Chichibu Tama Kai Parke Nazionala
Chichibu Tama Kai Parke Nazionala | |
---|---|
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Kitaokusenjō (en) |
Mota | national parks of Japan (en) |
Azalera | 1.262,59 km² |
Eponimoa | Chichibu region (en) Western Tokyo (en) Kai probintzia |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°54′N 138°43′E / 35.9°N 138.72°E |
Mendikatea | Okuchichibu Mountains (en) |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Saitama |
Chichibu Tama Kai Parke Nazionala (japonieraz: 秩父多摩甲斐国立公園 Chichibu Tama Kai Kokuritsu Kōen ) Japoniako Honshu uhartearen erdialdean dagoen Parke Nazional ezaguna da. 1950ean ezarri zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parke Nazionala 1936an ezarri zen eta Japoniako lau Parke Nazional garrantzitusenen artean dago. 1950an Izu uharteak barneratu ziren Parkean. Tokiotik hain gertu egonik oso bisitatua da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso eremu zabala hartzen du, 1.216 km², eta lau prefeturatan zabaltzen da, Saitama, Yamanashi, Tokio eta Nagano.
Okuchichibu mendikatea (japonieraz: 奥秩父山塊 Okuchichibu Sankai ) dagoen eremua hartzen du Parke Nazionalak. Mendikateko zortzi mendik 2.000 metro baino gehiagoko altuera daukate.Kobushi mendia (japonieraz: 甲武信岳 ) esate baterako 2.475 metrotaraino altxatzen da. Hala ere mendi famatuenak Mitsumine (japonieraz: 三峰山 ) (tontorrean 2.000 urte dituen santutegia dauka), Mitake (japonieraz: 御岳山 ) (929m) eta Mito (1528m) dira, azken hau Japoniako 100 mendi onenen zerrendan sartu zuten 1997an.
Yamanashi eta Saitama prefeturetan ibilbide ugari daude. Toki aipagarriak dira Daibosatsu pasabidea, 1897m-taraino igotzen dena, eta Nishizawa arroila.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Okuchichibu mendiak.
-
Mitake mendiko santutegia.
-
Basoa.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionalaren webgunea