Bilbao Arena
Bilbao Arena | |
---|---|
Bilbao Arena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′08″N 2°55′33″W / 43.2522°N 2.9258°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2010 |
Inaugurazioa | 2010eko iraila |
Jabea | Bilboko Udala |
Kirola | saskibaloia |
Erabiltzailea | Bilbao Basket |
Edukiera | 10.014 |
Arkitektura | |
Bilbao Arena Bilboko kirol pabilioi handiena da. Bilbao Basket saskibaloi taldearen jokalekua da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miribilla eta Bilbi (Bilbo Zaharra) auzoen artean kokatua dago, Askatasunaren etorbidearen 13. zenbakian.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko irailean inauguratu zen. Javier Pérez Uribarri arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]10.100 pertsonako edukiera du. Bertan, Bilboko udal kiroldegia dago eta pabilioia bera funtzio anitz burutzeko balio du.
-
Idazkuna eraikinaren atarian
-
Gallastegi kaleko ikuspegia.
Garraiobidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pabilioiak estalpeko parking bat badu ere, plaza gutxi daude eta garraio publikoaz bertaratzeko diseinatua dago, nahiz eta oinez metro asko ibili behar diren hurbileneko tren, metro edo tranbia geltokietatik.
Autobusa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Partida egunetan autobus anezka zerbitzua eskaintzen du Bilbobusek, Askatasuna / Parkea izeneko geltokian. Autobusak partida hasi baino ordubete lehenago irteten dira, eta partida amaitu ondoren itzultzen dira, 10 minutuko maiztasunaz.
Metroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zazpi Kaleetako geltokia Bilboko metroaren 1., 2. eta 3. lineei dagokio, eta pabilioitik oinez 15 minutura dago.
Trena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Renfe Aldiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Miribillako geltokia Renfeko Aldirien C-3 lineari dagokio, eta pabilioitik oinez 5 minutura dago.
- Zabalburuko geltokia Renfeko Aldirien C-1 eta C-2 lineei dagokio, eta pabilioitik oinez 10 minutura dago.
Euskotren
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atxuriko geltokia Euskotrenen E4 lineari dagokio, eta pabilioitik oinez 10 minutura dago.
- Zazpi Kaleetako geltokia Euskotrenen E1 eta E3 lineei dagokio, eta pabilioitik oinez 15 minutura dago.
Tranbia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atxuriko geltokia pabilioitik oinez 10 minutura dago.
- Riberako geltokia pabilioitik oinez 10 minutura dago.
Lagun bilduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ligan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | Guztira | Altuena | Baxuena | Bataz-bestekoa |
---|---|---|---|---|
2010–11ko ACB | 165.235 | 8.793 | 7.014 | 7.868 |
2011–12ko ACB | 156.016 | 10.014 | 8.039 | 8.668 |
2012–13ko ACB | 170.562 | 10.014 | 6.917 | 9,476 |
2013–14ko ACB | 154.650 | 10.000 | 7.610 | 9.097 |
Europako txapelketetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | Guztira | Altuena | Baxuena | Bataz-bestekoa |
---|---|---|---|---|
2011–12ko Euroleague | 88.686 | 10.014 | 7.436 | 8.869 |
2012–13ko Eurocup | 62.429 | 10.006 | 6.098 | 7.804 |
2013–14ko Eurocup | 44.429 | 8.431 | 4.583 | 5.554 |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- Bilbao Arena. Bilboko Udal webgunea (Gaztelaniaz)