Emily Warren Roebling
Emily Warren Roebling | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cold Spring, 1843ko irailaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Trenton, 1903ko otsailaren 28a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Cold Spring Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Aita | Captain Sylvanus Warren |
Ezkontidea(k) | Washington Roebling (1865 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitatea Georgetown Visitation Preparatory School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniari zibila eta ingeniaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Emily Warren Roebling (Cold Spring (New York), AEB,1843ko irailaren 23a – Trenton, AEB, 1903ko otsailaren 28a), estatubatuar ingeniaria izan zen. Ezaguna da Brooklyneko zubiaren amaieran egin zituen ekarpen erabakigarriengatik. Emily izan zen, hain zuzen, obrako ingeniari nagusia, Washington Roebling senarrak, paperaren gaineko ingeniari nagusiak, deskonpresio-sindromea garatu ondoren zubia eraiki bitartean. Autodidakta izan zen matematikan.
Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sylvanus eta Phoebe Warrenen alaba zen Emily. Cold Spring-en (New York) jaio zen, 1843ko irailaren 23an. Bikotearen 12 seme-alabetatik bigarrena zen.[1] Emilyk hezteko zuen interesa Gouverneur K. Warren neba zaharrenak babestu zuen. Harreman hurbila izan zuten beti.[2] Emily eta Washington berehala maitemindu ziren eta 1865eko urtarrilaren 18an ezkondu ziren.[3]
John Roebling Brooklyngo zubian lanean hasi zenean, ezkonberriak Europara joan ziren zubirako zimendatze-kaxen erabilera aztertzeko. 1867ko azaroan, Emilyk erditu zuen bikotearen seme bakarra, John A. Roebling II.[3]
Brooklyngo zubia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan azterketak amaitu ondoren, Emily eta Washington berri txar batekin hartu zituzten etxera itzultzean: Washingtonen aita tetanosez hil zen eta zubia eraikitzeaz arduratu behar zuten berehala.[4] Proiektuan sartzen ari zen bitartean, Washingtonek deskonpresio-sindromea garatu zuen, zubia zimendatzeko kaxa pneumatikoak erabiltzen hasi baitziren. Hala ere, artean ez zekiten giza organismoan gainpresioak zer ondorio kaltegarri izan zitzakeen, eta, ondorioz, ohean etzanda geratu zen.[5][6] Orduan bihurtu zen Emily "lehen emakume landa-ingeniaria", eta zubia amaitzeaz arduratu zen.[3]
Bere gaixotasunean senarra bisitatzen zuen pertsona bakarra izanik, Emilyk Washingtoneko informazioa ematen zien laguntzaileei eta zubian egindako lanaren bilakaeraren berri ematen zuen. Hala, materialen erresistentziari, tentsioen azterketari, altzairuzko kableen eraikuntzari eta katenaria-kurben kalkuluari buruzko ezagutza handia garatu zuen, Washingtonen ikasketen bidez.[7] Emilyren ezagutza osatu egin zen aurretik zuen interesagatik eta senarra ingeniari nagusi izendatu ondoren garatutako zubien eraikuntzari buruzko azterlanagatik. Hurrengo hamalau urteetan, etengabe aritu zen Emily Brooklyneko zubia amaitzen. Ingeniari nagusiaren erantzukizun gehienen ardura hartu zuen, eguneroko ikuskapena eta proiektuen erabilera barne. Emilyk eta haren senarrak zubia etengabe eraikitzea planifikatu zuten. Emilik berak politikariekin, ingeniari aurkariekin eta zubian lan egiten zuten guztiekin egin zuen borroka, jendeak uste baitzuen berak diseinatu zuela zubia.[3]
1882an, Washingtonen ingeniari buru titulua arriskuan egon zen, gaixotasunagatik. Horri eusteko, Emily ingeniari eta politikarien bileretara joan zen senarra defendatzeko. Bien lasaitasunerako, politikariek ondo erantzun zieten Emilyren diskurtsoei, eta Washington senarrak Brooklyngo zubiko ingeniari nagusia izaten jarraitu zuen.
Washington buru zela, 1883an osatu zuten zubia. Inaugurazio ofizialaren aurretik, oilarra garaipen seinale zeramala, Emily Roebling izan zen gurdian zubia gurutzatu zuen lehena. Inaugurazio-ekitaldian, Abram Stevens Hewitt-ek emandako hitzaldi batean ohoratu zuten Emily, eta hark hauxe esan zuen:
Zubia "emakume baten debozio sakrifikatuaren eta luzaroan baztertutak izan ziren goi-mailako hezkuntzarako gaitasunaren eredu zela.".[8]
Gaur egun, Brooklyneko zubiak Emilyren, senarraren eta aitaginarrebaren oroimenari buruzko plaka bat du.[8]
Zubiaren ondoren
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubia amaitu ondoren, Roebling familia Trentonera (New Jersey) joan zen bizitzera. Han, Emilyk Estatu Batuetako Gerra Hispaniarrean parte hartu zuen gizarte-erakundeetan, hala nola Sorospen Elkartean, eta Chicagoko Kolonbiako Mundu Erakusketan parte hartu zuen Board of Lady Managers for New Jersey (New Jerseyrako emakume administratzaileen kontseilua).[9] Bidaia asko ere egin zituen; 1896an Victoria Erreginaren aurrean egon zen eta Errusian egon zen Nikolas II.aren koroatzeko.[8] Bere heziketarekin ere jarraitu zuen, eta legeetan titulu bat jaso zuen New Yorkeko Unibertsitatean.[10] 1903ko otsailaren 28an hil zen arte, familiarekin batera pasatu zuen bizitza osoa, eta aktibo egon zen gizartean eta mentalki.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Roebling, Emily Warren: "Notes on the Warren Family" in the Appendix, p. 446, "The Journal of the Reverend Silas Comfort", Lippincott, Philadelphia, 1903
- ↑ Weingardt, Richard: "Engineering Legends: Great American Civil Engineers
- ↑ a b c d Logan, Mary: "The Part Taken by Women in American History", p. 297.
- ↑ Petrash, Antonia: "More than Petticoats: Remarkable New York Women", p. 82.
- ↑ Petrash, Antonia: "More than Petticoats: Remarkable New York Women", p. 83.
- ↑ Butler WP. (2004). «Caisson disease during the construction of the Eads and Brooklyn Bridges: A review» Undersea and Hyperbaric Medicine 31 (4): 445–59. PMID 15686275..
- ↑ Weingardt, Richard: "Engineering Legends: Great American Civil Engineers", p. 58.
- ↑ a b c Historical Marker Database Photo of Emily Warren Roebling plaque
- ↑ Logan, Mary: "The Part Taken by Women in American History", p. 298.
- ↑ a b Petrash, Antonia: "More than Petticoats: Remarkable New York Women", p. 88.