[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Getaria (Lapurdi)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Getaria
 Lapurdi, Euskal Herria
Getaria, Nazioarteko Espazio Estaziotik ikusia. Goian, eskubian, Bidarte.


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaDonibane Lohizune
Izen ofiziala  Guéthary
AuzapezaMarie-Pierre Burre-CassouAlbert Larrousset (2008-2014)
Posta kodea64210
INSEE kodea64249
Herritarragetariar
Geografia
Azalera1,4 km²
Garaiera0-73 metro
Distantzia15 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria1.329 (2018:  −5)
alt_left 711 (%53,7) (%46) 609 alt_right
Dentsitatea915 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 22,35
Ugalkortasuna[1]‰ 33,14
Ekonomia
Jarduera[1]% 73,02 (2011)
Desberdintasuna[1]% 1,24 (2011)
Langabezia[1]% 10,04 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 11,23 (2010)
Erabilera% 0,72 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1633. urtea
Webguneahttp://www.guethary.fr/

Getaria Lapurdiko udalerri bat da, Lapurdi Itsasegian kokatua. Kostaldeko N-10 errepidean eta Donibane Lohizune eta Biarritz udalerrien artean dago, Bidarte udalerriaren alboan.

Gaur egungo hipotesi nagusia da Getaria izenaren jatorria (hala Lapurdiko herri honi dagokionez, nola Gipuzkoakoari dagokionez) latinezko cetaria hitza dela. Latin klasikoan [ketaria] ahoskatua, arrain kontserbak egiteko tokiaren izena zen. Hain zuzen ere, arrain kontserbagintzako erromatar instalazioen aztarnak aurkitu dira bi Getaria herrietan.

Lapurdiko kostako udalerria da, Donibane Lohizuneko kantonamenduan. Muga hauek ditu: iparraldean, Kantauri itsasoa eta Bidarte; ekialdean, Bidarte; mendebalean, Kantauri itsasoa eta Donibane Lohizune, eta hegoaldean, Ahetze eta Donibane Lohizune.

Gaur egun, Getaria garbi horrek eta bertako hondartza erauntsiek milaka kanpotar eta turista erakartzen ditu, uda garaian behintzat. Surfa eta urpeko arrantza atsegin dutenentzat oso egokia da.

Badirudi mundu honetako eta besteko botereek udalerriaren 11 km2 banatu dituztela: udaletxea geratu da bainu hartzaileen, trenbidearen eta hondartzetarako bidearen inguruan. Aitzitik, San Nikolas eliza garai bateko herrigunearen muino gainean geratu da, inguruan hotelak eta bizitza bakarreko etxe xarmantak dituela. Elizak harrizko kanpai horma du, eta barruan pietate bat, oso trauskil landua. Albo batean soin bat dago: Mugaburu monsinorea (1850-1910), Getariako semea eta Tokioko artzapezpikua.

Herri lasai horrek Pirinio aurreko berde gozoan ageri diren etxe zuriekin, bisitarientzako hotelak ditu, haietako batzuk lorategi eta guzti, esate baterako Pereria, lorategi ederra duena.

  • Behereta
  • Elizaldea
  • Haizpuru
  • Kostaldia
Getariko hondartza eta itsaslabarraren ikuspegi panoramikoa.

Portu bat bazegoen Getarian erromatarren garaian, azken urteotan eginiko aurkikunde batek erakusten duen bezala. 1193. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Getariako herria. Arrantzale herria izan da Getaria, eta balearen arrantzan nabarmendu zen XIII - XV. mendeetan. Talaia, piraten eta baleen begiratokitzat izan zen erabilia. Baleak ikusten zituztenean, traineruetara jo eta haren atzetik joaten ziren; piraten erasoak pairatzean, aldiz, Ahetzerako bidean dagoen Ostalapia baserrian (Donejakue bidean) hartzen zuten babesa.

Hasieran, Getaria Bidarteren zati zen.[2] Nolabaiteko autonomia 1580. urtean lortu zuen eta 1633. urtean udalerri independente bihurtu zen.[3] 1659an, Louis XIV.a Frantziakoa udalerritik igaro zen, Donibane Lohizunera ezkontzera zihoala.

Pereire anaiek burdinbidea Landetan eta Euskal Herrian barrena hedatu ahala, Getariara ere heldu zen. 1861eko urrian, prefetaren agindu batean oinarrituz eta 'onura publikoa'ren izenean, Compagnie du Midik Getarian desjabetzeak egiteko erabaki bat plazaratu zuen, herriaren erdigunea bete-betean kaltetzen zuena; 65 jabetzari eragiten zien. Erdiguneko ostatuak, bolo jokoak, zuhaitzak eta Marienea pilota plaza eraitsiak edo kaltetuak izan ziren, eta pilota plaza egungo kokapenera lekualdatua.[4] Herritarrek, Ibarburu (Dibarboure) auzapeza buru zutela, protesta egin zuten, linea desbideratzea edo, bestela, eraikinok beste toki batean altxa zitzatela eskatuz. Haatik, ez ziren entzunak izan, eta kalte-ordaina soilik eskuratu zuten, Baionako epaitegi batek 1863ko abenduan hala berretsita.[5]

Getaria bainuetxe-toki bihurtu zen, bere hondartza eta algei esker eta 1959. urtetik aurrera, surf egiteko lekua ere bada, Biarritzen eta Donibane Lohizuneren artean duen posizio estrategikoa dela kausa.

Turismoa da udalerriko ekonomia jarduera nagusia.

Getariako populazioak goranzko joera izan du bi mendez, nahiz eta txikia izan hazkundea inguruko beste herri batzuekin alderatuta. XIX. mendearen erdialdean 600 biztanle inguru zituen, eta XX. mendearen bukaerarako 1.200 biztanle izatera iritsi zen.

Getariako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE
Getariako geltokia.

RN-10 errepide ohiak (egun RD 810 errepideak) gurutzatzen du udalerria iparraldetik hegoaldera. Hegoalderantz Hendaia eta Donibane Lohizunerantz doa eta iparralderantz Bidarte eta Baionara.

A-63 autobideak ere gurutzatzen du udalerria, dena den, ez dauka sarrera edo irteerarik bertan, irteera hurbilenak Biarritz-la-Négresse (iparraldean) eta Donibane-Lohizune Iparraldea (hegoaldean) dituelarik.

Getariak geltokia du Bordele-Irun trenbidean.

Bertako euskalkia lapurtera da, eta euskaldunak % 22 dira.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Getariako bestak abenduaren 6an dira, San Nikolas egunean, baina hurrengo igandean ospatzen dituzte.

Getariar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrian jaiotakoez gain, XX. mendean arteetan gailendutakoen artean Getariak hartu zuen ospeak sona handiko hainbeste lagun erakarri zituen; haietako asko bertan urte luzez bizi edota bertan hil eta lurperatuta daude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
  3. Pirinio Atlantikoetako departamentu-artxiboak, G 148
  4. Moreau, R. (Gilbert. D.) 1987, 113-121
  5. Moreau, R. (Gilbert. D.) 1987, 114-119. or.

  • Desport, Gilbert. (1987). «Les expropiations ferroviaires de la ligne Bayonne-Hendaye (1861-1863)» Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne (Bayonne: Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne) 143 (Le chemin de fer à Bayonne; eta dans le Sud-Ouest).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi