[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Electronic Entertainment Expo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Electronic Entertainment Expo
Datuak
Izen ofiziala
Electronic Entertainment Expo
Izen laburraE3
Motaerakustazoka, urteroko gertakizuna eta biltzarra
Jarduera sektoreavideo game industry (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Sorrera1995eko maiatzaren 11
Desagerpena2023ko abenduaren 12a
2021eko ekainaren 15a
webgune ofiziala
Facebook: E3Expo Twitter: E3 Youtube: UCNy_lYhgyQAG1KAqv5DRUEw Edit the value on Wikidata

Electronic Entertainment Expo deritzona, E3 bezala ere ezaguna, bideo-jokoen industriako konbentziorik garrantzitsuena da. Erakusketak, soilik enpresetako langileei eta 16 urtetik gorako kazetariei sartzen uzten die.

E3a urtero maiatzeko hirugarren astean ospatzen da Los Angeleseko Konbentziogunean, Los Angeles hirian, Kaliforniako estatuan. Salbuespen bezala, 2007an uztailak 11tik 13ra ospatu zen Santa Monican, Kalifornia, eta 2009an uztailak 1etik 4ra ospatu zen Los Angelesen. Entertainment Software Association delakoaren arabera, 2005eko edizioan 70.000 bisitari baino gehiago izan ziren. Gaur egun, ekaina edo uztailean ospatzen da.

Bideo-joko garatzaile askok software eta hardwareari dagozkien euren sorkuntza eta berrikuntzak erakusten dituzte. Gainera, 1998tik E3ko bideo-jokorik hoberenarentzako sari bat ematen da.

2010eko E3a ekainak 14tik 17ra ospatu zen Los Angeleseko Konbentziogunean.

Lehen E3a 1995ean ospatu zen Interactive Digital Software Association erakundeak antolatuta (gaur egun Entertainmente Software Association). Hau sortua izan aurretik, bideo-joko garatzaile askok euren produktuak beste konbentzio eta erakusketa batzuetan erakusten zituzten, Consumer Electronics Show (CES) eta European Computer Trade Shown adibidez.

2007ko E3a, salbuespen gisa, Santa Monican ospatu zen uztailak 11tik 13ra. Edizio honetan hain jendetsua izan ez zedin eta bideo-jokoetan zentratuago egon zedin, elkarrizketa eta interaktibotasun gehiago emanez aldaketa batzuk egin ziren. E3an Wii edo Xbox 360 bezalako kontsolekin arrakasta handia izan zuen.

2009ko E3a ekainak 2, 3 eta 4an ospatu zen. Edizio honek hedabideen eta publiko orokorraren aurreikuspenak bete ahal izan zituen, 41.000 bisitari baino gehiago izan baitzituen. Zenbait berrikuntza aurkeztu ziren, horien artean Project Natal (ondoren Kinect bezala berrizendatua), mugimenduak, ahotsa eta aurpegiak ezagutzen dituen periferiko bat Xbox 360rentzat eta Sony Motion Controller, Kinecten antzera funtzionatzen duen mugimendu sentsore bat duen kontrola, PlayStation Eyerekin batera nabarmendu ziren. Sony eta Microsoften apustuek Nintendorekin, honen Wii kontsolarekin eta Wii Motion Plus periferiko berriarekin lehiatzea dute helburu. Gaur egun. E3ren azkeneko edizioa Los Angelesen ospatu zen eta erreportajea eta ohar periodistiko askoren gaia izan zen.

2010eko Electronic Entertainment Expon Nintendo 3DS eta Xbox 360 Slim kontsolak aurkeztu ziren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]