[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Aldare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aldare baten inguruan liturgia-ekitaldi katoliko bat egiten. Katolizismoan, eliza bateko osagai nagusia da aldarea.

Aldarea edo oparria erlijio-kultua egiteko erabiltzen den egitura da, aire librean edo eraikin baten barruan, sakrifizioak egiteko erabiltzen dena.

Grezia eta Erroman nahiko antzekoak izan ziren eta, nahiz eta lurraren gainean eraiki zitekeen edozein egitura izan zitekeen[1], kontserbatu direnak luzerako egindakoak dira, harrizkoak dira, zutabe baten beheko zatiaren itxura izaten ohi zuten. Askotan, goialdean, erdian, zulo bat zegoen (focusa), jainkoa edo jainkoari eskaintzen zitzaiona edo parte bat erretzeko.

Aldare baten inguruan egiten den zezen baten sakrifizio erritua erliebe batean irudikatua. Stockholmeko Errege Jauregiko Gustav III Antiques Museum.

Odol-sakrifizioetarako, odolik gabeko eskaintzetarako eta ardoarekin egindako libazioetarako (likidoak isurtzea jainko-jainkosa bati eskaintzeko) erabiltzen ziren. Aldare, edo ara, publikoak (tenpluetan, plazetan, kanpaleku militarretan) eta aldare pribatuak edo etxekoak zeuden.

Erromako hiri osoko eta landa-eremuko aldare gehienak egitura sinpleak eta aire zabalekoak izan ziren; eremu sakratu baten barruan egon zitezkeen (templum)[oh 1][2], baina, sarritan, gurtza-irudi bat duen aedes-ik[oh 2] gabe. Janari-eskaintzak jaso zituen aldareari mensa edo "mahai" ere esaten zaio[3].

Aldare eramangarriak ere erabili zituzten erromatarrek, tamaina txikikoak, leku batetik bestera eramateko modukoak. Hildakoentzako aldareak Man jainkoei (Dis manibus, laburtuta D M) eskainiak egoten ziren, eta hildakoaren izenak eta batzuetan irudiak izaten zituzten.

Askok anepigrafikoak (epigraferik gabekoak) izan ziren, baina beste askotan testuak grabatu ziren eta testu horien ikerketa lehen mailako garrantzia izan da Erromaren Historiaren ikerketan[oh 3].

Askotan erliebeak zituzten, konplexuagoak garestienek edo saloagoak gehienek. Hildakoentzat eraikitzen ziren aldare askotako erliebetan, hildakoaren ezaugarri batzuk irudikatu egin ziren.

Botozko aldare

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opari moduan jainko edo jainkosa bati eskaintzen zaion aldare bat da. Zinopari mota hori egiteko ohitura oso zabalduta zegoen erromatar garaian. Sakrifizioak egiteko aldareen forma berbera izaten zuten, baina bere funtzio zen batez ere, opari izatea, tenpluan edo santutegian egoteko. Idazkunak eta irudiak izan zitzaketen baina gehienak ez zuten ezer idatzia. Batzuetan oso txikiak izaten ziren eta eramangarriak ziren, beraz.

Objektu hauek norbanakoek egiten zuten maiz, baina militar talde batek edo hiritar zein esklabo talde batek, edo zernahi elkartek ere egiten zuten.

Antzinako beste herrietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste herrietan ere ohikoak izan ziren, adibidez juduen artean, eta horrela adierazten da Itun Zaharrean, nola Abrahamek Isaac sakrifikatzeko aldare bat altxa zuen, edo nola Noek beste bat egin zuen Uholde Handiaren ondoren Jainkoari eskerrak emateko helburuarekin, sakrifizioa bat egiteko[5].

  1. Latinez, templum hitzak eremu sakratua esan nahi zuen eta ez, halabeharrez, gaur egun hizkuntza modernoetan "tenplu" esaten diogun eraikina.
  2. Gurtza irudia babesteko eraikina (gaur egun tenplu esaten duguna).
  3. Arrazoietako bat izan da, pertsonaia publikoek beren ibilbide politikoa idazteko ohitura izan zituztela[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «LacusCurtius • Ancient Roman Altars (Smith's Dictionary, 1875)» penelope.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  2. Beard, May; Price, Simon; North, John. (1998). Religions of Rome: Volume 1, A History (English Edition). Cambridge University Press, 22 or. (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  3. «Ara - NovaRoma» www.novaroma.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  4. (Frantsesez) Cagnat, René. Cours d'Épigraphie Latine. ISBN ISBN: 9788495283979. (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  5. (Gaztelaniaz) «Altares» terraeantiqvae.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.