[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Adler (automobila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adler (automobila)
Datuak
Izen ofiziala
Adlerwerke vorm. H. Kleyer AG
Motamarka erregistratua, enpresa, automobile manufacturer (en) Itzuli eta motorcycle manufacturer (en) Itzuli
Jarduera sektoreaautomobilgintza, Manufacture of bicycles and invalid carriages (en) Itzuli, machinery industry and plant construction (en) Itzuli, vehicle construction (en) Itzuli eta Precision engineering and optical industry (en) Itzuli
HerrialdeaAlemania eta Alemaniar Inperioa
Jarduera
Eskumendekoak
Gerner (en) Itzuli
Ekoizpena
Agintea
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
Legezko formaAktiengesellschaft (en) Itzuli
JabeaGrundig (en) Itzuli
Historia
Sorrera1880
1895
Sortzailea
Desagerpena1992

Adler, euskaraz bere izenak "Arrano" esan nahi duena, Alemaniako fabrika izan zen, 40 urte baino gehiagoz, 1900 eta 1941 artean, idazmakinak, josteko makinak, bizikletak, motozikletak, eta batez ere automobilak eraiki zituena.

Adler ibilgailuak auto oso fidagarriak izateagatik eta modelo ugariko katalogoa izateagatik bereizten ziren: klasiko utilitariotik hasi eta zilindro-bolumen handiko automobiletaraino, bere modelo batzuk 7500cc-etara iritsiz.

Adlerreko lehen autoak De Dion-Bouton motorrekin eraiki ziren eta 1902tik aurrera lau zilindroko motorrekin. Auto hauek, Adwin-en sortzailea izan zen Heinrich Kleyer-en semeek (Erwin eta Otto Kleyer) eta Alfred Theves-ek gidatuta, auto hauek sari ugari irabazi zituzten lehiaketetan. 1920ko hamarkadako modelo ezagunenak 1550cc, 2298cc eta 4700cc zilindro-bolumeneko lau zilindrokoak eta 2580cc-ko sei zilindrikoak izan ziren. Geroago 8 zilindroko (2916cc) eta 6 zilindroko (3887cc) motorreko modeloak agertu ziren. 1930eko hamarkadan, 995cc motorreko modeloek (Trumpf-Menor) protagonismo handia izan zuten.

Adler Trumpf-ek Citroën Traction Avant frantsesarekin partekatzen du aurreko gurpiletako trakzioaren gehitze historikoa. Motorraren aurrean zegoen Abiadura-kaxak, garai hartarako, bitxikeria bat adierazi zuen, ibilgailu bat motor handi eta indartsu batekin sentiarazten baitzuen, 1000 cc-ko motor bat ezkutatzen zuen kapot oso handi batekin. Tortsio-barra bidezko esekidura Ferdinand Porschek diseinatu zuen, Volkswagen ospetsuaren eta izen bereko autoen diseinatzailea.

1934an Junior bertsio bat agertu zen, 995 cc-ko motor batekin eta horietatik 78.693 unitate fabrikatu ziren 1941era arte. Kirol bertsio batek kirol arrakasta garrantzitsuak lortu zituen, batez ere distantzia luzeko lasterketetan. (1933ko Nazioarteko Lasterketa Alpetarra) bi lekuko kirol bertsio honen serie komertzial txikia merkaturatu zen 115 km/h-ra iritsi zen 45 CV-ko motor batekin.


1494cc-ko eta 1645cc-ko 4 zilindroko motorrekin lasterketetan arrakasta ugari lortu zituzten, Le Mans- eko 24 Orduak barne. Geroago modeloak hauek agertu ziren: 1943cc-ko "Favorit", 6 zilindroko "Diplomata" 2916cc-rekin eta 1910cc-ko 4 zilindroko, eta 1937an 6 zilindroko eta 2494cc-ko karrozeria partzialki aerodinamikoa zuen ennlimousinee odeloa. Geroago beste modelo batzuk agertu ziren, harik eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren automobilen produkzioa bertan behera utzi zeun, motozikleten ekoizpenera dedikatzeko erabat.

Bere garrantziaren erakusgarri, Gilen II.a enperadoreak berak, auto ofizial bezala, 40/50 CVren bertsio berezi bat berarentzat eraikitzea agindu zuela adierazi behar da.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]