Food truck
Food truck (euskaraz "janari kamioia"; modu informalean furgofarra[1]) kalean janaria zerbitzatzeko moldatuta dagoen garraiobide bati erreferentzia egiteko erabiltzen den terminoa da. Oro har, janari azkarrari lotuta egoten dira, baina 2009tik aurrera janari landuagoetara pasa zen. Izozkiak, elikagai izoztuak edo aurreontziratuak saltzen dituzte; beste batzuek sukaldeak dituzte ontzian eta janaria zerotik prestatzen dute, edo sukalde komertzial batean prestatutako janaria berotzen dute. Hamburgesak, izozkiak, patata frijituak...saltzen diren janari arruntenak dira. 2010eko hamarkadaren hasieran, jatetxe berrien fenomenoaren erdian, gourmet sukaldaritza eskaintzen zituzten janari-kamioiak eta oso ezagunak bihurtu ziren. Janari kamioiak kaleko janari-industriaren osagai garrantzitsuak dira, egunero 2.500 milioi pertsona inguru zerbitzatzen baititu.
Kamioi hauek mugikorrak izaten dira; hau da, eskaria dagoen tokietan egiten dute lan.
Historioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuetan, Texasko janari kamioi estatubatuarraren aitzindaria da. 1866an,Texasko abeltzainak, Estatu Batuetako armadako bagoi zahar eta sendo bat barruko apalategi eta tiraderekin hornitu zuen, eta sukaldeko, elikagaietako eta medikuntzarako tresnez bete zuen[2]. Janaria frijole lehorrez, kafez, arto-irinez, oihalez bildutako urdai koipetsuz, txerri gaziz, zezen-okelaz, gehienetan lehorra edo gazia, eta erraz kontserbatzen diren beste elikagai batzuez osatua zegoen. Bagoiak ere ur upel bat eta hondar bat zituen egurra pizteko, elikagaiak berotzeko eta prestatzeko.
Janari-kamioi modernoaren beste senide goiztiar bat bazkariko gurdia da, Walter Scott janari-saltzaileak 1872an pentsatu zuen. Scottek leihoak moztu zituen gurdi txiki estali batean, Providenceko egunkari baten bulegoaren aurrean aparkatu zuen (Rhode Islanden), eta sandwichak, pastelak eta kafea saldu zizkien kazetariei[3]. 1880ko hamarkadan, Thomas H. Buckleyk, kafetegiko mutila, janari kamioiak Worcesterren, Massachusettsen egiten zituen. Hainbat modelo egin zituen hala nola, Etxe Zuriko Hontza eta Kafea, harraskak, hozkailuak eta sukaldeak barne hartzen zituzten ezaugarriekin osaturik zeuden, baita koloretako leihoak eta beste apaingarri batzuk ere.
AEBetako hiri handietan, janari-kamioiak, tradizionalki, bidaian zihoan pertsonei janaria azkarra hartzeko baliabidea eskaintzen die kostu txikian. Food truck-ak duen helburu naguasia euskagarritasuna da.[4]
Gourmet kamioiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011n, USA elikagai garestiagoak saltzen dituzten kamioiak ospea irabazten ari zirela Estatu Batuetan adierazi zuen. Gourmet kamioi horien menuek sukaldaritza-gama osoa dute, kalitatezko teknika eta janariarekin. Askotan, plater mugatu baina sormenezkoetan zentratzen dira arrazoizko prezioetan, eta bezeroei ezingo luketen elikagaiak esperimentatzeko aukera eskaintzen diete. kamioi bat hanburgesa bitxietan espezializatu daiteke, beste batek otarrain-biribilkiak bakarrik zerbitza ditzake. Gourmet janari-kamioiek esperientzia gastronomikoa eskain dezakete, esperientzia gastronomikoa ohikoagoa bihurtu da, jatetxeen eta janari-kamioien jabeak euren bezeroentzat esperientzia paregabea sortzera bultzatuz. Horrek abantaila bat ematen die gourmet kamioiei beren esperientzia nahi duten edozein tokitara eramateko.[5]
Janari-kamioien jarraipena sinplifikatu egin da Facebook eta Twitter bezalako sare sozialekin, non gourmet kamioi gogokoena edozein unetan koka daitekeen, eskaintza bereziei, menuko elementu berriei eta kokapen-aldaketei buruzko eguneratzeekin.
Munduan zehar
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australian, janari-kamioiak eskuragarri daude, eta hedabideetan joera ezagun gisa azaltzen dira.
Japonian, janari-kamioiak, ramen, oilasko frijitua, ogi frijitua, pizza, krepeak eta izozkiak saltzen dituzte.
Hong Kongen, janari kamioiak kalera ateratzen hasi ziren 2017ko otsailean.[6]
Hego Korean, Gobernu nazionalak 2014ko irailean legeztatu zituen janari kamioiak eta orduz geroztik kopuruak etengabe igotzen jarraitu du.
Belgikako janari-kamioien elkartea egiten ari dira kalean janari kamioiak legeztatzeko.
Brasilen, janari-kamioiak inauteri garaian eta futbol partida, kirol ekitaldi eta kontzertuen amaieran janaria zerbitzatzen zuten kamioiekin hasi ziren. Hala ere, kamioiak gourmet janaria zerbitzatzen hasi zirenean (prezio altuagoekin), janari kamioien moda behera egin zuen.
Kanadan, janari kamioiak, herrialde osoan daude, eta hainbat sukaldaritza eskaintzen dituzte, gazta ogitartekoak plantxan ogitartekoak barne.
Frantzian, janari kamioiak ohikoak dira kanpoko merkatuetan, baina jatetxeko kalitatezko janaria saltzen zuten amerikar estiloko kamioiak Parisen agertu ziren lehen aldiz 2012an.
Irlandako janari-kamioi guztiak Osasun Zerbitzu Exekutiboan (HSE) erregistratu behar dira eta Ingurumen Osasuneko Arduradunek (EHO) ikuskatzen dituzte.
Mexikon, 2013tik aurrera janari kamioiak gero eta ezagunagoak dira eta jabeek elkarte bat sortu dute merkataritza sektore honen profesionalizazioa eta hedapena lortzeko.
Erresuma Batuan, janari-kamioiak merienda-furgoneta edo hanburgesa-furgoneta gisa ezagutzen dira, eta errepidearen alboko bide nagusi ia guztietan aurki daitezke edo oinezkoen biztanleria handia duten guneetan, hala nola, herriko festetan edo hiriguneetan. Furgoneta hauek hamaika elikagai motatan espezializa daitezke, hala nola, erroskilak, hanburgesak, chili eta patata frijituak, baita janari etnikoetan ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Furgofarra: Uda ona izan dugu; festetan jende asko dabil, eta covida eta gero, gehiago. (Noiz kontsultatua: 2022-12-18).
- ↑ «American Chuck Wagon Association: Chuck Wagon History» americanchuckwagon.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
- ↑ (Ingelesez) Engber, Daniel. (2014-05-02). «Who Made That Food Truck?» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
- ↑ (Ingelesez) «Study identifies factors that contribute to food trucks' fast spread» University of Michigan News 2014-08-16 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
- ↑ (Ingelesez) «Gourmet Meals On Wheels» www.thefoodygram.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
- ↑ (Ingelesez) CNN, By Kate Springer. «Finally, food trucks hit the streets in Hong Kong» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).