Ekozidio
Artikulu edo atal honen neutraltasuna zalantzan dago. Eztabaida orria erabil dezakezu neutraltasun zalantza horri buruzko iritzi trukea bideratzeko. |
Ordenamendu juridiko batzuetan, ekozidioa ingurumenean edo ekosistema batean gizakiak edo beste espezie batek sorrarazitako kalte larria da, hango izaki bizidunen biziraupena arriskuan jarri eta ingurumena guztiz suntsitzera ere hel daitekeena.
Stop Ecocide International erakundeak aditu indepeendienteen talde baten bitartez honelako definizioa sortu zuen:
Ingurumenean kalte larria, zabala edo iraunkorra eragiteko probabilitate handia dagoela jakinda egiten den edozein ekintza arbitrarioa edo legez kanpokoa.[1]
Horrez gain, hainbat esanahi zehazten dira:[1]
Arbitrariotzat hartuko da aurreikusitako abantaila sozial edo ekonomikoari dagokionez nabarmenki gehiegizkoak izango liratekeen kalteei jaramonik ez egiteko ausarkeriazko egintza.
Kalte larritzat joko da inguruneko edozein elementutan oso kaltegarriak diren aldaketak, asaldurak edo kalte nabarmenak eragiten dituen kalteak, giza bizitzen edo baliabide natural, kultural edo ekonomikoetan eragin larriak barne.
Zabala ulertuko da eremu geografiko mugatu batetik haratago doazen kalteak, estatuko mugetatik haratago doazen edo ekosistema oso bati edo espezie bati edo gizaki kopuru handi bati eragiten dioten kalteak.
Kalte iraunkortzat ulertuko da itzulezina den kaltea edo birsorkuntza naturalaren bidez arrazoizko epean konpondu ezin daitekeen kaltea.
Ingurumenak Lurra, bere biosfera, kriosfera, litosfera, hidrosfera eta atmosfera esan nahi du, baita kanpoko espazioa ere.
Ekozidio motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stop Ecocide International plataformaren arabera, ekozidio mota ezberdinak daude. Hauek dira:[1]
- Desforestazioa edo basogabetzea(Lur eremu baten baso landareen suntsipena): Honek milaka espezieen habitaten galera suposatzen du eta gizakien biziraupenean eragiten du. Desforestazioa eragiten duten jardueren artean hauek daude:
- Monolaborantza, abeltzaintza intentsiboa, meategien ustiapena, palma olioaren ekoizpena, suteak eta beste hondamendi naturalak (hauek gero eta ohikoagoak dira klima aldaketagatik)
- Ozeanoei eragindako kalteak. Eragiten duten jardueren artean hauek daude:
- Arrantza industriala eta gehiegizko arrantza (itsas ekosistemak suntsitzen dituzte eta biodibertsitatearen galera eragiten dute), plastikoek sortzen duten kutsadura, petroleo isurketak.
- Erregai fosilen isurketak (industria handiak, auto pribatuak etabar), armamentua eta hondamendi kimikoak, istripu nuklearrak.
- Lurra eta uraren kutsadura. Kutsadura mota hau sortzen duten jardueren artean hauek daude:
- Monolaborantza eta nekazaritzarako erabiltzen diren produktu kimikoak (kaltegarriak dira lurrarako eta gertuko ura kutsatzen dute), Ehungintza ekoizpenaren masifikazioa, petroleo isurketak eta frackingen bidez erauzitako petroleoa, beste batzuk hala nola mehatzaritza edo are bituminosoak.
Asmoa da ekozidioa bosgarren delitu gisa Nazioarteko zigor auzitegiaren Erromako estatutuan sartzea.[2]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekozidio hitza genozidio kontzeptuan inspiratuta dago. Genozidioak giza talde bat suntsitzeko borondatea esan nahi du. Ekozidio hitzak oikos eta cidio erroak batzen ditu. Grezierazko oikos erroak etxea esan nahi du(gaur egun “hábitat” gisa erabilia), eta latinezko cidio erroak hiltzea esan nahi du.[2]
Arthur Galston biologo estatubatuarrak izan zen ekozidio kontzeptua sortu zuenak. 70ko hamarkadan, Vietnamgo gudaren amaieran, bere erabilera zabaldu zen Agente laranjak Vietnamgo herritarretan eta naturan sortzen zituen kalteak salatzeko. AEBk herbizida hau erabili zuen Vietnamgo gerrillariak izkutatzen ziren basoak suntsitzeko. 1972 urtean, Olof Palme, Suediako lehen ministroa, Estatu Batuei ekozidioa egin izana leporatzen lehenengoa izan zen.[3]
Polly Higgins ekintzaileak lan egin zuen Ekozidioa Nazio batuen gorputz juridikoaren parte izateko.[2] Polly Higginsek 2010 urtean definizio hau aurkeztu zuen nazio batuen lege batzordean[4]:
“Ekozidioa lurralde jakin baten ekosistemen galera, kaltea edo suntsiketa hedatua da…horren ondorioz biztanleen gozamen baketsua larriki murriztu da edo murriztuko da.”
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «El ecocidio: todo lo que necesitas saber» verdeagua (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Altares, Guillermo. (2021-06-22). «Nace un delito contra el planeta: el ecocidio» El País (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bermejo, Cristina. (2022-07-22). «¿Qué es un ecocidio?» El Orden Mundial - EOM (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Polly Higgins. 2021-07-22 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |