Joanne Woodward
Joanne Woodward (Thomasville, Ameriketako Estatu Batuak, 1930) aktorea da.
Antzerkian eta telebistan ari izan zen, zineman hasi aurretik. A Kiss Before Dying (1956) filmak ezagutarazi zuen. Oscar saria jaso zuen The Three Faces of Eve (1957) filmean egindako antzezpenagatik. Aktore bikaina da, antzeztu beharreko pertsonaiak ongi aukeratu izan dituena.
Paul Newman aktorearekin ezkondu zen, eta bikain ari izan zen hark zuzendutako bi filmetan: Rachel, Rachel (1968) eta The Effect of Gamma Rays on Man-in-the-Moon Marigolds (1972).
Beste film batzuk: A Big Hand for the Little Lady (1966), Summer Wishes, Winter Dreams (1973), The Drowning Pool (1975), The Glass Menagerie (1987), Mr. and Mrs. Bridge (1990), The Age of Innocence (1993). Telebistarako ere interpretazio-lan ugari egin ditu.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joanne Woodward |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Georgiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Georgiako biografia zirriborroak
- 1930eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Georgiarrak (AEB)
- Emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Kennedy Sarien irabazleak
- Drama emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo saridunak (zinea)
- Cannesko Zinemaldiko emakumezko interpretazio onenaren saridunak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakume aktoreak