Atlas Ertaina
Atlas Ertaina | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Jbel Bou Naceur (en) |
Garaiera | 3.356 m |
Mota | mendikate eta eskualde geografiko |
Luzera | 350 km |
Azalera | 23.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°30′N 4°30′W / 33.5°N 4.5°W |
Honen parte da | Maroko |
Mendikatea | Atlasa |
Geologia | |
Garaia | Triasiko |
Atlas Ertaina (amazigeraz: ⴰⵟⵍⴰⵙ ⴰⵏⴰⵎⵎⴰⵙ, Atlas Anammas; arabieraz: الأطلس المتوسط, al-Aṭlas al-Mutawassiṭ) Marokoko Atlasaren zati den azpimendikatea da. 350 kilometrotan zehar hedatzen da, herrialdearen hego-mendebaldetik ipar-ekialdera, Rif eta Atlas Garaiaren artean. 2,3 milioi hektareako azalera hartzen du, hau da, herrialde horretako mendi garaiko domeinuaren % 18.
Khenifra, Ifrane, Boulmane, Sefrou, El Hajeb probintziak okupatzen ditu batez ere, baita Taza eta Beni Mellal probintzien zati bat ere — «Atlas Ertaineko Atea» izenez ezagutzen dena —.
Kate hori Atlas mendigunekoa da, eta, zehazkiago, Marokoko Atlasaren hiru zatietako batekoa — beste biak Atlas Garaia eta Antiatlasa dira.
Atlas Ertaina ezohiko xarma duen lurraldea da, eta fauna- eta flora-biodibertsitatean duen aberastasunak turismorako bokazioa duen eremu bihurtzen dute.[1] Artzaintza lehen baliabide ekonomikoa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Marshall Cavendish Corporation. 2006. World and Its Peoples, Published by Marshall Cavendish, ISBN 0-7614-7571-0, ISBN 978-0-7614-7571-2
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Marokoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |