[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Urketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urketa
 Lapurdi, Euskal Herria
Urketako Herriko Etxea.


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaErrobi-Aturri
Izen ofiziala  Urcuit
AuzapezaRaymond Darricarrere ( DVD)Barthélémy Bidégaray (2008-2014)
Posta kodea64990
INSEE kodea64540
Herritarraurketar
Geografia
Azalera13,69 km²
Garaiera0 - 66 metro
Distantzia13 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria2.606 (2018:  69)
alt_left 1.265 (%43,4) (%42,1) 1.227 alt_right
Dentsitatea171,22 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 17,56
Ugalkortasuna[1]‰ 55,56
Ekonomia
Jarduera[1]% 73,01 (2011)
Desberdintasuna[1]% 5,92 (2011)
Langabezia[1]% 5,95 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 9,02 (2010)
Erabilera% 0,46 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.urcuit.fr/

Urketa Lapurdiko udalerria da. Hiriburuko Kantonamenduan dago kokatua.

Urketa Aturri ibaiaren ertzean dago, Lapurdiren iparraldean. Udalerritik Aturriren adarra den Ardanabia igarotzen da, eta azken honen adarrak diren Kondistegi eta Ur Handia. Herria itsas mailaren gainetik 50 metrora dago.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Portu
  • Burgada
  • Plaza
  • Xathortegi
Hilarria

Urketa toponimoa hainbat formatan agertu da XI. mendetik aurrera: Auricocta (1083), Orcuit (1120), Auricocto (1170), Auricoctus, Orquuit, Sanctus-Stephanus de Auricocta eta Orcuit, Orquet, Orcuit eta Orquieta (1249).

1097. urtean Baionako elizbarrutiko elizgizona zen Guilhem izeneko batek, itxuraz Urketako jaunaren semea zenak, Saint-Etienne d'Urcuit lekuko detxemen zati bat eskaini zuen kalonje gisa botoak esan zituenean.

1283-1293 urteetan Urketako basoetako egurra erosi zuen Baionak bere ontzioletan erabiltzeko.

Frantziako Iraultzan herriari izena aldatu eta Laurier izena jarri zioten. Napoleondar Gerretan Frantziako armadari laguntzeko janari konfiskatzea burutu zen herrian, 1813ko azaroaren 16an.

XIX. mendearen lehen erdialdean 1.000 biztanle izatera iritsi zen Urketa, baina ondoren beherako joera hartu zuen populazioak. 1950eko hamarkadan 700 biztanle ingururekin behea jo ondoren, hazkunde nabarmena izan zuen ordutik, eta XXI. mendearen lehen hamarkadan 2.000 biztanleen kopurua gainditu zuen.

Urketako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE
Alkatea Agintaldia Alderdia
Henri Placé 1983-1989 RPR
Henri Placé 1989-1995 RPR
Michel Irigaray 1995-2001
Barthélémy Bidégaray 2001-2008
Barthélémy Bidégaray 2008-2014
Barthélémy Bidégaray 2014-2020
Doneztebe eliza
Herriko frontoia

Lehen hezkuntzako eskola du Urketak.

Heriko jaiak Mendekostean eta abuztuko lehen igandean ospatzen dira.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.