Kate Winslet
Kate Elizabeth Winslet, (Reading, 1975eko urriaren 5a - ), ezagunagoa Kate Winslet izenaz, noizean behin abesten duen aktore britainiarra da. Oscar saria, bi Urrezko Globo, bi BAFTA sari, Aktoreen Sindikatuko bi sari, Bambi saria, europar zinemaren saria eta Grammy bat.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katen gurasoak Roger Winslet eta Sally Bridges-Winslet izan ziren eta antzerkian egiten zuten lan. Senideak Anna Winslet, Joss Winslet eta Beth Winslet ziren eta bera bigarrena izan zen haien artean.
11 urte zituenean hasi zituen ikasketak Redroofs Theatre Schoolen, Maidenhead (Berkshire).
12 urterekin agertu zen lehen aldiz telebistan, iragarki batean.
1991n, telebistan murgildu zen BBCren Dark Season seriean; ondoren etorriko ziren Anglo-Saxon Attitudes telefilma (1992), ITVrako Get Back edo, 1993an, Casualty seriean egingo zuen atal bat.
1994an, Peter Jackson zuzendariak eman zion lehen aukera zineman, Heavenly Creaturesen Julieten papera egiteko.
1995ean, Sense and Sensibility etorri zen Ang Leeren zuzendaritzapean. Katek Marianne Dashwooden papera egingo zuen hartan.
1996an, Thomas Hardyren lanean oinarritutako Juden egin zuen lan eta Sue izan zen, arazoz lepo zebilen bi umeren ama zen emakumea
Kenneth Branaghek deitu zion Hamleten Ofeliaren papera egiteko, Danimarkako printze batez maiteminduta zegoen emakumea, erotuko zena eta heriotza tragikoa izango zuena.
Garai hauetan lortu zituen BAFTA eta Aktoreen Sindikatuaren saria eta Sense and Sensibility egindako lanagatik Oscar sarietarako lehen nominazioa izan zuen. Mira Sorvinok kendu zion hura, baina Katen izenak ospea lortuta zuen.
Titanic
[aldatu | aldatu iturburu kodea]James Cameron zuzendariak Titanic-en gidoia bidali zion. Erabaki aurretik, Kate bere laguna zen Emma Thompsonekin bildu omen zen eta begiak itxita onartu behar zuela hura aholkatu omen zion honek. Horrela egin zuen eta bi estudio handiek ekoiztutako filmean sartu zen Kate. Kathy Bates, Billy Zane, Leonardo DiCaprio, Frances Fisher eta Gloria Stuart izango zituen ondoan eta Oscar sarirako izendatu zuten lan harengatik. Titanic-ek izendapen asko irabazi zituen, baina Katena ez zen aurrera atera.
Kate, izarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katek geldiune bat egitea erabaki zuen eta bere senarra zen Jim Threapletonekin harremana zaintzea. Ezezko borobila izan zuten Shakespeare in Love edo Ana eta erregea filmek eta Gwyneth Paltrow eta Jodie Fosterrek egin zuten beretzat pentsatuta zegoen lana.
Jane Campion zuzendariak ekarri zuen berriro zinera Holy Smoke (1999) filmean, sekta batek harrapatutako neska baten papera egin zuelarik.
2000.eko urriaren 12an, alaba jaio zitzaion, Mia Threapleton. Listen to the Storyteller editatu zuen eta Grammy saria lortu zuen harekin (Best spoken-word album for children).
2001ean ere Erresuma Batuan abesti ezagun bat izan zuen: What If?'. A Christmas Carol filmean agertzen zen eta bere ahotsa jarri zuen bertan.
Madeleine izan zen Quills filmean eta Aktoreen Sindikatuaren sarirako izendatu zuten.
Dibortziatu eta Sam Mendesekin hasi zen harremanetan.
Iris filmean, Alzheimerrak Iris Murdoch idazlea harrapatu eta haren bizipenak azaldu zituen. Berriro akordatu ziren harekin Oscar sarietan.
Enigma ere egin zuen, nazien komunikazioak deskodetzen zituen makinaren izen bera duen filma. Hau eta The Life of David Gale bukatu zituenean, berriro egin zuen geldialdia, amatasunaz disfrutatu nahi zuelako. 2003an jaio zen bere semea: Joe Alphie Winslet-Mendes.
Berriro lanean, bi pelikula berri estreinatu zituen. Finding Neverland filmean alargun baten papera egin zuen. Heriotzera eramango zuen gaixotasunak harrapatu zuenean, sufrimenduari ekidin nahian, ez zuen medikuen ahaleginik onartu nahi izan eta aldarte hau antzeztu zuen Katek. Eternal Sunshine of the Spotless Mind filmean, berriz, Clementine pertsonaiaren erregistro ezberdinak erakutsi zituen. Berriro izendatu zuten sari ugaritarako eta berriro alde egin zion Oscarrak, baina garaiko aktore hoberenetako zela garbi geratu zen.
2006an, Little Children estreinatu zuten eta berriro izan zituen sari ezberdinetarako izendapenak[1].
2008an, Sam Mendes senarraren Revolutionary Road egin zuen Leonardo DiCapriorekin. Urte berean estreinatu zuten The Reader Stephen Daldryren gidaritzapean. Bi Urrezko Globo irabaziko zituen gau berean[2].
2009ko otsailaren 22an irabazi zuen bere lehen Oscar saria, The Reader filman egindako lanagatik[3].
2010eko martxoaren 15ean, Kate eta Samek banantzekotan zeudela azaldu zuten[4].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula honetan ikus daitezke filma bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia |
---|---|---|
1994 | Heavenly Creatures | Juliet Hulme |
1995 | A Kid in King Arthur's Court | Princess Sarah |
Sense and Sensibility | Marianne Dashwood | |
1996 | Jude | Sue Bridehead |
Hamlet | Ophelia | |
1997 | Titanic | Rose DeWitt Bukater |
1998 | Hideous Kinky | Julia |
1999 | Faeries | Brigid (ahotsa) |
Holy Smoke! | Ruth Barron | |
2000 | Quills | Madeleine 'Maddy' LeClerc |
2001 | Enigma | Hester Wallace |
Christmas Carol: The Movie | Belle (ahotsa) | |
Iris | Iris Murdoch gaztea | |
2003 | The Life of David Gale | Bitsey Bloom |
2004 | Eternal Sunshine of the Spotless Mind | Clementine Kruczynski |
Finding Neverland | Sylvia Llewelyn Davies | |
2005 | Romance & Cigarettes | Tula |
2006 | All the King's Men | Anne Stanton |
Little Children | Sarah Pierce | |
Flushed Away | Rita (ahotsa) | |
The Holiday | Iris Simpkins | |
2008 | Revolutionary Road | April Wheeler |
The Reader | Hanna Schmitz | |
2009 | A Mother's Courage: Talking Back to Autism | Kontalaria |
2011 | Carnage | Nancy Cowan |
Contagion | Erin Mears | |
2013 | Movie 43 | Beth |
Labor Day | Adele Wheeler | |
2014 | Divergent | Jeanine Matthews |
A Little Chaos | Sabine De Barra | |
2015 | The Divergent Series: Insurgent | Jeanine Matthews |
Daisy Chain | Buttercup (ahotsa) | |
Steve Jobs | Joanna Hoffman | |
The Dressmaker | Myrtle "Tilly" Dunnage | |
2016 | Triple 9 | Irina Vlaslov |
Collateral Beauty | Claire Wilson | |
The Lost Letter | Kontalaria | |
2017 | The Mountain Between Us | Alex Martin |
Wonder Wheel | Ginny | |
2018 | Mary and the Witch's Flower | Madame Mumblechook (ahotsa) |
2019 | Birds of a Feather | Blanche (ahotsa) |
Blackbird | Jennifer | |
2020 | Baba Yaga | Baba Yaga (ahotsa) |
Ammonite | Mary Anning | |
Black Beauty | Black Beauty (ahotsa) | |
2021 | Eating Our Way to Extinction | Narratzailea |
2022 | Eleven Days in May | Narratzailea |
Avatar: The Way of Water | Ronal | |
2023 | Lee | Lee Miller |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1991 | Dark Season | Reet | 6 atal |
1992 | Anglo Saxon Attitudes | Caroline Jenington | Minisaila |
1992–1993 | Get Back | Eleanor Sweet | |
1993 | Casualty | Suzanne | Atala: "Family Matters" |
2004 | Pride | Suki (ahotsa) | Telefilma |
Saturday Night Live | bere burua (aurkezlea) | Atala: "Kate Winslet/Eminem" | |
2005 | Extras | bere burua | Atala: "Kate Winslet" |
2011 | Mildred Pierce | Mildred Pierce | Minisaila |
2015 | Running Wild with Bear Grylls | bere burua | Atala: "Kate Winslet" |
Snow Chick | Narratzailea | Telefilma | |
2017 | Diana: The Day Britain Cried | Narratzailea | Dokumentala |
2017 | Snow Bears | Narratzailea | Dokumentala |
2019–20 | Moominvalley | Mrs Fillyjonk (ahotsa) | 6 atal |
2021 | Mare of Easttown | Mare Sheehan | Telesail laburra |
2022 | I Am... | Ruth | Atal 1 |
2024 | The Regime | Elena Vernham | Telesail laburra |
Oscar Sarietarako izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
- 1997 - Titanic
- 2004 - Eternal Sunshine of the Spotless Mind
- 2006 - Little Children
- 2008 - The Reader (garailea)
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Little Children - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fotogramas, Por Redacción. (2009-01-12). «'Slumdog Millionaire' y Kate Winslet reinan en los Globos de Oro» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ (Ingelesez) Serjeant, Jill. (2009-02-23). «Kate Winslet wins best actress Oscar for "The Reader"» Reuters (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
- ↑ latercera.com. (2010-03-15). «Kate Winslet se divorció del director Sam Mendes» La Tercera (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]