[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kaabu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaabuko Inperioa
Kaabu
1537 – 1867
Goiburua
Monarkia
Purpuraz, Kaabu 1625ean
Geografia
HiriburuaKansala
Ekonomia
DiruaMaskorrak
Kultura
Hizkuntza(k)Mande hizkuntzak eta seneganbiar hizkuntzak
ErlijioaAntzineko erlijio afrikarrak
Historia
Aurrekoa
Maliko Inperioa
Ondorengoa
Fouta Djallongo Erresuma

Kaabu, Gabu, Ngabou edo N'Gabu Mendebaldeko Afrikako mandinga erresuma edo inperio bat izan zen, gaur egun Ginea Bissauko eta Senegaleko lurrak okupatu zituena 1537. eta 1867. urteen artean. Kaabu jatorriz Maliko inperioaren probintzia bat izan zen, botere zentralaren beherakadaren ondorioz independentzia lortu zuena[1]

XVI. mendea aurrera egin ahala, Maliko inperioak, gainbeheran, galdu zituen probintzia gehienak, eta bere tamaina txikitu egin zen, inperioa sortu zuten mandingen jatorrizko lurrak hartu arte. Probintziek, Kaabu barne, independentzia lortu zuten, erresuma independente berriak sorraraziz. Kaabuk 1537. urtean independentzia lortu zuen, Sama Koli erregea (Kaabu Mansaba edo Farim Kaabu) aldarrikatuz, Kaabu probintziako ordezkari gisa gobernatu zuena eta Tiramakhan Traore-ren biloba izan zena. Estatu berriak Maliko ondare kulturala mantendu zuen. Izan ere, ondare horietako bat da Kaabuko agintariek Maliko inperioarekin harreman historikoan oinarritu zutela lidergoa izateko eskubidea.

Kaabu-k harremanak mantendu zituen europarrarekin, batez ere portugesekin, esklaboen merkataritza mantentzen zuenekin.

Inperioaren boterea XIX. mendearen hasieran hasi zen gain behera etortzen. Garai hartan, Fula talde etnikoak, Islamera bihurtu zirenak, Mendebaldeko Afrikako herrialde ez-musulmanei aurre ematen hasi ziren. 1867an, Futa Tooro-k, bere erreinuetako batek, Kaabu erasotzeko jihad bat deitu zuen, Kansalako gerra deitu zitzaiona. Indar islamikoek Kansala, hiriburua, hamaika egunez setiatu zuten Kansalako batailan, eta bukatu ondoren sua eman zioten. Suteak Kaabu independentearen azken agintaria hil zuen, baita jende askok, bai defendatzaileak eta erasotzaileak ere. Batailaren ondoren, Fouta Dgallonen erresumak, Kansalako setioaren arduradun nagusietakoak, Kaabu anexionatu zuen, menpeko estatu bezala, Portugalgo erreinuak erabat kentzea erabaki zuen arte, XIX. eta XX. mendeen aldaketaren artean gertatu zena[1][2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) (COR), Instituto Del Tercer Mundo. (2008-03-13). Guia Del Mundo 2008/ Guide to the World 2008. IEPALA Editorial ISBN 9788467523003. (Noiz kontsultatua: 2018-01-28).
  2. (Ingelesez) Volume V - Africa from the Sixteenth to the Eighteenth Century | United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization. (Noiz kontsultatua: 2018-01-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]