Daisetsuzan Parke Nazionala
Itxura
Daisetsuzan Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Asahi-dake |
Mota | national parks of Japan (en) |
Azalera | 2.267,64 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°39′37″N 142°51′29″E / 43.6603°N 142.8581°E |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hokkaido |
Daisetsuzan Parke Nazionala (japonieraz: 大雪山国立公園 Daisetsuzan Kokuritsu Kōen ) Japoniako Hokkaido uhartearen erdialdean dagoen Parke Nazionala da. 1934an ezarri zen. Japoniako Parke Nazional handiena da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Daisetsuzan izenak "mendi elurtu garaiak" esan nahi du. 2.000 metrotik gorako 16 tontor hartzen ditu, denetan garaiena Asahi-dake (2.291m) da. Hiru mendi multzo daude:
- Daisetsuzan multzo bolkanikoa: Parkearen iparraldea hartzen du. Bertan dagio Asahi-dake mendia.
- Tokachi multzo bolkanikoa: Parkearen hegoaldea hartzen du. Mendi garaiena Tokachi (2.077m) da.
- Shikaribetsu multzo bolkanikoa: Parkearen ekialdea hartzen du. Bertan dago Ishikari mendia (1.967m), uharteko ibai luzeena den Ishikari ibaia bertan sortzen da.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi suprefeturen artean dago Daisetsuzan Parke Nazionala, Kamikawan eta Tokachin. Inguruan dago uharteko bigarren hiri handiena ere, Asahikawa.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Asahi-dake mendia.
-
Sōunkyōko arroilak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz)(Ingelesez) Daisetsuzan Parke Nazionalaren webgunea