Delclaux bulegoak
Delclaux bulegoak | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°56′W / 43.26°N 2.94°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1953 |
Arkitektura | |
Delclaux bulegoak Bilboko eraikin bat da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abando eta Indautxu auzoen artean dago, bi kaleetara ematen duen eraikina da: alde bat Errekalde zumarkalearen 30. zenbakian dago, eta bestea Iparragirre kalearen 21. zenbakian dago, San Jose Mendikoaren eliza eta Iparragirre kalearen 19. zenbakiko etxebizitzen alboan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1938an Calixto Emiliano Amann arkitektoak proiektatu eta 1953an haren semea zen Emiliano Amann Puente arkitektoak amaitu zuen.
Gaur egun, Errekalde zumarkaleko aldean, Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoak daude.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fatxada monumentala du, osaketa zehatz eta zaindutako simetriaz egituratua. Errekalde zumarkalera begira dagoen aldea nahitan eraikitako fatxada monumental batez osatua dago. Estatubatuar bulego eraikinen usadioan oinarritua dagoen eraikina da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |