 2021-09-21.
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) «Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate e Itziar Ituño protagonizan la próxima película del director Paul Urkijo, “Irati”» amadoresdelcine.blogspot.com 2021-09-19.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Karlos Arguiñano anuncia en su programa que vuelve al cine» Diario Vasco 2021-09-16.
- ↑ a b (Katalanez) «Palmarès | Sitges Film Festival» sitgesfilmfestival.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ «"Irati" filmak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko Ikusleen Saria lortu du - Donostia Kultura» www.sansebastianhorrorfestival.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ «Películas » Premios Goya 2023» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ Rey Gorraiz, Uxue. (2023-12-01). «'Irati' filma bost Goya jasotzeko hautagai da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
- ↑ https://web.archive.org/web/20230228103043/https://www.berria.eus/albisteak/220002/irati-filma-bihar-estreinatuko-dute-donostian.htm
- ↑ «'Irati' filma otsailaren 24an iritsiko da zinema aretoetara - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).
- ↑ https://alea.eus/gasteiz/1677692266604-irati-filma-estreinaldia-arrakasta
- ↑ https://www.noticiasdenavarra.com/cultura/2023/03/06/irati-consolida-exito-taquilla-convierte-6532581.html
- ↑ https://www.elcorreo.com/pantallas/cine/irati-pelicula-euskera-taquillera-historia-20230316190926-ntrc.html
- ↑ Rodriguez Garmendia, Leire. (2023-03-17). «'Irati', euskarazko filmik arrakastatsuena» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/bidaiari/20230228/ezagutu-irati-filma-grabatutako-eszenatoki-harrigarriak-orreagatik-mendukilo-haitzulora
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irati filmaren trailerraberria.eus
- (Gaztelaniaz)Irati Filmax enpresa banatzailearen fitxa
- Izena duenik bada. Andoni Imaz. Kritika, Zinema. Irati, berria.eus. 2023-03-04.
- Euskal kondairen lurraldea. Iker Zabala Goikolea. Zinema kritikaria. Irutxulo.eus, 2023-04-03.
- Irati. Filmaffinity zinema-atarian. Fitxa, krítikak [24], trailerrak [3], irudiak [13] eta zinemak [68]
- 2022ko filmak
- Paul Urkijok zuzendutako filmak
- Paul Urkijok idatzitako filmak
- Eneko Sagardoyk antzeztutako filmak
- Edurne Azkaratek antzeztutako filmak
- Ramon Agirrek antzeztutako filmak
- Patxi Biskertek antzeztutako filmak
- Itziar Ituñok antzeztutako filmak
- Iñigo Aranbarrik antzeztutako filmak
- Kepa Errastik antzeztutako filmak
- Nagore Aranburuk antzeztutako filmak
- Iñaki Beraetxek antzeztutako filmak
- Karlos Argiñanok antzeztutako filmak
- Elena Urizek antzeztutako filmak
- Bainet Mediak ekoitzitako filmak
- Euskal Herriko filmak
- Euskarazko filmak
- 2020ko hamarkadako abentura filmak
- Fantasiazko filmak
- Euskal Herriko mitologiari buruzko filmak
- Euskal Herriko Erdi Aroan girotutako filmak
- VIII. mendean girotutako filmak
- Nafarroa Garaian girotutako filmak
- Orreagako gudua