[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Auñamendi (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Auñamendi mendiaren inguruko mitologiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Auñamendi (argipena)».


Auñamendi, Erronkari eta Bearnoren arteko mendia, tontorra 2.507 metrotan dago kokatuta.

Sakontzeko, irakurri: «Auñamendi»

Bertako jendeak uste omen zuen Jona Gorri izeneko izakia hantxe bizi zela. Jona Gorri hau, Mariren izenetako anitz bat izan daiteke Barandiaranen eta beste zenbait adituen ustez.

Marvaliek berriz, ireluaren izena Jauna Gorri dela dio. Argi dagoena zera da; Jona Gorri edo Jauna Gorri hau eta Auñamendiko tontorra bera euskal mitologiaren zenbait sinesmen eta elezaharrekin lotuta daudela, eta bere ospea Euskal Herriko mugak gainditzen dituela, Bearno, Bigorra eta Aragoiaraino helduz.

Euskaldunentzat gainera, gailur beraren izenak bere kokapen propioa gainditu du, eta Pirinio guztia izendatzeko erabilia izan da, "Auñamendiak".

  • Inguruko herrietan, eta askoz urrutiago ere, zera sinisten dute; Auñamendi menditik eta bertako irelua den Jona Gorrik sortuak, hedatzen direla uztak hondatzen dituzten ekaitzak. Zehatzago, mendebaletik datozen ekaitzak.
  • Auñamendiko tontorrean bizi den Jona Gorrik, ekaitzak sortzeko ahalmena dauka, eta inguruko zein urrutiko haranen aurka zuzentzen ditu.

Jona Gorri honek jauregi miresgarri bat dauka Auñamendiko tontorrean, eta Baretousen esaten dutenez, bertan sortzen diren zenbait landareek hilezkortasuna ematen dute.

Landare hauekin egindako likoreak nahiko indarra emango zion edozein gizakiari, Jona Gorriren jauregiaren zein bertako lorategien zaindariak diren "Peluts" erraldoaik gainditzeko.

Peluts hauek Jona Gorriren altxorrak gordetzen dituzte Auñamendiko lapiaz izugarriaren leize sakonenetan.

Peluts gaskoi hauek euskal basajaunaren antza handia dute, eta baliteke irelu bera izatea, kasu honetan Mariren zerbitzupean.

Jean Charles Borda Auñamendiko gailurrera igotzen saiatu zen, Lescun herriko jendearen haserrea eta beldurra piztuz, Jona Gorriren mendekuaren beldurrez

Mendiko gailurretan jauregi miresgarrien inguruko sinesmena, Pirinioetan nahiko zabalduta dago, Aneto mendiaren kasuna bezala. Beste aldetik, toponimian ohikoa izan da Pirinioetako mendi gailurrei "ola" (borda edo txabola) izena jartzea. Pallarseko Mari-ola mendia, esate baterako.

  • Aspeko haranean elezahar hau kontatzen dute:

Bere artaldea Lescun zirkoan larretzen zuen Peyoun izeneko artzai batek Auñamendiko tontorrera igo zen Jona Gorriren lorategitik landare bat lapurtzeko asmoz. Baian irelua tximista eta trumoien artean atera zitzaion artzainari. Artzainak Jaungoiko kristauari laguntza eskatzeko astia izan zuen hala ere, eta bat-batean bere burua mendiaren oinean ikusi zuen.

Hala ere apaiz bat etorri behar izan zitzaion bere senera berriro etortzeko, jasandako izua eta gero burutik jota zegoelako Peyoun.

Elezahar honetan zenbait elementu ikusten dira beste antzeko elezaharrekin amankomunak; hasteko pertsona ausart bat lehenego sinesmen paganoen tabu bat apurtzen du, irelu edo tokiko Jainko-Jainkosei aurre egiten. Gero pertsonai hauen mendekuari edo zigorrai aurre egiteko, Jainko kristauaren eta bere apaizen laguntza eskatzen du eta osta osta salbatzea lortzen du beraien laguntzaz. Beste hainbatetan bezala, elezahar honek aurreneko erligioaren eta sinesmenen gaineko kristautasunaren garaipena sinbolizatzen du.

  • Elezaharren artean, benetako gertaera bat. Frantziar iraultza baino lehen, Jean-Charles de Borda Matematiko, politogo eta marinel akitzetarrak istiluak izan zituen Lescungo herritarrekin arrazoi sinple bateagatik. Auñamendiko gailurraren igoera saiatzeagatik. Bertakoak beldur ziren Jona Gorriaren heserreaz norbaitek bere egoitzan sartzen saiatzen bazen. Honek adierazten digu zer punturaino sartuta zegoen sinesmena hau haran piriniar hauetan.
"Peluts"ek Auñamendiko lapiaz handiko leizeetan gordetzen omen dute Jona Gorriren altxorra
  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.
  • Olivier de Marliave et Jean-Claude Pertuzé, Panthéon Pyrénéen, Toulouse, Loubatières, 1990.
  • "Les douze mystères". Julien Vinson, Le Folk-lore du Pays basque, Paris, Maisonneuve, 1883

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]