Ane Gabarain
Ane Gabarain | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1963ko ekainaren 2a (61 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Jasotako sariak | |
|
Ane Gabarain Gaztelumendi (Donostia, 1963ko ekainaren 2a) euskal aktorea da. Sarritan telebistan lan egin badu ere, zinema eta antzerkia ere jorratu ditu. Euskal Herrian batez ere Bi eta bat, Jaun ta Jabe eta Mi querido Klikowsky telesailengatik da famatua.[1] Espainia mailan paper txikiak egin izan ditu gehienetan, horien artean Álex de la Iglesiaren bi filmetan: La Comunidad eta 800 balas.
2024ko otsailaren 10ean multzoko emakume aktore onenaren Goya saria jaso zuen Valladoliden, 20.000 especies de abejas filmako Lurdes pertsonaiarengatik.[2][3][4][5][6]
2024ko urriaren 2an Euskal Aktoreen Batasunak emanda emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen, Estibaliz Urresolaren 20.000 erle espezie filmeko interpretazioarengatik.[7]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte Dramatikoko Ikasketak egin zituen Antzertin eta Deklamazioa Donostiako Udal Kontserbatorioan.[8]
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interpretatzaile komikoa eta ezaguna da, batez ere Euskal Herrian. Bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena ETBko hainbat telesailetan garatu du, hala nola Bi eta bat (1991-1993), Jaun ta Jabe (1995-1997) edo Mi querido Klikowsky (2005). Estatuan, oro har, noizbehinkako lanak egin ditu. Álex de la Iglesiaren bi filmetan (La Comunidad eta 800 balas) esku-hartze txikiak egin ditu.[9] Maritxuren papera ere interpretatu zuen, Allí Abajo (2015-2019) telesailean eta Miren izan zen Patria (2016) telesailetan. Fernando Arambururen izen bereko best seller-ean oinarritutako HBO telesaila da, eta Nazioarteko Emmy sari baterako izendatu zuten.[10][11][12]
2023ko urrian Euskal Zine Bilerak Begirada saria eman zion Elena Iruretarekin batera, ikus-entzunezkoen alorrean egindako ekarpenengatik.[13]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 20.000 especies de abejas (2023)
- Agur Etxebesteǃ (2019)
- La higuera de los bastardos (2017)
- Fe de etarras (2017)
- Loreak (2014)
- Loco con ballesta (2012)
- Mystikal (2010)
- 80 egunean (2010)
- Sukalde kontuak (2009)
- El coche de pedales (2004)
- 800 balas (2002)
- La comunidad (2000)
- Pecata minuta (1999)
- 40 ezetz (1999)
- Fuma y deja fumar (1996)
- Sálvate si puedes (1995)
- Adiós Toby, adiós (1995)
- Maité (1994)
- Maider (1989)
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Touré detektibea (2024)
- Amar es para siempre (2021)
- Patria (2020)
- VPO (2018)
- Nekane Amaya (2016)
- Allí abajo (2015)
- Goenkale (2013-2015)
- Bi eta bat (2012)
- Sabin (2011)
- Mi querido Klikowsky (2006)
- Los Serrano (2005)
- Kilker Dema (2002)
- Periodistas (2000-2001)
- Policías, en el corazón de la calle (2001)
- 7 vidas (2000)
- Jaun ta jabe (1997)
- Bi eta bat (1990-1993)
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Saria | Kategoria | Lana | Emaitza |
---|---|---|---|---|
2016 | Ramón Labayen Saria, Ulialde elkartea | Irabazlea | ||
2021 | Forqué Sariak | Telesail bateko emakume aktore protagonista onena | Patria | Izendatua |
2021 | Feroz Sariak | Telesail bateko emakuem aktore protagonista onena | Izendatua | |
2021 | MiM Series Saria | Telesail bateko emakume aktore protagonista onena
(ex aequo Elena Iruretarekin) |
Irabazlea | |
2021 | Nazioartek Emmy Saria | Emakumezkoen Emanaldi Onena (Espainia) | Izendatua | |
2023 | Goya Saria | Bigarren mailako emakume aktore onenaren saria | 20000 especies de abejas | Irabazlea |
- 2024ko otsailaren 10ean multzoko emakume aktore onenaren Goya saria, 20.000 especies de abejas filmako Lurdes pertsonaiarengatik.[2][3][4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elkarrizketa Argian
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Castellanos, Sara. (2024-02-11). «La actriz Ane Gabarain, ganadora del premio Goya a mejor actriz de reparto: de su pasado en los Emmy a su discreta vida personal» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Goya 2024 a la mejor actriz secundaria: Ane Gabarain premiada por '20.000 especies de abejas'» okdiario.com 2024-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ a b «MSN» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) EFE, Agencia. (2024-02-11). «Ane Gabarain, Goya a la mejor actriz de reparto por '20.000 especies de abejas'» COPE (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
- ↑ Arretxe, Jurdan. (2024-02-11). «Una emocionada Ane Gabarain gana el Goya a la mejor actriz de reparto» Noticias de Gipuzkoa.
- ↑ «Ane Gabarain eta Eneko Sagardoi saritu ditu Euskal Aktoreen Batasunak» Berria 2024-10-03 (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
- ↑ Euskadiko Filmategia. Gabarain , Ane. .
- ↑ Avendaño, Tom C.. (2020-11-14). «Elena Irureta y Ane Gabarain: “Si llegamos a saber la repercusión de ‘Patria’, habríamos ido aterradas a trabajar”» El País.
- ↑ Lang, John Hopewell,Jamie. (2019-09-21). «HBO Europe Unveils ‘Patria’ Footage to Captive San Sebastian Audience» Variety.
- ↑ «El equipo de "Patria", preparado para "oír de todo" sobre la esperada serie» www.efe.com.
- ↑ «Ane Gabarain, nominada al premio Emmy Internacional» La Vanguardia 2021-09-24.
- ↑ Lizarralde, Mikel. (2023-10-12). «Ane Gabarain eta Elena Irureta sarituko ditu Euskal Zine Bilerak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).