[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Miramax

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miramax
Datuak
Motazinemako produkzio-etxea, film distributor (en) Itzuli eta telebistako produkzio-etxea
Jarduera sektoreazinemagintza
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Kanada
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formakapital irekiko enpresa
JabeaToshiba, The Walt Disney Company, beIN Media Group (en) Itzuli eta Paramount Global
Zeren jabe
Historia
Sorrera1979
Sortzailea
SorlekuaBuffalo
webgune ofiziala
IMDB: co0022594 Edit the value on Wikidata

Miramax Films film-ekoizpen eta banatze konpainia da, The Walt Disney Companyren zatia zena. Horren aurretik, zinema independentea bultzatzaile nagusienetakoa izan zen.

Harvey eta Bob Weinstein anaiek 1979an sortuta, hasieratik bere xedea estudio handiek arbuiatzen zituzten film txikiak banatzea izan zen. Martin Lewis ekoizle britaniarrekin bat eginda, lehendabiziko arrakastak etorri ziren 1982an. Hamarkada horretako beste lorpen handiak The Crying Game, Sex, lies, and videotape, ¡Átame! edo Scandal filmak izan ziren.

Horretaz gain, Miramaxek etekin handiak erdietsi zituzten filmak erosi edo ekoiztu zituen, eta konpainiak 1990eko hamarkadako zinema independientearen buruetako bat bilakatu zen. Bere filmek, gainera, Oscar izendapen ugari jaso zituzten, eta, hainbat kasutan, irabazi ere egin zuten.

The Walt Disney Companyk 1993an erosi zuen Miramax 70 milioi dolarren truke. Weinstein anaiek Miramaxen agintean jarraitu zuten 2005 arte. Garai horretan, Disney gainerako konpainien aldean era desberdinean eraman zuten Miramax, nahiz eta zer plazaratu zitekeen azken erabakia Disneyek izan (Fahrenheit 9/11 eta Dogma kasu).

Weinsteinsek konpainia utzitakoan, Buena Vista Motion Pictures Groupek, Disneyen film taldeak, Miramaxen gaineko kontrola bereganatu zuen. Weinsteins anaiek beste film ekoizpen konpainia sortu zuten, The Weinstein Company.

2010ean Disneyk Filmyard Holdings inbertsio taldeari zaldu zion Miramax. 2016 beIN Media Group taldeak erosi zuen Miramax, eta 2020an beIN-ek konpainiaren %49 ViacomCBS taldeari saldu zion.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]