Benbulbin
Benbulbin Binn Ghulbain | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 527 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | Errepublika_type:_scale:_dim:_globe:Earth 54°22′N 8°28′W / 54.37°N 8.47°W |
Honen parte da | Ben Bulben, Gleniff and Glenade Complex (en) |
Mendikatea | Dartry mendiak |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Connacht |
Irlandaren banaketa administratiboa | Sligoko konderria |
Benbulbin, Ben Bulben edo Benbulben, irlanderaz Binn Ghulbain, Irlandako Sligo konderrian dagoen mendi bat da, Dartry mendiak deritzon mendilerroan, "Yeats herrialdean".
Benbulbin mendia babestutako eremua da, geologia aldetik garrantzi handiko lekua baita. Urrutitik edonondik ikusten dela ere mahai baten itxura du.
Igoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendi honetako iparraldeko amildegiaren eskalada eguraldi txarrarekin arras arriskutsua da, alboan duen Atlantiko itsasoaren haize bortitzek mendia zuzen-zuzenean jotzen baidute. Aldiz, hegoaldeko magalaren oinezko igoera erraza da.
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]William Butler Yeats irlandar olerkariaren Under Ben Bulben ("Ben Bulben Pean") olerkia nagusiki mendi honen eta Yeats lurraldearen deskribapena da, idazlea eskualde honetaz zeharo maitemindua baitzegoen. Olerkia The Irish Times egunkarian argitaratu zuen:
Under bare Ben Bulben's head Cast a cold eye |
Ben Bulben mendikaxko bilutsiaren pean Begirada hotzez begiratu |
Zelta Ilunabarra olerkian ere mendia eta bere ekaitzen ospearen aipamena egiten du:
« | But for Ben Bulben and Knocknarea, Many a poor sailor'd be cast away. Baina Ben Bulben eta Knocknarea inguruan, Itsasgizon dohakabe bat baino gehiago hondoratu izan da. |
» |
Zelta Ilunabarra, William Butler Yeats |
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlandar mitologiaren hainbat kontakizun eta ipuinen kokalekua ere bada.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
William Butler Yeatsen hilobia eta atzean Benbulbin mendia.
-
Iparraldeko magala.
-
Hegoaldeko magala.
-
Iparraldeko magalaren ikuspegia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Irlanda |
- Turismo informazioa (Ingelesez)
- Binn Ghulbain mendiaren eskalada (Ingelesez)