[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Krakus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Krakus
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaRadegast of Obotrites (en) Itzuli
Seme-alabakWanda, Krakus II (en) Itzuli, Lech II (en) Itzuli eta Fredebal (en) Itzuli

Krakus, Krak edo Grakch printze poloniar mitikoa izan zen, Krakoviako errege eta sortzailea, Lekiten (poloniarrak) tribuaren agintaria. Krakus Wawelgo gazteluaren ustezko egilea da eta Wawelgo herensugea hiltzea ere lortu zuen, sufrez betetako hildako ardi bat jaten emanez. Azken hori dela eta Krak zapataria Krakus printzea bilakatu zen, eta geroago erregea. Krakusen lehen aipamena, orduan Grakch idatzitakoa, 1190. urteko Chronica seu origenale regum e principum Poloniae da. Erromatar Inperioko armadak, hegoaldetik erasotzen zutenean, garaitu zituela ere aipatzen da.

J. Banaszkiewicz historialariak Krak izena "Krakula" hitz preeslaviarra dela uste du, epailearen langilea esan nahi duena. Hitz-erro berbera txekiarrak eta errusiarrak izendatzeko hitzarmenetan erabili dira. Hala ere, Cetwiński eta Derwich historialariek beste etimologia bat proposatzen dute, batzuen ustez probableagoa, Krak haritza esanahia duena, zuhaitz sakratua, gehienetan genealogia kontzeptuarekin loturik.

Krakus muinoa, gaur egun arte existitzen dena, lehen Krakusen aztarnak zituela sinesten zen. Ikerketa arkeologiko sakonaren gaia izan da 1934-38 urteetan, ordea, ez da inoiz aurkitu hilobirik. Muinoak 50 metro baino gehiagoko diametroa du. Ikerketaren arabera, VIII. eta X. mendeen artean eraiki zen, gaur egun ez dagoen hilobi gune zahar baten elementu nagusia bezala.

Krak-en eta Wanda printzesaren kondaira Wincenty Kadlubek-ek idatzitako antzinako poloniar historian agertu zen; Krok eta Libussa bezalako kondairaren antzekoa, Cosmas Pragakoaren antzinako txekiar historian agertu zen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]