Cill Rónáin
Cill Rónáin Cill Rónáin | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Connacht |
Konderria | Galway konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°07′29″N 9°40′06″W / 53.1247°N 9.6683°W |
Altuera | 0 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 259 (2006) |
Bestelako informazioa |
Cill Rónáin irlanderaz eta ofizialki, eta ingelesez Kilronan (euskaraz "Ronanen Eliza" esan nahi du), Irlandako Errepublikako mendebaldeko kostaldeko Galway badian kokatzen diren Aran uharteetako udalerri da, uhartedi hori osatzen duen Inis Mór uhartean kokatzen da, bertako hiriburu edo herrigune eta portu nagusia delarik. Connacht probintziako Galwayko konderrian dago. Udalerri honetako portura ailegatzeko ferry zerbitzua Connemarako Rossaveal udalerritik edota Clare konderriko Doolin udalerritik atera ohi da. Kilronaneko jarduera ekonomiko nagusiak arrantza eta turismoa dira. Udalerria Gaeltacht eremuan dago. Uda garaian udalerri hau eta orokorrean Aran uharte osoak irlandar ikasleen helmuga izan ohi dira, bertan irlanderazko udako ikastaroak antolatzen baidira. 2006ko erroldaren arabera, Kilronanen 259 biztanle bizi ziren[1].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kilronango gurutzea.
-
Kilronan herrigunearen ikuspegia.
-
Herrigunea.
-
Ferria portuan.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]