[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hanibal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau pertsonaia historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hannibal (argipena)».
Hanibal

Bizitza
JaiotzaKartagoK.a. 247
HeriotzaGebze (en) ItzuliK.a. 183 aldean (63/64 urte)
Heriotza moduasuizidioa: intoxikazioa
Familia
AitaHamilkar Barka
Ezkontidea(k)Imilce (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBarzidak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta buruzagi militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarramilitary of ancient Carthage (en) Itzuli
Graduakomandante buru
Parte hartutako gatazkakBigarren Gerra Punikoa
Barcid conquest of Hispania (en) Itzuli
Roman–Seleucid War (en) Itzuli

Hanibal[1] (fenizieraz: 𐤇𐤍𐤁𐤏‏𐤋 Hanni-baʾal, «Baalen dohaina» edo «Baal jainkoari eskerrak»; la palma, K.a. 247Bitinia, Anatolia, K.a. 183 aldean)

Hamilkar Barkaren semea, aitak erromatarrenganako gorrotoa erakutsi zion. Aitari lagundu zion Iberiar penintsulan eta hura hil ondoren, bederatzi urte zituela, bere koinatu Hasdrubalen agindupean jarri zen. Hura ere hil zenean, kartagotar armadak buruzagitzat hartu zuen (K.a. 221). Erromaren aurkako mendekua hartu nahirik, erromatarren aliatu Sagunto hiriari setioa jarri zion (K.a. 219) eta Bigarren Gerra Punikoa abiatu (K.a. 219-201).

Iberiar penintsulan bere anaia Hasdrubal Barka utzirik, iberiar eta zelta mertzenario anitzez hornituriko armada indartsu batekin Italiar penintsulara lurrez iristeko egitasmoari ekin zion. Pirinioak, Alpeak eta Apeninoak zeharkaturik, garaipen batzuk lortu zituen (Tesino, Trebia, Trasimena, Canas), baina Erroma ezin harturik eta Kartagok bertaratzeko deiturik (K.a. 203), erromatarrak —Eszipion Afrikarra buru zutela— nagusitu zitzaizkion Zamako guduan (K.a. 202).

Gudu hura galtzearen errua Kartagoko agintarien berekoikeriari egotzirik eta Alderdi Demokratikoaren buruzagi zela, erreforma politiko-ekonomikoak eta militarrak bultzatu zituen. Sufeta izendaturik, Erromara salatu zuten etsai politikoek, eta Tirora erbesteratu behar izan zuen (K.a. 196). Siriako Antioko III.aren gortean lehenik eta gero Bitiniako Prusias erregearen ondoan babesa harturik, Erromaren aurka borrokatzen saiatu zen beti.

Heriotza (K. a. 183 - 181)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hanibalek bere hitzaldia prestatzen du, pozoiarekin bere buruaz beste egin aurretik. Gilbert Abbott à Becketten Erromako Historiaren Komikian (The Comic History of Rome, c.a. 1850) John Leechek eginiko karikaturan.

Libisan bizi zen Bitiniako Prusias I.aren gonbidatua zen bitartean. Baina erromatarrek Prusias mehatxatu zuten Hanibal Tito Quincio Flaminino enbaxadoreari entregatzeko.[2][3] Etsaien esku preso erortzearen beldur, luzaroan eraztun batean zeraman pozoia erabili zuen bere buruaz beste egiteko.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. «Cornelius Nepos : Life of Hannibal» attalus.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  3. «Cornelius Nepos: Hannibal» web.archive.org 2014-07-13 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  4. Livy; De Sélincourt, Aubrey; Radice, Betty. (1972). The war with Hannibal : books XXI-XXX of The history of Rome from its foundation. [Harmondsworth] : Penguin Books ISBN 978-0-14-044145-1. (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]