Juan Mari Lujanbio
Juan Mari Lujanbio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasai Donibane, 1961eko urriaren 7a (63 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Juan Mari Lujanbio Puy (Pasai Donibane, 1961eko urriaren 7a) traineru estropadetako patroi onenetakoa izan da, Kontxako 5 Bandera, 2 Espainiako Txapelketa eta 3 Liga irabazi ditu besteak beste. Bere aita den Jose Angel Lujanbiok ere bost Kontxako Bandera lortu zituen.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pasai Donibanen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1983an egin zuen debuta San Juango traineruan eta 80. hamarkadan tripulazio handia gidatu zuen, 3 Kontxako Bandera eta Espainiako txapelketa bat irabazi zituena besteak beste. 1991eko denboraldia bukatu zenean ordea istilu larriak izan ziren klubean eta arraunlari titularrek klub berria sortu zuten, Donibaneko Arraunlariak izenekoa. Punta puntako taldea zen eta Juan Mari Lujanbio bertan patroi aritu zen 1998 arte. Tarte horretan hainbat garaipen lortu zituen, bereziki denboraldi bikaina 1995ekoa izan zen Kontxa eta Euskal Liga irabazi baitzituen.
Kantabrian, Bizkaian eta Donostian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zikloa bukatua zela iritzita, 1999an aitak goraka zetorren Astillerora eraman zuen. Bi urte egin zituen bertan eta 2000an Espainiako txapelketa eskuratu zuen. 2002an Castro Urdialesen aritu zen, eta bertan Liga eta bere bosgarren Kontxa eskuratu zituen Lujanbiok. 2003 urtea ez zen hain ona izan eta 2004 denboraldian Urdaibai gidatu zuen eta taldeak lehenengo TKE Liga eskuratu zuen.
Ordutik aurrera noizbehinkako agerraldiak egin ditu, 2006 eta 2010ean Donostian eta 2008an eta 2012an Castro Urdialesen, izan ere beste kirol batzuetan aritu izan da, zaldiekin eta txakur lera asterketetan batez ere.
Sei urteko etenaren ondoren Santurtzirekin lehiara itzuli zen eta TKE Ligako hainbat bandera eskuratu zituen. 2021ean Pedreñara itzuli zen eta Kantabriako estropadak aise irabazteaz gain KAE Ligan maila bikainean aritu zen taldea. Azken unean ordea hirugarren egin eta ez zen igoera play-offetarako sailkatu.
Juan Mari Lujanbio arraunketa uzteko nahia azaldu bazuen ere 2022an Fortunarekin aritu zen Beteranoen Ligan eta hamaika banderatik zortzi eskuratuta txapeldunak izan ziren. 2023an berriz izan zen Ligako txapelduna eta Euskadiko txapelketa ere irabazi zuen. 2024an Pedreñara itzuli zen hirugarren aldiz.
Hona hemen patroitzan ibili izan den taldeen hurrenkera.
Taldea | Denboraldia/k |
---|---|
San Juan | 1983-1991 |
Donibaneko Arraunlariak | 1992-1998 |
Astillero | 1999-2000 |
Pedreña | 2001 |
Castro Urdiales | 2002-2003 |
Urdaibai | 2004 |
Donostia Arraun Lagunak | 2006 |
Castro Urdiales | 2008 |
Donostiarra | 2010 |
Castro Urdiales | 2012 |
Santurtzi | 2019 |
Pedreña | 2021 |
Fortuna (Beteranoak) | 2022-2023 |
Pedreña | 2024 |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontxako Banderak (5): 1986, 1988, 1990, 1995 eta 2002.
- Txapelketak:
- Espainiako Traineru Txapelketak (2): 1991 eta 2000.
- Euskadiko Traineru Txapelketak (2): 1985 eta 1990.
- Beteranoak (1): 2023.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketa (2): 1991 eta 1992.
- Bizkaiko Traineru Txapelketa (1): 2004.
- Kantabriako Traineru Txapelketa (3): 2000, 2002 eta 2021.
- Ligak:
- Euskal Ligak (2): 1995 eta 2002.
- TKE Ligak (1): 2004.
- Nerbioiko Sari Handia (3): 1985, 1988 eta 1992.
- El Corte Ingles Bandera (4): 1985, 1988, 1992 eta 2002.
- Zarauzko Ikurrina (4): 1989, 1990, 2004 eta 2008.
Besterik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012an ETBko El conquistador del fin del mundo saioan kapitain lanak egin zituen eta arraun eremutik kanpora ezagun bihurtu zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopedia.